Haurrentzako nobedade ugari Ttarttalo argitaletxearen eskutik udazken honetan

  • ANIMALIAK
    Bilduma: Wakou. Naturari buruzko nire entziklopedia txikia
    Idazlea: Emmanuelle Figueras
    Ilustratzaileak: Julie Mercier / Florence Dellerie
    Adina: + 4 urte

animaliakPrest zaude animalien munduan ibilalditxo bat egiteko? Sabana, izotz-eremua, zerua edo ozeanoen hondoa ezagutuko ditugu, eta etxetik bertatik! Piztia txiki eta handi ugari zain dituzu orrialde bakoitzean. Abentura hau bizi ondoren, animalia horiek ez dute sekreturik izango zuretzat.

  • PIZTIA TXIKIAK
    Bilduma: Wakou. Naturari buruzko nire entziklopedia txikia
    Idazlea: Pascale Hedelin
    Ilustratzailea: Dankerleroux / Anne Eydoux
    Adina: + 4 urte

piztia_txikiakPiztia txikiak edonon daude: lorategian, harri baten azpian, uretan, etxe barruan. Zuretzat, oso txikiak dira; haientzat, berriz, erraldoia zara zu! Ireki ondo begiak, eta ezagutu animaliatxo hauen bizimodu diskretu eta interesgarria.

  • BEGIRATU DEZAKET ZURE PIXOIHALEAN?
    Bilduma: Begira
    Egilea: Guido Van Genechten
    Adina: + 2 urte

Begiratu pixaohialeanXaguk jakingura handia du. Den-dena usnatu behar du, baita lagunen pixoihalak ere. Banan-banan, erbiaren, ahuntzaren, txakurraren, behiaren, zaldiaren eta txerriaren pixoihalak usnatu ditu. Jakina, besteek ere Xaguren pixoihala begiratu nahi dute. Eta ezusteko handia hartuko dute.

  • FORMAK
    Bilduma: Liburu erliebedunak
    Idazlea: Xavier Deneux
    Ilustratzailea: Xavier Deneux
    Adina: + 3 urte

FormakUkimena lantzeko eta oinarrizko kontzeptuak ikasteko kartoizko liburu bereziak. Erliebean dauden irudi koloretsu eta deigarriei esker, etxeko txikienek formak ikasiko dituzte jolasten duten bitartean.

  • AURKAKOAK
    Bilduma: Liburu erliebedunak
    Idazlea: Xavier Deneux
    Ilustratzailea: Xavier Deneux
    Adina: + 3 urte

AurkakoakUkimena lantzeko eta oinarrizko kontzeptuak ikasteko kartoizko liburu bereziak. Erliebean dauden irudi koloretsu eta deigarriei esker, etxeko txikienek aurkakoak ikasiko dituzte jolasten duten bitartean.

  • HAMAIKA GALDERA DINOSAUROEI BURUZ
    Bilduma: Ezagutu dinosauroak
    Idazlea: Sarah Khan
    Ilustratzailea: Sarah Horne
    Adina: + 6 urte

Hamaika galdera dinosauroei buruzHistoriaurreko kontuetan jakintsuak izan nahi duten haurrei zuzendutako liburua. Galdera-liburu honen bidez, gure planetan inoiz bizi izan diren izaki harrigarrienei buruz ikasiko dute.

  • MEMO JOKOA
    Bilduma: Jokoak
    Egilea: Hervé Tullet
    Adina: + 4 urte

Memo jokoaOroimena eta irudimena lantzeko jokoa. Hartu gogoan formak eta irudiak, eta osatu bikoteak. Txartelak elkarren artean lotuz gero, bideak osatuko dituzu. Ikusgarria da emaitza. Bi joko batean, ezustekoz beteak.

  • PINTTO ETA FANFARREA
    Bilduma: Pintto
    Egilea: Magali le Huche
    Adina: + 3 urte

Pintto  fanfarreaPintto zirkuaren aurretik igaro da. Hara! Musika! Gaur gaueko saiorako entsegua da. Fanfarrearen soinu guztiak entzungai.

  • ALIZIA ETA ANTZARAREN JOKOA
    Bilduma: Komikiak
    Idazlea: Lola Moral
    Ilustratzailea: Sergio Garcia
    Adina: + 7 urte

Alizia eta antzara jokoaAlizia irudimen itzela duen neska bat da. Berarentzat, jolasik sinpleena abentura handiena bizitzeko aitzakia bihurtzen da. Haren lagunak, ordea, oso klasikoak dira, eta nahiago dute beren ohiturak ez aldatu. Egun batean, antzara-jolas partida bat hasiko dute. Une horretatik aurrera, dena aldatuko da. Parkea ANTZARA JOKO handi eta izugarria bilakatu da, eta Aliziak aurre egin beharko dio probari. Baina oraingoan ez da jolas hutsa izango…

  • HAN ETA HEMEN GAUZAK AURKITZEKO LIBURUA
    Bilduma: Bilatu eta aurkitu
    Idazlea: Fiona Watt
    Ilustratzailea: Stephen Barker
    Adina: + 1 urte

Han eta hemenLiburu polit honetan hamaika gauza daude bilatzeko, ikusteko eta jolasteko. Beraz, ezin aproposagoa da haur txikientzat.

  • HANDITZEN, HANDITZEN
    Bilduma: Handitzen
    Idazlea: Fiona Watt
    Ilustratzailea: Rachel Wells
    Adina: + 1 urte

Handitzen, handitzen_Box_TopHaurrak neurriak ezagutzeko hiru tresna eskaintzen ditu kutxa honek: metro polit bat; bertan izena, altuera eta data idazteko eranskailuak; eta animalien altuerak alderatzen dituen liburu koloretsua.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Antzeko Albisteak

Iruzkin bat egin