Iñaki Irasizabal: “Kirol profesionala bezalakoa da politika: batzuek dena irabazi eta beste batzuek dena galtzen dute”

Iñaki IrasizabalIñaki Irasizabal idazlea Politika zikina (Elkar) eleberriarekin dator. Bere ohiko nobela beltza alde batera utzi du oraingoan, baina gizarteari begi zorrotz eta umoretsuz begiratzen jarraitzen du.

Politika zikina ez da, zure aurreko liburuen antzera, nobela beltza; aldatzeko gogoa zenuen?

Bai, egia esan, bai. Ez naiz sekula beltzaren estereotipora estu lotu, eta haren betebeharrak ahaztu nahi nituen.

Hala ere badu aurrekoekin antzik: kontatzeko modua, pertsonaiak tratatzeko era, gizartearen gaineko begiradak…

Funtsean ez dut gauza handirik aldatu.

(Irakurri +)

Ruper Ordorika: “Ez da erreza juje eta parte ez izatea gure bizimodua ezbaian jartzen duen gaietan.”

Ruper OrdorikaRuper Ordorika kantaria bueltan da New York hirian grabatu eta Oñati sorterria azalean aipatua ageri zaigun disko berriaz, Guria Ostatuan izenekoa. Horretaz konturatzeko, baina, sakoneko oñatiarra izan behar.

Hirurogeita bost urtez (1946-2011) zabalik izan zen Guria taberna Oñatin, eta ateak ixtean umezurtz sentitu ginen oñatiar askotxo, hainbat belaunalditako seme-alabontzat topaleku ezinbestekoa izan zelako.

Beharrezko sentipen horiek -laguntasuna, elkarren babesa, komunitate pertenentzia- kantagai ageri zaizkigu Guria Ostatuan disko berrian. Euskal Herrian ohikoa den taberna izena eta halaber unibertsalak diren sentipenak.

Abiapuntu oñatiarra al dauka disko berriak?

Guria Ostatuan jarri diot izena, herri askotan egon ohi den betiko taberna. Denok behar izaten dugu babesleku bat, eguneroko gorabeheretatik aparte egon ahal izateko. Oñatin bagenuen Guria bat, bai, ondo gogoan daukat. Halako batean Ortiz de Elgearen margoa ikusi nuen eta dena batera etorri zitzaidan: diskoari izen hori bera ipini behar nion eta koadro hura azalean. Hamaika kantu berrietatik pare bat behintzat gai horren ingurukoak dira, nolabait. (Irakurri +)

Udazkenean ekitaldi ugari elkar aretoan

Ikasturte berria atea joka dator, eta elkar aretoa buru-belarri lanean ari da datozen hilabeteetan eskaintza zabala zuei eskaintzeko. Gustu guztietako publikoarentzako aurkezpen, sinaketa, akustiko, tailer, etab. izango dira. Motorrak berotzen joateko, ondorengoak proposatzen dizkizugu:

Patxi Irurzun Los dueños del viento liburu aurkezpena Iruñean.

Iñigo Lamarca El guardián de los secretos liburu aurkezpena Donostian

Fernando Palazuelos Alma de hierro liburu aurkezpena Bilbon

Shinova Volver disko aurkezpena Gasteizen

Magyd Cherfiren Ma part de Gaulois liburu aurkezpena Baionan

 Los dueños del viento    El guardián de los secretos    Alma de hierro

Aurtengo ikasturtean ere haur tailer arrakastatsuekin jarraituko du elkar aretoak. Hilean behin egingo dira jolas hezitzaileen zein eskulanen tailerrak. Lehena Apli tailerra izango da.

Aretoko agenda betetzen joango da egunez egun. Beraz, adi egon agendari!

“Nola belztu behar zuria”

Argazkilaria: Ibai Arrieta

Argazkilaria: Ibai Arrieta

Nola belztu behar zuria emanaldia Bide Ertzean musika taldeak eta Metrokoadroka kolektiboko deklamatzaileek sortu zuten, Joxan Artzeren poemarik berrienak oinarri hartuta. Lehendabizikoz, Jexux Artze Kultur Elkarteak antolatuta, Usurbilen estreinatu zen ikuskizuna 2014ko maiatzaren 3an. Eta orduz geroztik, Euskal Herriko hainbat txokotan izan dira euren ikuskizuna eskaintzen. Azkenean, 2015eko apirilaren 24an Usurbilgo Sutegiko auditorioan ikuskizuna grabatzea erabaki zen. Egindako grabaketa hori DVD formatuan egin zuten eta pasa den asteartean, irailak 15, egindako prentsaurrekoaz geroztik eskuragarri daude. Nola belztu behar zuria ikuskizunerako hogei poema errezitatu eta beste zazpi poema kanta bihurtu dituzte.
(Irakurri +)

Elkar diskoetxeko udazkeneko nobedadeak

Elkar diskoetxea buru-belarri ari da udazkeneko produkzioa lantzen. Gustu guztietako musikazaleentzako zerrenda luzea osatu du euskal diskoetxeak. Datozen lau hilabeetan ikusiko dute argia ondorengo lanek.

KORTATU
Kolpez kolpe
(LP)
Azken guda dantza (2 LP)
Kaleratze data: irailak 4

Kortatu - Azken guda dantza Kortatu kolpez_kolpeTalde mitiko honen 30 urte bete dituen honetan, haren album guztiak binilozko formatuan kaleratu ditugu. Aurrez argitaratutako Kortatu: Kortatu eta Kortatu: El estado de las cosas lanei azkeneko bi lanak gehitu dizkiegu ilusio handiz: Kortatu: Kolpez  kolpe, euskara hutsean dagoen lehenengo albuma, eta Kortatu: Azken guda dantza, taldearen agur gisa grabaturiko zuzeneko diskoa. Bi klasiko.

 

 LA POLLA
No somos nada
(LP)
Kaleratze data: irailak 4

La polla records - No somos nadaHaien lehenengo bi lanak, Salve eta Revolución, berrargitaratzeaz gain, La Polla taldeak estudioan grabatutako hirugarren albuma, No somos nada, kaleratu dugu aurten, 1980ko hamarkadako punk musikaren lan esanguratsua.

 

 

(Irakurri +)

Aguxtin Alkhat: “Kantuak sekulako indarra du jendea konbentzitzeko”

Aguxtin AlkhatEuskal kantagintzaren ahots berrietako bat da Aguxtin Alkhat heletarra. 2013ko Ihes egin EParen ostean, Haizeen meneko (Elkar) lehen disko luzea kaleratu du. Talde-soinua indartu eta lan anitza osatu du Alkhatek: tentsioa, baretasuna eta goxotasuna bildu ditu doinuetan, itxaropena eta kemena zabaldu hitzetan.

Alkhat abizenaren pisua sentitzen da Ipar Euskal Herrian?

Bai, txikitatik. Gurasoek etxe zahar bat erosi zuten Armendarizen eta han handitu ginen. Euskaldun anitz badira han baina gu ginen nolabait “Enbata zikinak”. Bi familia bakarrik ginen ikastolara joaten leku hartatik. Aita [Ernest bertsolari zena] euskalduna eta abertzalea zen, eta beti sentitu dugu begirada pisu bat frantses sentitzen diren euskaldunen aldetik. Bestetik, abertzale munduan gu beti izan gara Alkhaten semeak. (Irakurri +)