Euskal herritarrek liburuak eta musika kontsumitzeko dituzten ohiturei buruzko azterlan bat egin du elkar Fundazioak, Siadeco Ikerketa Elkartearen eskutik. Euskal Herri osoan egin da ikerketa, 2.500 inkestaren bidez. Azterketaren emaitza nagusiak jaso dira hemen.
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Iturria: Siadeco 2017 |
|
2.500 inkesta egin dira Euskal Herri osoan; 16 urtetik gorako euskal herritarrak hartu dira aztergai. 2.6 milioi biztanleko unibertsoa aztertu da hortaz: Bizkaian 996.000 (%37,7); Gipuzkoan, 598.000 (%22,6); Nafarroan, 536.000 (%20,3); Araban, 274.000 (%10,4); eta Ipar Euskal Herrian, 238.000 (%9). Aztertutako laginari dagokionez, euskaldunak dira %26,6, eta erdaldun elebakarrak %73,4. Etxeko harreman hizkuntza euskara dute %10,3k, eta %7,6k, euskara eta erdara. Gaztelania dute etxeko hizkuntza %74,1ek, eta frantsesa %6,6k.
Hedabideen kontsumoari dagokionez, euskal herritarren %5,8k dituzte euskarazko egunkariak gehien irakurritako bien artean. Herritar euskaldunak soilik hartuta, hau da joera: %20,6keuskarazko prentsa irakurtzen dute. %19,3k adierazi dute ez dutela prentsarik batere kontsumitzen.Telebistari dagokionez, hamar herritarretik batek aipatu du euskarazko telebista kateren bat gehien ikusten dituen bien artean. Herritar euskaldunak hartuta, hara: euskarazko telebistaren bat %42k ikusten dute; %48k ez dute euskarazkorik batere ikusten. Sare sozialen erabilera asko aldatzen da adinaren arabera. Datuak esanguratsuak dira: 45etik gorakoetan, oraindik, gehiago dira sare sozialak erabiltzeko ohiturarik ez dutenak; 16tik 25era artekoetan berriz, sare sozialen erabilera orokortua dago, 10 gaztetatik 9k erabiltzen baitituzte. 2.500 inkesta egin dira Euskal Herri osoan; 16 urtetik gorako euskal herritarrak hartu dira aztergai. 2,6 milioi biztanleko unibertsoa aztertu da, hortaz: Bizkaian, 996.000 (%37,7); Gipuzkoan, 598.000 (%22,6); Nafarroan, 536.000 (%20,3); Araban, 274.000 (%10,4); eta Ipar Euskal Herrian, 238.000 (%9). Aztertutako laginari dagokionez, euskaldunak dira %26,6, eta erdaldun elebakarrak %73,4. Etxeko harreman hizkuntza euskara dute %10,3k, eta %7,6k, euskara eta erdara. Gaztelania dute etxeko hizkuntza %74,1ek, eta frantsesa %6,6k.
IRAKURTZEKO OHITURA. Euskarazko eta erdarazko liburuak
Liburu irakurleak dira hamar euskal herritarretik zazpi: %58 ohiko irakurleak dira —libururen bat irakurri dute azken hilabetean—, eta %12, noizbehinkakoak —azken liburua duela sei hilabete baino gutxiago irakurri dute—. Euskal herritarren %11k irakurtzen dituzte euskarazko liburuak: %6k, ohikotasunez; %5ek, noizbehinka. Kontuan izatekoa da lau euskal herritarretik bakarra dela euskalduna. Nolanahi ere, herritar elebidunak hartuta ere, haien artean ere gutxiengoa dira euskarazko liburuen irakurleak: %42 —%22,9 ohiko irakurleak dira, eta %19,4, noizbehinkakoak—.
Euskarazko eta erdarazko liburuen irakurleak
|
IRAKURTZEKO FORMATUA.
Erdarazkoetan, aisialdian %60k irakurri du azken urtean gutxienez liburu bat papereko formatuan, eta digitalean, %20k. Hirutik bateko erlazioa, hortaz. Euskaraz, berriz, aisialdian euskaldunen %33k irakurri dute azken urtean gutxienez liburu bat paperean; digitalean, %5ek. Zazpitik bateko erlazioa. Formatu digitaleko liburuen erabilera areagotu egingo dutela adierazi dute %15,8 herritarrek, eta %3,2k esan dute gutxiago erabiliko dituztela. Bide berean ageri da doako liburuen erabilera ere —norbaitek utzita edo oparituta eskuratutako liburuak, paperekoak edo digitalak—: %13,7k diote handitu egingo dutela horien erabilera, eta jaitsiera %5,6k seinalatu dute.
EUSKARAZ IRAKURTZEKO ZAILTASUNAK
Euskaldunei galdetu zaie zein diren euskarazko liburuen irakurketa mailan eragin handiena duten faktoreak. Euskaraz irakurtzeko ohitura edo erraztasun falta agertu da maizenik: %42,5ek adierazi dute hori. Nabarmen atzerago dago euskaraz gustuko libururik ez aurkitzea (%9,9).
Zer da zure euskarazko liburuen irakurketa mailan eragin gehien duen alderdia, generoari eta adinari jarraiki? (euskaldunei soilik -%26,6)
Iturria: Siadeco 2017
MUSIKA ENTZULEAK
Hamar euskal herritarretik seik egunero edo ia egunero entzuten dute musika; hamarretik ia bik, gutxienez astean behin. Hamarretik bakarrak ez du musikarik entzuten. Gazteen artean handiagoa da musika kontsumoa: 16-25 urterekin, %90ek entzuten dute egunero edo ia egunero. Adinean gora, txikiagoa da kontsumoa: 65 urtetik gorakoetan, %46k dute musika egunero entzuteko ohitura. Irratia da musika entzuteko bitarteko nagusia: %42k aipatu dute. Segidan daude gailu elektroniko eramangarriak (%31): sakelako telefonoa, MP4a…
![]() |
|
3 ONDORIO
A. Euskararen merkatua txikia da. Datuetatik ondoriozta daiteke euskarazko idatzizko ekoizpenaren inguruan dagoen merkatua 150.000 lagun ingurukoa dela. Merkatu oso mugatua da euskal liburugintzarentzat.
B. Euskaraz ez irakurtzeko arrazoi nagusia euskaraz irakurtzeko erraztasunik eza da. Agerian geratzen da euskaldun askoren hizkuntza maila mugatua dela, eta hori oztopo handia da euskararen erabilera handitzen joan dadin.
C. Gaur egun, oraindik, irakurle gehienek nahiago dituzte paperezko liburuak. Liburu digitala ez da nagusitu gaur arte. Papera eta digitala, biak batera izango ditugu hemendik aurrera. Musika formatu digitalean entzuten da, eta kasu horretan bai esan daiteke disko bidez oso jende gutxik entzuten duela eta bide digitala gailendu dela.

Joxemari Sors (elkar Fundazioaren lehendakaria), Iñaki Egaña (Euskal Memoria Fundazioa), MA Kolektiboa
Ibilbideari elkar sariaren irabazlea Euskal Memoria Fundazioa izan da aurten
MA kolektiboak Joseba Jaka beka jaso du
Bart elkar sarien hirugarren emate ekitaldia ospatu zen Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. elkar Taldeko Zuzendaritzako eta elkar Fundazioko Batzorde Eragileko kideak ekitaldira inguratu ziren hainbat gonbidatuak hartu zituzten arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Bertan izan ziren, besteak beste, Aitziber Atorrasagasti (Eusko Jaurlaritza, Kultura saila), Erein argitaletxeko Iñaki Aldekoa, Inaxio Mujika eta Idoia Gonzalez, Alberdaniako Jorge Jimenez, Leire Cancio (Elhuyar), Jose Mari Esparza (Txalaparta), Xabier Mendiguren Bereziartu, Edu Barinaga (ETB), Luix Intxauspe (Udalbiltza), Imanol Esnaola (Gaindegia), Koldo Amezketa (EA), Martxelo Otamendi (Berria), Mikel Arregi (Nafarroako Gobernua), Estibaliz Alkorta (Eusko Jaurlaritza, Hizkuntza sustapenerako zuzendaria) eta Paul Bilbao (Kontseilua, Idazkari nagusia).
Kultur ekimena laguntzea da egitasmo honen helburu nagusia, baina baita, komunikazio ikuspegi batetik, elkar egiten ari den lana ezagutzera eman eta Euskal Herriko eragileekin batera partekatzea ere.
Aurtengoan Ibilbideari elkar saria eta Joseba jaka beka banatu dira. Lehena urtero emango da eta bestea bi urtetik behin. (Irakurri +)
Duela hilabete aurkeztu zuen elkar Fundazioak Siadecoren eskutik egindako “Euskal Herriko biztanleen irakurketa eta musika ohituren merkatu ikerketa”-ren bi ondoriotik abiatutako gogoeta da honakoa.
Alde batetik, irakurle kopuruaren datua: euskaldun elebidunen artean %42k du irakurtzeko ohitura ─%23 dira ohiko irakurleak eta gainerakoak noizbehinkakoak─. Datua eskasa da, ezin uka. Bi joera izan ditzakegu, etsipenean erori edo erronka gisa hartu. Lehenak ez gaitu inora eramango, eta derrigorrez hartu behar dugu bigarren bidea, horrela bakarrik lor baikenezake egoera hobetzen jotzea. Pentsa dezagun oraindik jende asko dugula euskarazko kultur eskaintzara erakartzeko, eta has gaitezen pentsatzen hori nola egin. Euskarazko kultur eskaintza orokorrean hartu nahiko nuke, eta ez soilik liburugintza, antzeko azterketarik ez izan arren, dugun susmoa baita antzekoa dela errealitatea antzerkia, zinea edo beste kultur eremu batzuetan ere. Arazoa ez dago eskaintzaren kalitatean, gurean ere denetik dago, baina iritzi orokorra da dagoen eskaintza ona dela. Adibidez, duela aste batzuk Berrian argitaratu zen erreportaje zabal batean irakur zitezkeen Ramon Saizarbitoriaren hitz hauek, kalitatea badagoela esanez: “Euskarazko literatura, esaterako, gure zenbakiei dagokiena baino hobea ere bada, beharbada”. Kalitateaz ari garela, sortzaileak aipatu behar dira. Inoizko sortzaile kopururik handiena dugu euskaraz, eta kalitatezko eskaintza ugari horretan zer esan handia dute sortzaile gazteek, eta batez ere emakumeek. Berri ona, dudarik gabe! (Irakurri +)
Euskal Memoria Fundazioa saritzea erabaki du aurten elkar Fundazioak, hark egiten duen lana ere herri honentzat ezinbesteko ekarpena dela baloratzen dugulako.
