Ekaitz Goienetxeak Igartza saria irabazi zuen iaz, eta orain orduan aurkeztutako lan harek Zaldi mamarroa izenpean argia ikusi du. Datorren ostegunean, martxoaren 1ean, Donostiako elkar liburu-dendan aurkeztuko du Elkar argitaletxeko Xabier Mendiguren editorea eta CAFeko eta Beasaingo Udaleko ordezkariekin. Arratsaldean, berriz, Igartza Jauregian sari-banaketa izango da.
Lan berri hau irakurtzen hasteko aukera paregabea ondorengoa: Izaro kapitulua aurrerapen gisa.
Positibo.
Haurdun zeuden.
Arresi kaleko farmaziatik atera zirenean Itziri losako baldosak zikinegiak iruditu zitzaizkion. Behegainean jesarri nahi izan zuen, zorabioaren bertigoari eusteko. Farmaziatik atera zirenean, Gaizkari iruditu zitzaion norbaitek zerbait esan behar zuela egoera hartan, eta ez zitzaion beste ezer hoberik bururatu ezkondu egin beharko zutela esatea baino.
«Ba ezkondu egin beharko dugu, ezta?».
Izarok lotsarik gabe eta umore handiz kontatzen ditu bere gurasoen gaztetako gorabeherak klasekideen aurrean.
Unibertsitateko kanpusean eguzkiak atsegin berotzen du, urri hasierako eguerdi epel honetan. Gizarte eta Komunikazio fakultatearen kanpoko aldean, porlanez inguratuta, zelai karratu bat, eta erdian haritz argal bat. Zuhaitzaren alboan jesarri dira Izaro eta klasekideak, belartzan. Erle bat dabil hegaka inguruan. Badira udazkenean loratzen diren haziak, antza.
Jarraitu kapitulua irakurtzen (.pdf)

Argazkia: Sushi Maky
Tigre batekin bizi albumak laburra du testua, baina marrazki bakoitzak ipuin oso bana du bere barruan gordea. Adin tarte jakin bateko publikoari baino gehiago, begi gosetiei, behin eta berriz irakurri zale direnei zuzendua da. Haurrentzako liburuaren itxura izanagatik ere, Harkaitz Canok helduentzat idatzitako poema bat du jatorria.
Animaliarik literarioenetako bat da tigrea. Tigre esan, eta batzuei Emilio Salgariren protagonista mitiko hura etor dakieke gogora, Sandokan, Borneoko printze itsaslapur bihurtua, Malaysiako tigrea, ezizenez. Jorge Luis Borgesek ere estimuan zuen oso, besteak beste, Nire azken tigrea idatzian aitortu zuenez: “Kiplingen Jungle Books bilduma irakurri nuenean, haurra nintzela, pena handia hartu nuen Shere Kahn fabulako gaiztoa zelako, eta ez heroiaren laguna”. (Irakurri +)
Kattalin Miner kazetari hernaniarrak irabazi du aurtengo Tene Mujika beka, duela hamar urte bere burua hil zuen gazte transexual baten historia eta kasu hark izandako ondorioak aztertzeko egitasmo batekin. Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak saritzen ditu Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolaturiko beka honek. Aurten aurkeztutako proiektuen artean Minerrena eman du irabazletzat Idurre Eskisabelek, Imanol Muruak eta Aitor Zuberogoitiak osatutako epaimahaiak, eta orain urtebeteko epea izango du kazetariak lana burutzeko, gero liburu gisa argitara dadin.
Amaia-Aimar Elosegi hernaniar transexualak bere buruaz beste egin zuen 2007an, eta, hamar urteren buruan, haren lagun Minerrek zenbait galdera egin nahi ditu: nor zen Amaia-Aimar? Zer utzi nahi izan zuen ondorengoentzat? Nola oroitzen da, oroirtzen bada, gertakari hura? Nola aldatu da, aldatu bada, transexualekiko ikuspegia hamar urte hauetan? Zein leku eman diogu gure memoria intimo eta kolektiboan gertakari hari? Memoriaz, suizidioaz eta transexualitateaz gogoeta egin nahi du Minerrek, besteak beste, bere oroitzapena eta hainbat jenderen lekukotasuna baliatuz. (Irakurri +)
Iruñeko Larraona kaleko (Golem zinemak) elkar liburu-denda lekuz aldatuko dugu, eta gune berria eta berritua Leire kaleko 9. zenbakian irekiko dugu. elkar-etik atsegin handiz gonbidatzen zaitugu kokaleku berriaren irekiera gurekin ospatzera. Ekitaldia otsailaren 1ean izango da liburu-dendan bertan, arratsaldeko 19:00etan.Jule Goikoetxea politologoak Demokraziaren pribatizazioa saiakera-liburua aurkeztu du, eta aurtengo Durangoko azokara lan honekin gerturatu da. Ahotseneak antolatutako egitarau mardularen barruan, lehen egunean, solasaldia eskaini zuen. Jendez beteriko aretoan, Goikoetxeak bere lanean landutako gai sakonari buruz aritu zen. Ondorengo bideo errenkadan laburbiltzen da bertan esandakoa:
5. Kapitulua – Euskal lurraldea federala, nazioa eta autodeterminazioa. Kapitulu honek balio du ezinbestean ulertzeko zein arauenpean bizi garen.
Enekoitz Esnaolak Luhuso – ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna kazetaritza-liburua kaleratu du Durangoko azokarako Elkar, Berria eta Jakinek sortutako Aleka bildumaren barruan. Azokaren lehen egunean Areto Nagusian aurkeztu zuen Martxelo Otamendi lagun zuela:
Zer da Aleka bilduma?



