Gatibu ‘Azken Indioak’ Lagin akustikoa + sinaketa

Gatibu  ‘Azken  Indioak’  Lagin  akustikoa  +  sinaketa
Click to view map
Noiz:
abendua 28, 2018 @ 6:30 pm – 8:00 pm
2018-12-28T18:30:00+01:00
2018-12-28T20:00:00+01:00
Non:
Elkar aretoa Gasteiz (San Prudencio)
San Prudencio Kalea
01005 Vitoria-Gasteiz, Araba
España

Datorren abenduaren 28an Gatibu egongo da ‘Azken indioak’ disko berria aurkezten Gasteizko Elkar aretoan (San Prudencio). Disko berriaren hanbait abesti joko dituzten zuzenean eta gero disko sinaketa egondo da. 

 

AZKEN INDIOAK, PAUSUA EMATETIK, SALTO EGITERA   

Hamasei urteko geldialdirik gabeko bidean, arnasa sakon hartu eta erabaki garrantzitsuak hartzeko ordua dela erabaki zuen GATIBUk Azken Indioak disko berria ondu aurretik. 360 graduko hausnarketa egin du taldeak, atzera, alboetara eta aurrera begira. Azken indioak garela diote. Egia ote? Gatibuk musikaren katebegitik begiratzen dio munduari, rock and rollaren katebegitik zuzentzen zaio musikari, kulturaren katebegitik dagio kuku etorkizunari, euskararen katebegitik kantatzen die bere herrikideei. Zerk kezkatzen gaitu? Zer aldatu gura dugu? Ba, goazen, mugi gaitezen, alda dezagun, iraultzak alaia izan behar du, pozak eragin ditzala malkoak. Pentsatu, dantzatu, sentitu, dantzatu, mugitu, dantzatu, ez egon geldi, askatu beldurretatik. Azken Indioak diskoko zazpi kanta berrietan prozesu hori islatu gura izan dute Gatibutarrek. Gogoetak dakarren ekintza, hausnarketak eragindako erreakzioa. Pausua eman zuten aurreko diskoan, salto egin dute oraingoan, atlantikoa zeharkatzerainokoa. AEBetako Texasen, Sonichranch estudioetan grabatu dute Azken Indioak, Santi Garcia ( Standstill, Nueva Vulcano, Delorean, La M.O.D.A,  The New Raemon, The Unfinised Sympathy…)ekoizlearekin eskuz esku. Etxeko babesetik urruneko ziurgabetasunera egin dute salto eta salbu itzuli dira, bizi, indartsu.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina