Jeanne Ashbé: “Nire marrazkietan txikienek egiten duten lan itzelagatik sentitzen dudan enpatia jasotzen saiatzen naiz”

bainua - fermin eta krixpin - Jeanne AshbeJeanne Ashbé (Brusela, 1955), txikienentzako liburugile eta ilustratzaile arrakastatsua da, mundu mailan ezaguna eta saritua. Fintasuna, enpatia, neurritasuna eta sugerentzia dira bere lanen ezaugarri azpimarragarri batzuk. Bizitzatik liburura eta liburutik bizitzarako ibilbideak proposatzen dizkio haur zein helduari, bide horretan, emozio, bizipen partekatu eta hizkuntza truke aberasgarriei azaleratzeko aukerak emanez. (Irakurri +)

Pruden Gartzia “Euskaldun fededun” liburuari buruz

euskaldun fededun - Pruden GartziaPruden Gartziak (Oñati, 1964) saiakera berri bat ondu du: Euskaldun fededun, hainbat libururen iruzkinetatik abiaturik, esaera ospetsu horren goitibeheitiak aztertzen dituena: ea hala izan den, noiztik, noiz arte eta zergatik. (Irakurri +)

Alaitz Melgar “Josefa, neskame” liburuari buruz

josefa, neskame - Alaitz MelgarJosefa, neskame du izena Alaitz Melgar Agirrek (Barakaldo, 1984) Tene Mujika bekaren laguntzaz idatzitako lehen liburuak. Printzipioz bere amonaren biografia, baina barrura sartu ahala beste osagai asko dituena. (Irakurri +)

Iñigo Astiz: “Egunerokoaren arrarotasuna lehen lerrora ekarri nahi nuen”

Iñigo Astiz (Irudia: Garazi Hidalgo)

Hamasei ipuineko liburua kaleratu du Iñigo Astizek (Iruñea, 1985). Egunerokoan jarri du lupa oraingoan, eta hor gertatzen diren bitxikerietan. Monogamoak (Susa) deitzen da. (Irakurri +)

Mikel Etxaburu “Mattalingo alaba” liburuari buruz

manttalingo alaba (ernestina de champourcin xxxiii poesia saria) - Mikel EtxaburuManttalingo Alaba poema liburuan (Ernestina de Champourcin XXXIII Poesia Saria, Pamiela) olatu txikiak bezala datoz eta doaz poemak. Joan-etorri bakoitzean ezabatzen ditu itsasoak Saturrarango kartzelan gatibu izan zituzten emakumeen minak eta gela hezeetan erditu zituzten haurren izen-abizenak. (Irakurri +)

Oihane Jaka: “Ama izatea eta poemak idaztea sorkuntza prozesuak dira”

itsaso amniotikoa - Oihane JakaOihane Jakak (Donostia, 1985) bere lehenengo liburua eskaintzen digu: Itsaso amniotikoa, sentimenduz beteriko poema-bilduma, bizitzaren bi muturren inguruan ardaztua: haurduntze-erditzeak, batetik, eta heriotza goiztiar bat, bestetik. (Irakurri +)