“Bazen behin… Ez. Baziren behin bi pertsona nazkagarri, higuingarri, arbuiagarri, desleial.”
Beirek paper zuri batean okatu zituen amorruak eragiten zizkion minak. Karrek bidalitako argazkia ikusteak botagura eragin zion. Lete eta Baba elkarrekin. Noiztik? Zergatik? Ezin zuen sinetsi. Baba boxeo jaialdian ez egoteak eta bere hitza ez betetzeak min egin zion, baina, azken batean, hura ezezaguna zuen. Leterena oso bestelako kontua zen. Ustez bere lagun mina.
Ustez bere konfiantzazko laguna. Ustez inoiz engainatuko ez zuen adiskidea. Ustez. Usteak erdia ustel esan ohi da, eta une hartan horixe zen Beirek pentsatzen zuena. Ezin zela inorekin fidatu. Bizitzan kaka zaharra besterik ez zegoela. Ezertarako gogorik gabe zegoen, inor ikusteko gogorik gabe, ezer egiteko, inora ateratzeko gogorik gabe. Negar ere ez zuen egin. Ez zien plazer hori eman nahi bi mutilei. Bere bizitzan horren inportanteak ez zirela adieraziko zien, ez zeukala haien beharrik. Bera, Beire, nahikoa indartsu zela edozeri aurre egiteko. Bere barruan negar zotinka ari zen ume txikia zegoen arren, kanpora begira Beirek betikoa izan nahi zuen, betikoa izaten jarraitzen zuela azaldu. Lady Beire. Bere larruzko txuparekin. Bere ohiko indarrarekin.
Babak eta Letek ez zuten argazkien berri. Ez zekiten Beire haien arteko harremanaren jakitun zela, eta neskak ez zuen asmorik ezer esateko. Momentuz ez behintzat. Azazkalak horrenbeste jatearen ondorioz hatzak txikituta zituen, odoletan, minez. Komunera joan zen, botika hartu zuen hatzetan jartzeko eta etxetik atera zen, eskolara bidean. (Irakurri +)
Zibilizazio zahar baten azken faraoia diktadore bihurtu zenean ezagutu zuen Alaa al-Aswanik herria hitzaren benetako esanahia. Kairo munduko epizentroa zen egun horietan, eta idazlea egunero-egunero joaten zen erresistentziaren ikur bihurtu zen plazara. Tahrirren milaka eta milaka lagun elkartu aurretik ere, erregimenaren aurrean isildu ez ziren ahots bakanetakoa izan zen harena, eta, orduan ere, “errezeloak” zituen iraultzaren “mirariaren” ostean etorriko zenarekin. Urteek erakutsi dute ez zegoela oker; 2011ko matxinadek astindutako ia arabiar herrialde guztiak orduan baino okerrago daude orain. Al-Aswani diktaduraz mintzo da berriz ere: “Hosni Mubaraken garaian baino makurragoa da egoera”.
Udaberri Arabiarrek munduko egunkarietako azaletara eraman zituzten hainbat herrialde, ordura arte oharkabean igaroak zirenak. Itxaropena lehertu egin zen, plazaz plaza, herriz herri, mugak zeharkatuz, eta mapetara begira jarri ginen. Bazirudien Ekialde Hurbil Handian, mendebaldetik ekialdera, bata bestearen atzetik, banan-banan, sistema zaharren eremu mortuan udaberria loratuko zela, baina indarkeriak demokraziak baino azkarrago egin du aurrera, eta eremu antzu bihurtu da berriz ere eremu hura; negu gorria, negu beltza. Antzinako ordena itzuli da, urteetako sistema zapaltzaileak ezin baitira egun batetik bestera irauli. Gilbert Achcar idazle libanoarrak horrela laburbildu du: “Trantsizio demokratikoa ez da udaberri bateko kontua”. Bada, matxinadaren narratiba erromantikoa bukatu da; lorea zimeldu egin da, ametsa amesgaizto bihurtu da, utopia distopia, iraultza kontrairaultza. (Irakurri +)
Ibilian noa, bide luze batean zehar ibilian.
