Miren Agur Meabek eta Aitor Aranak irabazi dute “Vitoria-Gasteiz” sariak
Miren Agur Meabek eta Aitor Aranak irabazi dituzte haur eta gazte literaturaren alorrean euskarara egindako itzulpenik hoberenak saritzeko ‘Vitoria-Gasteiz’ sariak. Ostiralean banatu ziren haur eta gazte literaturaren alorrean euskarara egindako itzulpenik hoberenentzako “Vitoria-Gasteiz” sariak, Oihaneder Euskararen Etxean.
Haur literaturaren kategorian Miren Agur Meabe izan da irabazlea Lola Moral eta Sergio Garciaren Alicia et le jeu de l’oie lanaren itzulpenagatik: Alizia eta antzara jokoa. Gazte literaturaren alorrean, Aitor Arana izan da irabazlea, Jordi Sierra i Fabraren El grito de la mariposa lanaren itzulpenagatik: Tximeletaren oihua.
Erlazionatutako Albisteak
- ← Ruper Ordorikarentzat Musika bulegoa sarietako bat
- Elkar argitaletxeko aurkezpenak eta sinaketak →