Petti:“Polita litzateke entzuleak disko honekin sentitzea niri inoiz gertatu zaidana, fisikoki ere eragitea musikak”

petti&etxeko uztapetti& etxeko uzta azalaApirilean plazaratu du Pettik ‘Hotzikarak’, bere bakarkako zazpigarren diskoa. Etxeko Uzta taldeak lagunduta (Joseba Irazoki eta Igor eta Iñigo Telletxea anaiak), rock soinu gordin eta elektrikoetara itzuli da kantari nafarra Elkar estudioan grabatutako diskoan.

Elkar estudioan diskoaren grabazioari ekiteko sartu behar zuen egunaren bezperan harrapatu dugu Juan Luis Perez Mitxelena Petti (Bera, 1973). Estudiora kantuak “landuta eta borobilduta” eramateko ohitura du, eta oraingoa ez da salbuespena izan, nahiz eta estudioan bertan “gauzatxoak probatzeko” aukera beti egoten den zabalik. Hamar kantuk osatuko dute Pettiren lan berria, horien artean zuzenean behin baino gehiagotan eskaini duen Leonard Cohenen The Partisan abestiaren moldaketa bat. (Irakurri +)

Joxe Manuel Odriozola “Txillardegiren borroka abertzalea” liburuari buruz

Pako SudupeTxillardegiren borroka abertzaleaEuskal Herriaren azken mende erdi gatazkatsuaren kontakizuna zinez egin nahi duenak Txillardegiren izena behin baino gehiagotan hartu beharko du ahotan edo luman. Bere soslai polifazetikoak bidegurutze askotan ezarri baitu haren itzala. Euskara batuaren nondik norakoak nekez ezagutuko ditugu bere funtsezko ekarpenak aintzat hartu gabe, euskal literatura modernoaren orrialdeetan aitzindari agertuko zaigu, ETAren inguruko mugimendu abertzale berriaren gorabehera politikoetan aztarna sakonak utzi dizkigu, eta abar.  

Liburu hauxe da, hain zuen, aztarna politiko horien oihartzun zabal eta oparoa. Txillardegiren pentsamendu politikoa ezagutu nahi duenak badu hemendik aurrera nora jo. Pako Sudupek ezin hobeto atera baitizkio ezpalak donostiar aitzindariaren kultura politiko zabalari. (Irakurri +)

Liburu eguna 2016

liburu eguna postdataLiburu eguna badator eta gremioak egitarau zabala antolatu du.  Hainbat idazle izango dira Donostiako eta Bilboko erakusmahaietan euren lanak sinatzen. Gainera, gogoratu egun horretan % 10eko deskontua izango dela bai azokan erosten diren liburuetan, baita elkar liburu-dendetan, eta baita elkar.eus webgunean ere.

(Irakurri +)

Behin mundua berea izan zen

034_fotogramak_azala.jpgEpitafi o hori jartzea nahi zuen Debrak hiltzen zen egunean. Hala esan zion Taylorri. Atera beste tekila botila bat. Eta gogoratu zer jarri behar duten nire hilobian:
Behin mundua berea izan zen. Topa!

Hurrengo egunean, kax-kax jo zuen atea Brandyk 3714 logelan. Ez zuen inork ireki. Gorroto zituen ohean berandu arte egoten ziren bezeroak. Batez ere atean “do
not disturb” oharra zintzilik jartzen ez zutenean. Bezperan bost tekila botila hustu omen zituen gela hartako bezeroak. Besoetan eraman behar izan omen zuen ohera
Taylorrek. Oraindik mozkorra pasatzen ariko dun, izan hadi eskuzabala, emakumea, utzi ezan gela hor azkenerako. (Irakurri +)

Joxean Agirre “Gizajoen katalogoa” liburuaren aurrerapena

342_Gizajoen katalogoa_AZALA.inddLiteratura tailerrekoen afariaren ondoren, bi garagardo edan eta, ohitura dudan bezala, taldetik itzalgaizka desagertzeko asmoa nuen, eta hala egin izan banu, etxera garaiz itzuli izan banintz, ez nintzen orain eleberriarekin tematuta ibiliko, basamortuan euriaren zain bezala egiten baititut orduak pantailari begira; denbora galtzeko beste moduren bat aurkituko nuen, seguru nago, osasungarriagoa zalantzarik gabe, mahastia zaintzen denbora gehiago eman nezakeen, esate baterako, edo, aspaldidanik pentsatuta nuen bezala, arrantzarako batel txiki bat erosiko nuen (belaontziak garesti ateratzen dira), itsaso barearekin kanabera eta liburu bat lagun ditudala irteteko, edo orain hain modan dauden arrisku handiko kirolen bat praktikatzen hasi nintekeen, zer arraio!, edo, horrek ikaratzen baninduen, tximeletak ehizatzen, edozer gauza hobea baitzatekeen obsesio bihurtu zaidan eginbehar hau baino. Azken tragoa hartzera dagoeneko hutsik zegoen pub batera sartu ginen eta, elkarri bromak egiten ari ginen bitartean, irakasleak nire beroki tolestatua (Irakurri +)

Traizioa eta desolazioa, nobela(k) bihurtuta

Foto Rafael Chirbes- Maria Teresa Slanzi I-ZALDUARafael Chirbes nobelagilea zen: ezin saihestuzkoa zuen. Are motzean aritzen zenean –Mimoun (1988), Los disparos del cazador (1994), París-Austerlitz postumoa (2016)– ez zitzaizkion ipuin luzeak ateratzen, nobelak baizik, hain dira bere laburtasunean dentso. Nobelagile klasikoa zen, gainera: XX. mendeko abangoardiek garatutako tresneriari muzin egiten ez bazion ere –Los viejos amigos (2003) bezalako lanetan argi dagoen bezala–, haren eredu nagusiak XIX. mendeko nobelagileak ziren, Flaubert eta, batez ere, Pérez Galdós, bizi izan zuten denborari disekzioa egitera bideratutako literatura baita hala batak nola besteak proposatzen digutena. (Irakurri +)