Bidea luzea dela hausnartzen dut. Luzea eta ezustez betea. Eta begiak ikusi nahi duen besteko ederra.
Bat-batean geroa gogoratzen dut. Oso argi gogoratu ere.
Lurrera begiratzen dut, atzera, eta lurrean urratsik uzten ez nabilela ikusten dut. Aurrera begiratzen dut, eta urratsak aurretik ditut, bide luzean zehar aurretik.
LIBURU LIKIDOA
Ur txikiak liburua eskuetan hartu eta amari galdetu zion:
–Nola irakurtzen da liburu hau?
–Erreka bati begiratzen zaion moduan.
BIDAIAREN HASIERA
Sagar guztiak ondo helduta larrera jausi zirenean, sagarrondoa hegan joan zen.
HASIERAKO INDARRA
Berdin dio zenbat bidaia egin dituzun, zenbat lan egin duzun, zenbat seme-alaba izan dituzun. Berdin dio zortzi ala laurogeita zortzi urte badituzu, ortozik ala zapata garestiz bazabiltza. Berdin dio gosez zauden, gaur martitzena den, ala maitasuna ulertzen ote duzun. Berdin dio. Hasieran zaude. Beti. (Irakurri +)
52. Durangoko azokako irudia, leloa eta ildo nagusiak aurkeztu ditu Gerediaga elkarteak. “Sormenaren lurraldea DA” lelopean egingo da bost egun iraungo duen azoka, abenduaren 6tik 10era, eta Jose Antonio Sistiaga izan da aurtengo kartela osatu duen margolaria eta “sormenaren lurraldeari” irudia jartzeko arduraduna. “Impresiones en la alta atmosfera” pelikula esperimentalaren filmina batean oinarritutakoa da. 1989. urtean egin zuen, filmina guztiak eskuz margotuz, kamerari gabe.
Leloari dagokionean, kultur eragile guztiak elkartzen dituen espazio moduan agertu eta bertan ematen diren istorioak, ikuskizunak, abenturak… aldarrikatu nahi ditu Azokak.
Aurtengo Durangoko azokak ere bost eguneko iraupena izango da, azken bi urteetan bezala: abenduaren 6tik 10era. Ikasle Eguna bigarren egunean, ostegunean, ospatuko da. Hainbat ikastetxeetako ikasleak gerturatuko dira azokaren nondik norakoez jabetzako eta bertako ekintzekin gozatzeko.
Leire Bilbao, Ander Izagirre, Mikel Valverde eta Matias Mugica dira aurtengo Euskadi saridunen zerrendan gehitu diren izen abizenak. Lehendik Asier Serrano, Arantxa Urretabizkaia eta Fernando Aramburu zueden zerrenda horretan.
Asteazkenean Donostiako Tabakaleran egindako agerraldian, Lakuako Kultura sailburuorde Joxean Muñozek Euskadi Literatura Sarietako azken irabazleen berri adierazi zuen: Leire Bilbao (Euskarazko Haur eta Gazte Literaturan), Ander Izagirre (Gaztelaniazko Saiakeran), Matias Mugica (Euskarazko Literatura Itzulpenean) eta Mikel Valverde (Literatura Lanaren Ilustrazioan). Aipatutako horiei gehitu behar zaizkio joan den irailaren 29an izendatutako Asier Serrano (Euskarazko Literatura), Arantxa Urretabizkaia (Euskarazko Saiakera) eta Fernando Aramburu (Gaztelaniazko Saiakera).
Ondorengo lan hauekin izan dira sarituak:
![]() |
![]() |
![]() |
||||
Leire Bilbao |
Ander Izagirre Potosi |
Matias Mugica Testamentua |
Mikel Valverde Versos de deportes |