Datorren igandean, maiatzak 6, 19:00etan, Ruper Ordorika kantariak bakarkako kontzertu berezia eskainiko du Donostiako Antzoki Zaharrean.
Kontzertua bakarkako formatora hobekien moldatzen diren abestirik kuttun eta esanguratsuenekin osatuko du, 80. hamarkadaren haseratik osatu duen errepertorio aberatsa errepasatuz. Ruperren kantutegiaren esentzia erabat poetikoak Antzoki Zaharra hartuko du, eta entzuleek emanaldi hurbila gozatu ahal izango dute.
Ezin aukera galdu!
elkar-ek “Irakurri dut” aplikazioa sortu du, bai Android eta baita IOS sistemetarako ere. APP berritzaile honen bitartez, irakurle bakoitzak hainbat jarduera egin ditzake: zein liburu irakurri duen adierazi, balorazio bat eman, iruzkina idatzi eta baita, www.elkar.eus-en bitartez erosi ere.
APP honetan parte hartzen dutenean artean, hilero, 30 €ko elkar opari txartel bat zozkatuko da. (Irakurri +)
Astelehenean, apirilaren 23an, Liburu eguna ospatuko da, eta ohikoa den bezala, idazleak azoketan izango dira euren urteko nobedadeak sinatzen. Donostian, Gipuzkoa plazako azokan, eta Bilbon Areatzan. Hemen duzu Elkar eta Txertoa argitaletxeetako idazleen inguruko informazioa:
Donostia
Joan Mari Torrealdai
12:30
Xabier Mendiguren
12:30

Joxemari Sors (elkar Fundazioaren lehendakaria), Iñaki Egaña (Euskal Memoria Fundazioa), MA Kolektiboa
Ibilbideari elkar sariaren irabazlea Euskal Memoria Fundazioa izan da aurten
MA kolektiboak Joseba Jaka beka jaso du
Bart elkar sarien hirugarren emate ekitaldia ospatu zen Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. elkar Taldeko Zuzendaritzako eta elkar Fundazioko Batzorde Eragileko kideak ekitaldira inguratu ziren hainbat gonbidatuak hartu zituzten arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Bertan izan ziren, besteak beste, Aitziber Atorrasagasti (Eusko Jaurlaritza, Kultura saila), Erein argitaletxeko Iñaki Aldekoa, Inaxio Mujika eta Idoia Gonzalez, Alberdaniako Jorge Jimenez, Leire Cancio (Elhuyar), Jose Mari Esparza (Txalaparta), Xabier Mendiguren Bereziartu, Edu Barinaga (ETB), Luix Intxauspe (Udalbiltza), Imanol Esnaola (Gaindegia), Koldo Amezketa (EA), Martxelo Otamendi (Berria), Mikel Arregi (Nafarroako Gobernua), Estibaliz Alkorta (Eusko Jaurlaritza, Hizkuntza sustapenerako zuzendaria) eta Paul Bilbao (Kontseilua, Idazkari nagusia).
Kultur ekimena laguntzea da egitasmo honen helburu nagusia, baina baita, komunikazio ikuspegi batetik, elkar egiten ari den lana ezagutzera eman eta Euskal Herriko eragileekin batera partekatzea ere.
Aurtengoan Ibilbideari elkar saria eta Joseba jaka beka banatu dira. Lehena urtero emango da eta bestea bi urtetik behin. (Irakurri +)
Duela hilabete aurkeztu zuen elkar Fundazioak Siadecoren eskutik egindako “Euskal Herriko biztanleen irakurketa eta musika ohituren merkatu ikerketa”-ren bi ondoriotik abiatutako gogoeta da honakoa.
Alde batetik, irakurle kopuruaren datua: euskaldun elebidunen artean %42k du irakurtzeko ohitura ─%23 dira ohiko irakurleak eta gainerakoak noizbehinkakoak─. Datua eskasa da, ezin uka. Bi joera izan ditzakegu, etsipenean erori edo erronka gisa hartu. Lehenak ez gaitu inora eramango, eta derrigorrez hartu behar dugu bigarren bidea, horrela bakarrik lor baikenezake egoera hobetzen jotzea. Pentsa dezagun oraindik jende asko dugula euskarazko kultur eskaintzara erakartzeko, eta has gaitezen pentsatzen hori nola egin. Euskarazko kultur eskaintza orokorrean hartu nahiko nuke, eta ez soilik liburugintza, antzeko azterketarik ez izan arren, dugun susmoa baita antzekoa dela errealitatea antzerkia, zinea edo beste kultur eremu batzuetan ere. Arazoa ez dago eskaintzaren kalitatean, gurean ere denetik dago, baina iritzi orokorra da dagoen eskaintza ona dela. Adibidez, duela aste batzuk Berrian argitaratu zen erreportaje zabal batean irakur zitezkeen Ramon Saizarbitoriaren hitz hauek, kalitatea badagoela esanez: “Euskarazko literatura, esaterako, gure zenbakiei dagokiena baino hobea ere bada, beharbada”. Kalitateaz ari garela, sortzaileak aipatu behar dira. Inoizko sortzaile kopururik handiena dugu euskaraz, eta kalitatezko eskaintza ugari horretan zer esan handia dute sortzaile gazteek, eta batez ere emakumeek. Berri ona, dudarik gabe! (Irakurri +)
Euskal Memoria Fundazioa saritzea erabaki du aurten elkar Fundazioak, hark egiten duen lana ere herri honentzat ezinbesteko ekarpena dela baloratzen dugulako.
Euskal Memoria Fundazioaren aurkezpenean irakur daiteke oroimena bildu eta zabaltzeko sortu zela, “geure historia guk geuk kontatzeko asmoz”, diote hitzez hitz. Memoria historikoa errekuperatu eta ondorengoen eskura jarri nahi dute Euskal Herritik bertatik, bertakoen bidez landuta.
Bi balio ikusten ditu hor elkar Fundazioak, bere egiten dituenak eta oso garrantzitsu jotzen dituenak. Batetik, geure buruaren jabe izateko ahalegina, garrantzitsua baiteritzogu Euskal Herrian gai izatea zer izan nahi dugun erabakitzeaz gain, zer izan garen eta zer gertatu den irakurri, ulertu eta zabaltzeko gai izatea. Bestetik, transmisioa, herri honen historia eta kultura guk geuk zabaldu behar dugu ondorengoen artean, eta bide horretan garrantzi handikoa da Euskal Memoria Fundazioaren ekarpena.
Eta ez da asmo soila, hartutako konpromisoari eutsiz, urtero liburu bat argitaratzen dute eta bi aldizkari, egindako lana gizarteratzeko helburuarekin.
Egiten ari den lanagatik, eta jarraipen luzea izan dezan esperantzarekin, 2018ko Ibilbideari elkar saria, Euskal Memoria Fundazioarentzat.