53 DA! – Abenduak 9, agenda

 

ELKAR TALDEKO  AURKEZPEN ETA SINAKETAK, ABENDUAK 9

 

Siete Cuerdas

Francisco Panera

12:00 – Sinaketa Elkar banaketako standean

 

 

 

 

El bosque sabe tu nombre

Alaitz Liceaga

12:00 – Sinaketa Elkar banaketako standean

 

 

 

Miradas en torno al Procés

Txema García eta Ramon Zallo 

12:00 – Aurkezpena areto nagusian

12:30 – Sinaketa Txertoako standean 

 

(Irakurri +)

53 DA! – Garbiñe Ubedak “Sasieskola” aurkeztu du ahotsenean (abenduak 7)

Lehen maitasunaren dardara ke arteko egunetan… 

Garbiñe Ubedaren eskutik datorkigu Lekukoa sailaren lehengo liburua: Sasieskola. Ubedaren lehenengo eleberria da eta neska gazte baten begietatik birsortu du egileak 80. hamarkadako istorio hau. Bere hitzetan, “sailak ez dakar autobiografia izpirik, baina esperientziatik kontatuta dago, Larraitz protagonista bezain galduta, amorratua eta bakartua sentitu nintzelako neu ere, hamasei urte nituenean”. 

Honatx liburuaren sinopsia: Ostegun buruzuri bat da eta Larraitz, institutuan piper eginda, mendi aldera joan da, Martinekin, ezagutu orduko bihotza taupaka jarri zion mutilarekin. Askatasun gose eta egarri da eta prest dago dena atzean uzteko. Euren arteko maitasunean sinetsita dago. Baina bizitza itzulipurdikatuko zaio, han mendian, hilketa baten lekuko isila izango delako. 1984 urtea da eta biharamunean honela jasoko dute egunkariek berria: “Mueren tres terroristas en un tiroteo”. Ke arteko egunak dira Euskal Herrian. Bizitza benetan irauliko diona, ordea, Martinen abandonatzea izango da, babes eman beharrean, bizkarra emanez. Sentimendu eta emozio zurrunbilo horretan, konplize bakarra aurkituko du Larraitzek. 

 

 

53 DA! – Abenduak 7, agenda

 

ELKAR TALDEKO AURKEZPEN ETA SINAKETAK – ABENDUAK 7

Tretatxu, lapurren gobernadorea

Hektor Ortega

11:00 – Sinaketa Txertoaren standean

12:00 – Aurkezpena Ahotsenean

 

 

 

Miguel Madariaga – Ametsak errealitate bihurtuz

Igor Anton eta Yon Suinaga

12:00 – 14:00 – Sinaketa Elkar Banaketako standean

 

 

 

 

 

Amek ez dute

Katixa Agirre

12:00 – 14:00

17:00 – 18:30

 

 

(Irakurri +)

Durangoko Azokaren spota ikusgai

Durangoko azoka abenduaren 5etik 9ra izango da “Da! asko dira” lelopean. Kartela Txakur Gorria sormen kolektiboak egin du, azokako Landa Gunean ematen diren mugimendu eta interakzioetan oinarrituz eta orain, iruditegi hori hartu eta animazioaren bitartez spota sortu dute. 

Ezagunak egingo zaizkigu bideoan agertzen diren hainbat momentu, eta aurten ere, liburu usainarekin, hainbat aurkezpen eta solasaldirekin, lagunekin, besarkadekin eta entzun, dantzatu eta kontatzeko elkarguneekin topatzea espero dugu. 

‘Da! Asko dira!’ lelopean egingo da Durangoko 53. Azoka

 

“Da! Asko dira!” lelopean egingo da bost egun iraungo duen azoka, abenduaren 5etik 9ra, eta Txakur Gorria sormen kolektiboa izan da aurtengo kartela osatu duena. Euskal kulturaren aberastasuna eta aniztasuna aldarrikatu nahi dute lelo honekin, azoka bakarrean azoka asko bizi direla nabarmenduz. Bisitari eta sortzaileen aniztasuna ere adierazi nahi izan dute, bertan elkartzen baitira sortzaile berriak, ibilbide luzekoak, tradizionalak, garaikideak… 

Irudiaren diseinua, berriz, Landako planoan oinarrituta dago eta bertan gertatzen diren mugimendu guztiak adierazi nahi izan dituzte “performance” baten gisara.  

Euskal kulturaren oparotasun hori egitarauan ere aurkituko dugu. Mota ezberdinetako hainbat kontzertu, aurkezpen, tailer eta ekitalditan parte hartzeko aukera izango dugu bertan. Ikasle Eguna Durangoko Azokako lehen egunean izango da, abenduaren 5ean eta urtero bezala, hainbat ikastetxeetako ikasleak gerturatuko dira azokaren nondik norakoez jabetzeko eta bertako ekintzekin gozatzeko. 

 

 

 

Aurtengo Euskadi sarien zerrenda osatuta

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Euskadi Literatura Sarietako azken irabazleen berri eman du gaur: Karmelo C. Iribarren (Gaztelaniazko Literatura), Eider Rodriguez  (Euskarazko haur eta gazte literatura), Kepa Altonaga (Euskarazko saiakera) eta Irene Aldasoro (Euskarazko literatura itzulpena) dira saridunen zerrendan gehitu diren izen abizenak. 

Lehendik, Eider Rodriguez (Euskarazko Literaturan), Yolanda Mosquera  (Literatura Lanaren Ilustrazioan) eta Santos Zunzunegi (Gaztelaniazko Saiakeran) zeuden zerrenda horretan, urriaren 1ean iragarri zuten bezala. Hortaz, Eider Rodriguez bi sailetako irabazlea izan da urte berean, hau gertatzen den lehen aldia izanik. Sari banaketa azaroaren 27an izango da, Gasteizen, Artium museoan.

Ondorengo lan hauekin izan dira sarituak: 

 

 Karmelo C. Iribarren 

Mientras me alejo

Eider Rodriguez

Santa familia  

 Kepa Altonaga

Patagoniara Hazparnen Barrena

 Irene Aldasoro 

Gailur Ekaiztsuak

 

 

 Eider Rodriguez

Bihotz handiegia

 Santos Zunzunegi

Bajo el signo de la melancolía

Yolanda Mosquera 

La pequeña Roque