Joseba Sarrionandiaren testuek eta bertako iruditeriak euskal jendearengan utzi duten arrasto sakona jaso nahirik, hainbat musika-taldek eta bakarlarik egindako 32 kanta Bildu dira ‘Gure oroitzapenak‘ izeneko disko-liburu honetan.
Batetik, iurretarrari, 1983an hasi eta gaur arte, 35 urteotan grabatu dizkioten 150 kanta inguruko sortatik abesti eta musikari enblematikoenak hautatu dira. Bertan dira Mikel Laboa, Ruper Ordorika, Iker Goenaga, Ken Zazpi, Imanol, Oskorri, Gontzal Mendibil, Eñaut Elorrieta, Izaki Gardenak, Fermin Muguruza, Alaitz eta Maider, Gose, Andrea Ulloa eta Igor Arzuaga, Berri Txarrak.
Bestetik, proiektu honetarako berariaz sortu eta grabaturiko kantak daude, egungo artista esanguratsuenen eskutik: Anari, Audience, Zea Mays, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Amorante, Mursego, Jexuxmari Lopetegi, Beñat eta Julen Achiary, Mikel Artieda, Joseba Irazoki, Libe, Iñigo Muguruza eta Andoni Basterretxea, Mice, Xendarineko Ahizpak, Angel Katarain.
Liburuan jaso dira, halaber, ‘Gure Oroitzapenak’ pelikula osatzen duten 12 film laburren oinarri izan diren ipuin eta poemak. Testu zahar eta berriak, artista beterano eta gazteak, estilo eta estetika askotakoak, Joseba Sarrionandiak belaunaldi desberdinengan esanahi eta gogoetagai berriak sortzeko duen ahalmenaren erakusgarri.
Argitalpen honek badu, azkenik, beste osagai bat, balio aparta ematen diona: egileak berariaz idatzi dituen glosak, bai kanten bai filmen inspirazio-iturri izan diren testuak banan-banan iruzkintzen dituztenak, bakoitzaren sorrera eta testuinguruaren berri emanez.
Guztia, Maite Mutuberriaren marrazkiek interpretaziorako eta iradokizunerako daukaten ahalmen bereziaz jantzita.
ELKAR TALDEKO AURKEZPEN ETA SINAKETAK – ABENDUAK 7
Tretatxu, lapurren gobernadorea
Hektor Ortega
11:00 – Sinaketa Txertoaren standean
12:00 – Aurkezpena Ahotsenean
Miguel Madariaga – Ametsak errealitate bihurtuz
Igor Anton eta Yon Suinaga
12:00 – 14:00 – Sinaketa Elkar Banaketako standean
Katixa Agirre
12:00 – 14:00
17:00 – 18:30
ELKAR TALDEKO AURKEZPEN ETA SINAKETAK, ABENDUAK 6
Everest. Herri oso bat gailurrean.
César Llaguno.
11:30 – Sinaketa Sua edizioaken standean
Miguel Madariaga – Ametsak errealitate bihurtuz
Yon Suinaga
12:00 – Sinaketa elkar banaketako standean
Lola Lopez de Lacalle
12:00 – Sinaketa Txertoa-ko standean
Jasone Osoro eta Josevisky Elkar argitaletxeko standean ‘Eskularru beltzak’ sinatzen aritu dira eguerdian eta orain, bilduma aurkeztu berri dute ahotsenean: Eskularru beltzak, Casting-a, Ikasbidaia eta Ihes; lau liburu, sei gaztetxoren bizipenen eta eskarmentuen lekuko. Bizitza, boxeoa bezala, borroka da, eta eroritakoan altxatzea beste erremediorik ez da geratzen.
Hemen duzue aurkezpen bideoa:
Durangoko azoka abenduaren 5etik 9ra izango da “Da! asko dira” lelopean. Kartela Txakur Gorria sormen kolektiboak egin du, azokako Landa Gunean ematen diren mugimendu eta interakzioetan oinarrituz eta orain, iruditegi hori hartu eta animazioaren bitartez spota sortu dute.
Ezagunak egingo zaizkigu bideoan agertzen diren hainbat momentu, eta aurten ere, liburu usainarekin, hainbat aurkezpen eta solasaldirekin, lagunekin, besarkadekin eta entzun, dantzatu eta kontatzeko elkarguneekin topatzea espero dugu.
“Da! Asko dira!” lelopean egingo da bost egun iraungo duen azoka, abenduaren 5etik 9ra, eta Txakur Gorria sormen kolektiboa izan da aurtengo kartela osatu duena. Euskal kulturaren aberastasuna eta aniztasuna aldarrikatu nahi dute lelo honekin, azoka bakarrean azoka asko bizi direla nabarmenduz. Bisitari eta sortzaileen aniztasuna ere adierazi nahi izan dute, bertan elkartzen baitira sortzaile berriak, ibilbide luzekoak, tradizionalak, garaikideak…
Irudiaren diseinua, berriz, Landako planoan oinarrituta dago eta bertan gertatzen diren mugimendu guztiak adierazi nahi izan dituzte “performance” baten gisara.
Euskal kulturaren oparotasun hori egitarauan ere aurkituko dugu. Mota ezberdinetako hainbat kontzertu, aurkezpen, tailer eta ekitalditan parte hartzeko aukera izango dugu bertan. Ikasle Eguna Durangoko Azokako lehen egunean izango da, abenduaren 5ean eta urtero bezala, hainbat ikastetxeetako ikasleak gerturatuko dira azokaren nondik norakoez jabetzeko eta bertako ekintzekin gozatzeko.