Euskal Memoria Fundazioaren aurkezpenean irakur daiteke oroimena bildu eta zabaltzeko sortu zela, “geure historia guk geuk kontatzeko asmoz”, diote hitzez hitz. Memoria historikoa errekuperatu eta ondorengoen eskura jarri nahi dute Euskal Herritik bertatik, bertakoen bidez landuta.
Bi balio ikusten ditu hor elkar Fundazioak, bere egiten dituenak eta oso garrantzitsu jotzen dituenak. Batetik, geure buruaren jabe izateko ahalegina, garrantzitsua baiteritzogu Euskal Herrian gai izatea zer izan nahi dugun erabakitzeaz gain, zer izan garen eta zer gertatu den irakurri, ulertu eta zabaltzeko gai izatea. Bestetik, transmisioa, herri honen historia eta kultura guk geuk zabaldu behar dugu ondorengoen artean, eta bide horretan garrantzi handikoa da Euskal Memoria Fundazioaren ekarpena.
Eta ez da asmo soila, hartutako konpromisoari eutsiz, urtero liburu bat argitaratzen dute eta bi aldizkari, egindako lana gizarteratzeko helburuarekin.
Egiten ari den lanagatik, eta jarraipen luzea izan dezan esperantzarekin, 2018ko Ibilbideari elkar saria, Euskal Memoria Fundazioarentzat.
elkar Fundazioak Joseba Jaka bekarako deialdia egitea erabaki du, sormen lanak sustatu eta laguntzeko asmoz, ondorengo oinarrien arabera:
– Deialdi honetara antzerki lanak idatzi eta muntatzeko proiektuak aurkez litezke. Aurkeztuko den antzerki muntaiaren testua euskarazko jatorrizkoa izango da, berria eta lehenago muntatu gabea eta argitaratu gabea.
– Parte hartzaile bakoitzak ondorengoak aurkeztu behar ditu:
a) Egin nahi duen sormen lanaren azalpena, egin nahi den antzerki lanaren ezaugarriak (ideia/gidoia eta taularatzeko proiektua) azalduaz, ahalik eta zehatzen.
b) Aukeran, hala nahi duenak antzerki lanaren lagina edo erakusgarria aurkez dezake, 15-25 orrialde bitartekoa, ez nahitaez hasierakoa, baina bai zati bakarra osatzen duena. Idatzizko lagina izan ordez, ikus-entzunezko bidez ere aurkez daiteke. Ez da derrigorrezkoa lagina aurkeztea.
c) Proiektua aurkeztuko duen pertsona edo erakundearen helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta nortasun agiria edo IFZren kopia eskaneatua azaldu beharko da (parte-hartzaileei buruzko informazioa Fundazioak gordeko du erabakia hartu arte, eta epaimahaikideek ez dute jakingo haren berri).
– Proiektuak 2018ko urtarrilaren 26ra arte bidal litezke helbide hauetako batera:
josebajakabeka@elkarfundazioa.eus
Joseba Jaka beka
elkar Fundazioa
Portuetxe kalea 88, Igara auzoa
20018 Donostia
Ibilbideari elkar sariaren irabazlea Eresbil Musikaren Euskal Artxiboa izan da aurten
Jakin-ek Proiektuari elkar saria jaso du
Atzo arratsaldean elkar sarien bigarren emate ekitaldia ospatu zen Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. elkar Taldeko Zuzendaritzako eta elkar Fundazioko Batzorde Eragileko kideak ekitaldira inguratu ziren hainbat gonbidatuak hartu zituzten arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Bertan izan ziren, besteak beste, Bingen Zupiria (Eusko Jaurlaritza, Kultura sailburua), Ana Ollo (Nafarroako Gobernua, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria), Estibaliz Alkorta (Eusko Jaurlaritza, Hizkuntza sustapenerako zuzendaria), Paul Bilbao (Kontseilua, Idazkari nagusia) Iñaki Soto (Gara), eta kultura eta euskararen munduko hainbat: Martxelo Otamendi, Jose Luis Ansorena, Nerea Mujika…, baita alderdi politikoetako hainbat ordezkari ere. (Irakurri +)