Aritz Gorrotxategiren “Amua” poesia-liburuko hainbat poema

Munduaren mekanika

Harresirik gabe dabil argia
berde minaren mugan,
txorimalo gisa zintzilik
arropen artean.
Eguzkirantz hazten da
haragia, laztan bila,
katuka ia, isil,
jolasean dabil
zure gorputzari
nabar ukitua emanez.
Egun berria dugu deika.
Asteazken gordin.
Lanera zu, lanera ni.
Itsasgorak irentsiko du
izaretan biok
utzitako hutsunea.
Ezin dugu geratu
munduaren mekanika,
atzeratu baino ez.
Logela honetaz landa
ez dugu eskumenik.
Hauteskundeak
galdu genituen,
zentsura-mozio bat,
ez zait besterik bururatzen.

Jaitsi Amua liburuko hainbat poesia (.pdf)

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Antzeko Albisteak

Iruzkin bat egin