Katixa Agirre ‘Amek ez dute’ LITERAKTUM.

Katixa  Agirre  ‘Amek  ez  dute’  LITERAKTUM.
Click to view map
Noiz:
azaroa 14, 2018 @ 7:00 pm – 8:00 pm
2018-11-14T19:00:00+01:00
2018-11-14T20:00:00+01:00
Non:
elkar aretoa Donostia (Fermin Calbeton 21)
Fermin Calbeton Kalea
21, 20003 Donostia, Gipuzkoa
Espainia

Elkarrizketatzailea: Eider Rodriguez. 

 

Amatasunaren eta arte-sorkuntzaren arteko harremanaz gogoeta egiten du idazle gasteiztarrak Amek ez dute idazten azken eleberrian, hari detektibesko baten bidez: emakume gazte batek bere haur txikia hiltzen du, ageriko arrazoirik gabe, eta kasu horrek jakin-mina eta obsesioa sortuko dizkio ama eta idazle den protagonistari.

Sorkuntza esaten diogu artista baten lanaren emaitzari; sorkuntza da, halaber, haur bat mundura ekartzean ama batek egiten duena. Bi sortze mota, bata bestearekin zerikusirik gabea, kontraesankorrak ere bai agian? Sormenaren bi alderdi horiek eta bien arteko harremanak arakatu ditu Katixa Agirrek bere bigarren nobelan, irrikaz irensten den fikzioa eraikiz eta, aldi berean, gogoan geratzen diren hausnarketekin aberastuz.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina