MIRINDEN GARAIETAN
Sagarrak euripean ostu dituzten guztiei
Aita  lapurra  zen,  ama  mozkorra  eta  ni  gezurtia.
–Seguru zaude, ume? –aulkian aurreratu zen galdera egiteko, eta nik, sen hutsez, atzera egin nuen nire eserlekuan. Mahoizko prakak eta alkandora koadroduna zeramatzan jantzita. Orbainez jositako beso eta esku haiek langile batenak ziren; hala ere, garbi neukan hura zela agintzen zuena. Ez alboan zutik, haserre itxurarekin zeukan emakume iharra, ezta ipurdia altzari baten aurka bermaturik zegoen trajez jantzitako gizon lodia.
Kontainer handia baino ez zen bulego hura portuan zegoen, eta bertatik garabiak eta langileen orroak entzun genitzakeen esfortzurik gabe denok isilik geundenean. Baietz egin nuen buruarekin. Astiro eta kontzentrazio handiz. Gela hartan zeuden beste hirurek begiradak trukatu zituzten, eta ondoren, agintzen zuen gizonak atera begiratu zuen. Ate haren atzean aita zegoen. Dantzalekuaren atarian lotuta utzi duten astoa, barrura sartu ezinik. Ez zen egoera berria berarentzat, eta aulki batean lasai asko eserita imajina nezakeen. Zetozkeenei antzeman nahirik aurrea hartzeko.
–Baina, zu ez zara hamar eta erdietan esna egongo –emakumeak esku biekin heldu zion idazmahaiari, eta niregana zertxobait makurtu zen hitz egiteko–. (Irakurri +)
Aski  ezagunak  dira  Lur  eta  Amets  Euskal  Herriko  gaztetxoen  artean.  Gure  historian  barrena  eraman  dituzte  azken  urteotan,  liburu,  ipuin  eta  mahai-jokoen  bidez.  Oraingoan  pauso  bat  aurrera  egin  eta  animazio-luzemetraia  bilakatu  dira.  Euskal  Herriko  historia  inoizko  erakargarrien  azalduko  zaigu  otsailetik  aurrera.
Aspaldiko  ametsa  errealitate  bihurtu  da.  Izan  ere,  badira  hamar  urte  filma  egiteko  ideia  sortu  zenetik.  Ezinezkoa  zirudien  ilusio  hura,  pausoz  pauso,  errealitate  bihurtzen  hasi  zen.  Ipuinak,  kontsulta  liburua  eta  mahai  jokoa  etorri  ziren  lehenengo.  Azkenik,  2017.  urtean,  filma  egiteko  prozesua  abian  jarri  zuten.  Orain,  bi  urte  igaro  ondoren,  luzemetraia  bukatzear  dago.  Lehenengo  aurkezpen  publikoa  Durangoko  Azokan  izango  da  eta  zinemetan  2020ko  otsailaren  7an  egingo  da  estreinaldia.
Lur eta Amets titulupean argitaratutako liburu eta ipuinak dira Elkar, Katxiporreta, Ikastolen Elkarteak eta Lotura Filmsek ekoitzitako animazio luzemetrai honen mamia. Gure historian barrena hara eta hona ibili eta abentura gazi-gozoak biziko dituzte Lur eta Amets neba-arreba bikiek, bere amona Andere eta Baltaxar katuaren botereei esker. (Irakurri +)
Anjel Lertxundi: Azken berrogei urteotan, euskara hurbildu da literatura unibertsalaren hizkuntzara”

Solferinoko  itsuak  nola,  itzultzaileak  hala,  beste  hizkuntza  eta  kultura  batzuetara  alde  egin  behar  du,  baina  herrira  Itzuliz  usu  begiak.  Halaxe  deitzen  da  Anjel  Lertxundik  Alberdaniaren  eskutik  argitaratu  duen  liburu  berria,  saio  literario  bat,  non  bildu  baititu  itzulpenari  buruzko  ehun  eta  hemeretzi  tesela.
Itzulpengintzari  buruzko  hausnarketak  bildu  dituzu  liburu  honetan.  Antola  zitekeen,  besteak  beste,  gaika,  baina  hiztegi  eran  antolatu  duzu  liburua,  zergatik?
Aspalditik  nekien  liburuak  zer  antolamendu  izango  zuen.  Milosz  poetak  bere  autobiografia  argitaratu  zuen  horrela:  hartu  zituen  bere  bizitzako  pasarteak,  pertsonaien  izenak,  Poloniako  gertakariak  eta  haien  inguruan  jardun  zen.  Oso  formula  ona  iruditu  zitzaidan,  bere  biografiako  ertz  asko,  puntu  asko  garatzen  dituelako,  noski,  ez  duzu  bakoitzean  sekulako  sakontasuna  egiten,  baina  muina  ematen  duzu,  eta  ondoren  beste  gauza  batera  zoaz.  Itzulpengintzari  buruz  hainbeste  gauza  esan  litezke,  perspektiba  ugari  bat  eskaintzearen  aldeko  formula  bat  hautatu  nuen.  (Irakurri  +)
Kritikaren  oniritzia  eta  laudorioak  jaso  ondoren,  Euskarazko  Literaturako  Euskadi  saria  irabazi  du  Irati  Elorrietak  (Algorta,  1979)  Neguko  argiak  eleberriarekin  (Pamiela,  2018).  Añes  eta  Marta  dira  pertsonaia  nagusiak.  Berlinen  bizi  diren  euskal  herritarrak  dira  biak,  Elorrieta  bera  bezala.  Añes  eta  Martaren  bidez  beste  pertsonaia  asko  —eta  askotarikoak—  ezagutzeko  aukera  izango  du  Neguko  argiak  irakurtzen  duenak.  
Pertsonaia ugari dago Neguko argiak nobelan, era askotako harremanak, kezkak eta obsesioak… Zerk bultzatu zaitu mosaiko baten antza duen egitura koral horren aldeko hautua egitera?
Idazten hasterakoan, abiapuntua pertsonaia talde bat izan zen. Haien arteko harremanei jarraika idatzi nahi nuela nekien. Pertsonaien kezka eta obsesioei tiraka, hain zuzen ere. (Irakurri +)
Gaurko  15:30etatik  etziko  14:30era  Joxe  Azurmendiri  buruzko  kongresua  egingo  da  Donostiako  San  Telmo  museoan,  Jakin  fundazioak  eta  Euskal  Herriko  Unibertsitateak  antolatuta.
Joxe Azurmendi filosofoaren ekarpen emankorra egungo begiradatik aztertu eta lantzea da Jakinek, UPV/EHUk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Joxe Azurmendi. Euskal pentsamenduaren ur-jauzia kongresuaren helburua, San Telmo Museoa laguntzaile dela. Izan ere, Euskal Herri garaikideko pentsalaririk oparoena da Azurmendi: filosofia, politika, hizkuntza, kultura eta literatura izan ditu aztergai, diskurtso zehatzak, unean unekoak eta egoerari erantzuten ziotenak, eta arnasa luzeko gogoeta teorikoekin uztartu dituenak. Argitaratu dituen 41 liburuak eta ia 500 artikuluak horren lekuko dira.
Azurmendiren ekarpena hainbat ertzetatik aztertuko du kongresuak. Horretarako, berrogeita hamar aditu elkartuko ditu abenduaren 11tik 13ra Donostiako San Telmo museoan.
Kafe  Antzokian  izenpean  jaio  da  Ruper  Ordorikaren  disko  berria,  zuzenean  grabatu  eta  argitaratzen  duen  hirugarrena.  2018ko  abenduaren  15  eta  16an  Bilboko  Kafe  Antzokian  eskainitako  kontzertuen  emaitza  zaindua  biltzen  du  eta  aurretik  toki  berean  grabatu  eta  argitaratutako  diskoen  esperientzia  aberastera  dator:  Gaur  (Esan  Ozenki  Records-2000)  eta  Hamar  t´erdietan  (Elkar-2008).
Bere ibilbide luzeko hainbat estudio diskoetan argitara tutako hamalau kanturi erreparatu die Ruperrek, lan bikain honi bizigarria bezain atsegina den ideia musikal poetiko bat erakartzeko. Bertan daude Guria ostatuan (Ahots urrunak), Lurrean etzanda (Bizitza eder denean, Zerutik gertu ez da ondo egoten, Egia da), Hodeien azpian (Nirekin geratu), Haizea garizumakoa (Zure etxera noa), Memoriaren mapan (Lera zakurren balada), Kantuok jartzen ditut (Esan gabeko arrazoia), Hurrengo goizean (Hargiñenean), Dabilen harria (Hemen nago, Beltzarana), So´ik´so (Belauniko), Ez da posible (Ez da posible) eta Hiru truku I (Zazpi nobio). (Irakurri +)


