Eneko Aizpurua: “Gai, ikuspuntu eta ahots anitzeko nobela da”

gaueko azken expressoa - Eneko AizpuruaGaueko azken expressoa (Alberdania, 2023) du izenburu Eneko Aizpurua (Lazkao, 1976) idazlearen laugarren eleberriak. Aurreko hirurak eleberri beltzak ziren; oso bestelakoa da azken lan hau, “Bidasoan gora” saiakera lan entzutetsuan ibiltzen zituen paisaiak fikziora ekartzen dituena. (Irakurri +)

Eneko Aizpuruak irabazi du Tene Mujika Saria

 
Eneko Aizpurua idazle lazkaotarrak irabazi du 2019ko Tene Mujika beka, Bidasoa ibaian gora egindako bidaia baten harira memoria kolektiboan lekua duten edo izan behar luketen hainbat istorio kontatzeko proiektu batekin. Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak saritzen ditu Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolaturiko beka honek. Aurten aurkeztutako proiektuen artean Aizpuruarena eman du irabazletzat Idurre Eskisabelek, Imanol Muruak eta Aitor Zuberogoitiak osatutako epaimahaiak, eta orain urtebeteko epea izango du kazetariak lana burutzeko, gero liburu gisa argitara dadin. 

(Irakurri +)