‘Da! Asko dira!’ lelopean egingo da Durangoko 53. Azoka

 

“Da! Asko dira!” lelopean egingo da bost egun iraungo duen azoka, abenduaren 5etik 9ra, eta Txakur Gorria sormen kolektiboa izan da aurtengo kartela osatu duena. Euskal kulturaren aberastasuna eta aniztasuna aldarrikatu nahi dute lelo honekin, azoka bakarrean azoka asko bizi direla nabarmenduz. Bisitari eta sortzaileen aniztasuna ere adierazi nahi izan dute, bertan elkartzen baitira sortzaile berriak, ibilbide luzekoak, tradizionalak, garaikideak… 

Irudiaren diseinua, berriz, Landako planoan oinarrituta dago eta bertan gertatzen diren mugimendu guztiak adierazi nahi izan dituzte “performance” baten gisara.  

Euskal kulturaren oparotasun hori egitarauan ere aurkituko dugu. Mota ezberdinetako hainbat kontzertu, aurkezpen, tailer eta ekitalditan parte hartzeko aukera izango dugu bertan. Ikasle Eguna Durangoko Azokako lehen egunean izango da, abenduaren 5ean eta urtero bezala, hainbat ikastetxeetako ikasleak gerturatuko dira azokaren nondik norakoez jabetzeko eta bertako ekintzekin gozatzeko. 

 

 

 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina