Elkar argitaletxeko udazkeneko nobedadeak

Elkar argitaletxeak ere argitaratu ditu aurtengo udazkenean kaleratuko dituen nobedadeen zerrenda. Hemen heldu, gazte zein haur literaturako tituluak:

HELDUENTZAKO LITERATURA

Alsina – Xabier Mendiguren Elizegi
Nobela

Alsina (probisionala)AZALAEmakume bat, Estatu Batuetatik Euskal Herrira datorrena, 1980 hondarrean. 40 urte lehenago, emakume horrexen gurasoak ziren, gerratik ihesi, Frantzian barrena Amerikara zihoazenak. Bi istorio, Alsina izenak lotuak eta gure herriaren historiako une giltzarriekin korapilatuak.

 

 

 

Trilogia hiperlaburra – Karlos Linazasoro
Ipuinak

345_Trilogia hiperlaburra_AZALA.inddUmorearen gama zabala, ironiatik absurdora; gogoeta ustekabekoak, noiz kitzikagarri, noiz sakon pentsatzekoak; mundua hankaz gora jartzen duten burutazioak, zoroak nahiz zuhurrak; sentsibilitate minbera baten aitorpen lotsatiak eta ziri lotsagabeak… Horiek guztiak topatuko ditu irakurleak liburu hirukoitz honetan, laburrean beti luze eta oparo.

 

 

 

 

33 ezkil (Zubikarai saria) – Miren Gorrotxategi
Nobela
Garizmendi baserriko Ferminek, aitzurrean ari dela, burezur bat topatzen du lurperatuta; hilotz hori ateratzera doazenean baina, desagertua da eskeletoa. Hildako zahar eta berriak, anaien arteko gorrotoak, belaunaldien arteko arrakalak, bikote ohien konpondu ezinak, droga eta jokoa… Osagai horiek eta gehiago topatuko dituzu Augustin Zubikarai saria irabazitako misteriozko eleberri honetan, eta idazle berri bat ere topatuko duzu, elkarrizketa nahiz flashback-etan bikain moldatzen dena, zer eta noiz kontatu ongi dosifikatuz, prosa arin bezain dotore batez.

Lizarraren itzalpean – Jose Inazio Basterretxea
Nobela
36ko gerrak irabazle eta galtzaileak izan zituen; baina galtzaile guztiak ez ziren berdinak, ezta irabazle guztiak elkarren lagunak ere. Franco epelegia zelakoan, nazien laguntzaz iraultza egin nahi zuten falangista bilbotar batzuen istorio ezkutua dakarkigu eleberri honek, baita handik sortutako adarrak ere: 40 urte geroago, Suitzatik datorren emakume eder eta misteriotsu bat agertzen da detektibe pribatu bilbotar eta etakide ohi baten bulegoan, bere gurasoak nor ziren jakin nahi duela-eta.

Airearen islaMikel Hernandez
Nobela
Joseba Agirregomezkorta rock eta pop musika zaharrean espezializatutako irrati-esataria da, baita literatur kritikaria ere. Neska-lagunak utzi du eta nora ezean sentitzen da, baina laster hasiko dira berri onak sortzen bere inguruan: neska autobus-gidari bat ezagutzen du, harreman posible bat ekar dezakeena; editore lana eskaintzen diote argitaletxe batean, bere idazle miretsienarekin lan egiteko aukera emango diona… Josebaren izaera txepel samarrak, ordea, pikutara bidal dezake dena.
 

ATEKO BANDAN

Gezurren Basoa – Alberto Ladron Arana
Nobela beltza

36_GEZURREN BASOA_AZALA.inddHaur bat desagertu da bere etxetik, gurasoak kanpoan zirela. Foruzaingoa arduratuko da kasuaz, baina, misterioa argitzearekin batera, beste desagertze zaharrago eta ilunago baten arrastoak aurkituko dituzte.

 

 

 

 

 

Freeport – Ander Odriozola
Nobela beltza

37_FREEPORT_azalaDetektibe koxkor bat da Joanes, adar eta gona kontu ziztrinekin nola-hala moldatzen dena bizirik irauteko. Halako batean, ordea, Ondarroako portura argazki konprometigarri batzuk saltzera joan, eta tiro batez hilik topatzen du bere bezeroa.

 

 

 

 

 

URREZKO BIBLIOTEKA

Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar – Laurence Sterne. Itzulpena: Josu Barambones
Nobela

Bidaia sentimentala_ AZALA.inddXVII. mendeko idazle inportanteenetakoa da Laurence Sterne, literatura ingelesean berebiziko autorea, eta hauxe da (Tristram Shandy-rekin batean) bere libururik garrantzitsuena. Europan barrena egindako txango bat kontatzen du egileak, baina mamitsuena, nobelan, ez da bidaian zehar ikusitakoa edo bizi izandakoa, ezpada abentura horiek nola kontatzen dituen, estilo subjektibo, ironiko eta sentimental batean, literatura modernoaren aurrekari.

 

 

 

Finzi-Continitarren lorategia – Giorgio Bassani. Itzulpena: Koldo Biguri
Nobela

finziDotorezia eta sentiberatasuna darizkion eleberri miresgarria dugu hau, betiko joandako garai baten malenkoniaz eta historiaren krudelak suntsitutako lagunenganako elegia-doinuz idatzia.

 

 

 

 

 

IPARLUMA

Odolaren mintzoa – Xalbador
Bertsoak
Fernando Aire “Xalbador” hil zela eta liburu mitiko hau lehenengoz argitaratu zela 40 urte betetzen direnean, berriz plazaratzen da, gaurkotua eta Amets Arzallusen hitzaurreaz hornitua. Ipar Euskal Herriko euskaltasunaren lekuko aparta ez ezik, beharbada garai guztietako bertso idatzien gailurra genuke liburu hau, herrikoitasunaren eta lirikaren arteko uztartze miragarri bat.

LEKUKO

Debako Zentral nuklearra –  Pako Salegi, Carmelo Urdangarin, Jose Mari Izaga
Kronika
1970eko hamarkadan energia nuklearra aprobetxatzeko asmoz, hainbat zentral nuklear eraikitzeko planak egin zituen Iberduerok: gure kostan Lemoiz, Ogella, Deba; Ebro ibaian Tutera… Debakoa izan zen lehen proiektua, eta hor antolatu zen lehenengoz nuklearren kontrako hiritar-mugimendu bat, azkenean proiektua geldiaraztea lortu zuena. Mugimendu haren historia kontatuko du liburu honek.

EZTABAIDA

(Euskal) Literaturaren kontra (eta alde) – Iban Zaldua.
Saiakera
Iban Zalduak bere begirada kritikoa eta luma zorrotza lanean jarri ditu literaturari oro har eta euskal literaturari erreparatzeko, bere alde on eta txarrak nabarmenduz; ironikoa da Zalduaren begirada, baina bere ziriak ez dira inoiz debaldekoak, arrazoituak eta dokumentatuak baizik.

Kixoteari bisita – Iñigo Astiz. Marrazkilaria: Maite Mutuberria
Saiakera
Kixoteren 4. mendeurrena betetzen den urte honetan, Mantxara bidaia egin du Iñigo Astiz kazetari nafarrak, saiakeraren eta bidaia-kronikaren artean dagoen gogoeta-sorta bat eskaintzeko, Maite Mutuberriaren marrazkien laguntzaz.

BILDUMAZ KANPO

Itzal zaunka (Liburua + CDa)Harkaitz Cano + Joxemari Lopetegi + Antton Olariaga
Ipuin grafikoa
Ipuin grafiko batek eta hamaika kantuk osatzen dute argitalpen hau, Antton Olariagaren marrazkiek, Harkaitz Canoren hitzek eta Jexuxmai Lopetegiren musikaz josia. Txakur baten hausnarketek izatearen oinarrizko zalantza eta galderetara eramango dute irakurlea, bidaia zirraragarri baten barrena. Izan ere, lauzango existentzialista honen ahotsa ez da edozein bizangorenaren oso ezberdina. Txakurrak berak esana da: “Je suis un chien existentialiste”.

Euskal Herriko etxetxoak – Jone Lizarralde
Ebakitzeko maketak
Ebakitzeko maketa hauekin, paperezko Euskal Herriko hainbat etxe esanguratsu osa daitezke, besteak beste, Pasai Donibaneko arrantzale etxeak, Donamariako dorrea, Gasteizko Plaza Berria, Zumarragako Legazpi dorrea, Mundakako Santa Katalina baseliza edo Larraungo frontoia.

BESTE

Euskal Herri itsastarra. San Juan baleontzitik– Jon Maia
Kronika
San Juan baleontzia Pasaian eraiki zuten XVI. mendean, 1563. urtean zehazki. Gaur egun, munduko urpeko ondarearen ikurra da ontzia, UNESCOk hala izendatuta. Euskal Herriko itsas historiaren handitasunaren froga bizia da itsasontzi hau.Liburu hau gure izaera itsastarraren ikuspegi berri bat ematera dator. Itsasoari begira bizi zen Euskal Herria ezagutarazi nahi du, mundu mailako ekarpenak egin dituen itsas herria azaleratuz eta itsasoa gure izaeraren nahiz garapenaren erdigunean kokatuz. Ziur gaude, irakurri eta gero, beste talaia batetik begiratuko diozula munduari zein gure herriari.

Euskal Herria marítima. A la vista de la nao San Juan – Jon Maia. Traduc: José Luis Padrón
Crónica
La Unesco ha escogido al ballenero San Juan como símbolo del patrimonio subacuático mundial. Construido en 1563, este galeón es un testigo primordial de la exitosa y productiva historia marítima de Euskal Herria.
 
Este libro es un nuevo punto de vista desde donde asomarse a la trascendental vocación marítima de este pueblo. Si el lector siente la curiosidad de saber a ciencia cierta cómo es la Euskal Herria que ha vivido mirando al mar, cuáles han sido sus aportes mundiales y quiénes los protagonistas que hicieron del mar la verdadera esencia de nuestro carácter y nuestro desarrollo, que lea esta crónica singular, porque podemos adelantarle aquí que mirará a este pueblo y al mundo desde una nueva atalaya.

HAURRENTZAKO LITERATURA

BILDUMAZ KANPO

Urrezko giltza (Liburua + 2 CD)- Patxi Zubizarreta + Jokin Mitxelena + Joserra Senperena
Ipuina
Hona hemen familia bitxi baten istorioa: Olatz ile-apaintzailea, Martin kamioizalea, Kattalin, Nikolas eta Malen haurrak, Tomas aitona nekazaria eta Ageda amona bidaiazalea, eta baita ile-apaindegira joaten diren Gaspar lorezain pobrea eta Maddi musika irakaslea.
Hona hemen, urte osoan luzatzen den istorio bihurri honetan txertatuak, 25 ipuin, 25 kantu eta 25 jolas formula inguru –bi diskotan ahots eta ahots bihurturik– ikasgelan nahiz etxean modu jostarienean ezagutzeko eta tradizioarekin jolasteko.

KUKU

Kartoizko kaxa – Paddy Rekalde / Eider Eibar
Ipuina
Langile batzuk iritsi dira etxera, apalategi bat muntatzera; kartoizko kaxa handi batean zetorren materiala, eta kaxa hori beretzat gordetzen du Anartzek, jolasetarako tresna ezin hobea delako: baleontzi bihurtzeko, edo estraterrestreen espaziontzi, Afrikako oihana edo lurra lantzeko traktore.

BATELA

Perutxo eta Txomintxo maiteminduta – Txomin eta Peru Magdalena / Iosu Mitxelena
Ipuina
Perutxok eta Txomintxok jakin nahi dute zer demontre ote den maiteminduta egote hori, hain zoragarria omen dena. Neska-mutilak binaka beti elkarrekin ibiltzea omen da. Baina zergatik neska eta mutila? Eta zergatik bi bakarrik? Eta zergatik beti elkarrekin? Ipuin dibertigarria, aldi berean irakasbide ere izan daitekeena.

Ispilutxo – Pello Añorga / Jokin Mitxelena
Ipuina
Mutilak “nexka” deitzen diote eta horregatik, baztertua eta triste sentitzen da Kevin, oso triste, astoa baino tristeago, zeren bera ez da neska. Horregatik, joan da errekara, ispilutxori galdetzera.

Ikazkina Olentzero bihurtu zenekoa– Txabi Arnal / Belatz
Ipuina
Bazen behin ikazkin bat, hartzea baino, ematea nahiago zuena. Behin batez, mendia utzi eta hirira jaitsi zen ikazkin hura… Ipuin miragarri bat idatzi du Arnalek, ametsetako magia istorio sinesgarri baten bidez kontatzen diguna.
 

SENTIPUINAK

Pinpiriñe – Begoña Ibarrola / Ana López Escriva. Itzulpena: Miren Agur Meabe
Harrokeriari buruzko ipuin bat

Pinpiriñe AZALA.inddPinpiriñe oso harro zegoen bere edertasunarekin. Hegan ibiltzen zen batetik bestera mundu guztiak bere hegalei erreparatzea nahi zuelako. Behinola, paseoan zebilela, gnomo bat ezagutu, eta iritziz aldatu zen.

 

 

 

Txinako loreontzi bat – Begoña Ibarrola / Marta Balaguer. Itzulpena: Miren Agure Meabe
Beldurrari buruzko ipuin bat

22_Txinako loreontzia AZALA.inddTxinako loreontzi bat, oso antzinakoa, nekazari pobre baten txabolan bizi zen. Baina egun batean saldu egin behar izan zuten, eta merkatari batek erosi zuen. Hala ere, loreontzia batetik bestera ibili zen, harik eta…

ALBUM ILUSTRATURAK

Martin – Alaine Agirre / Maite Gurrutxaga
Album ilustratua

Martin desberdina da. Hala esaten dute denek. Gauzak egiteko bere modua daukalako, edo gehiago kostatzen zaiolako. Baina kontalariak badaki Martin ez dela arraroa, normala dela eta maitagarria… nahiz eta berezi samarra izan. Desberdintasunari, integrazioari eta bazterkeriari buruzko album zoragarri honek Espainiako OEPLI erakundearen Lazarillo saria jaso zuen album ilustratuen atalean.

Jo Kako!… Jo!!! Josiane Aguerre-Valencia / Bruno Josié / Philippe Albor
Album ilustratua + CD-a

Jo kako jo_AZALA.inddKako karakoilak kuskotik ateratzeko zailtasunak ditu… Habi goxoaren uztea ez da sinple! Ateratzen lortzen duelarik, aldez kontra atera dela ohartzen da… “Kakola! Nun nuen ba burua?” Kakok beltzak eta gorriak ikusten ditu: beldurra, hasarrea, tristura, nahasdura edo alaitasuna. Karakoilak baretzen lortuko ote du?

 

Ina nere ama afrikarraGilles Rivière / Paxkal Bourgoin
Album ilustratua

INA ama_AZALA.inddIna Burkina Fason bizi da, mendebaldeko Afrikan. Ni, aldiz, Ipar Euskal Herrian handitu naiz. Nola erran dezaket Ina nire ama dela? Egiazko ixtorio hunkigarri bat, desberdintasun kulturalei buruz, familia osoarentzat.

 

PIRRITX ETA PORROTX

PLAZAIPUINAK

Amalur – Miren Amuriza + Julen Tokero
Ipuina

Amalur_AZALA.inddLarunbat goiza da eta iratzargailua ohi baino lehenago esnatu da pailazoen etxean. Ilargiren baserrira joatekoak dira sudur-gorriak; aspaldiko laguna dute. Ilargirenean asko ikasten dute beti, izan ere ofizio askotako baserritarra da: artisaua, sendagilea, mekanikoa, astronomoa…

NOR GARA?
Euskara ikasten – Miren Amuriza / Julen Tokero

Ipuina

Behinola liluratu egin zuten euskararen hotsek, nola ikasi zuen kontatuko digu Marimototsek.

Hizkuntza zer ote? – Miren Amuriza / Julen Tokero
Ipuina
Pirritxek hizkuntza bat darama maletan, zabaldu eta ikusi zer dagoen bertan!

Ikusi makusi – Miren Amuriza / Julen Tokero
Ipuina
Pupu eta Lorek jostailu berri bat dute, euskararekin olgetan irakatsiko digute.

Hizkuntzaren arnasa – Miren Amuriza / Julen Tokero
Ipuina
Porrotxek itomena sentitzen du batzuetan, euskaraz aritu ezin duen lekuetan.

JOLASAK
Korrika jolasaAEK / Irrien Lagunak / Elkar
Jolasa
4-6 urte bitarteko haurrentzat jolas kooperatiboa. KORRIKA gogorarazten duen ibilbide honetan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak izango dituzte gidari haurrak. Euskal herriko ohitura, kultura eta geografiari buruzko hainbat galdera erantzutearekin batera, bestelako frogak ere gainditu beharko dituzte helmugara iristeko.

XAGUXAR
Erraldoiak (Mikel Zarate saria) – Xabier Olaso / Enrique Morente
Ipuina
Mikel Zarate sariaren azken irabazlea den kontakizun honek Erraldoien familia bat aurkezten digu, haien eguneroko bizitza eta gorabeherak; umorez eta fantasiaz beteriko istorioa.

Loaren inbasioa – Ana Jaka / Bruno Hidalgo
Ipuina
Uxueren eskolan irakasle berri bat dator, eta gauzak aldatu egin dira: bakoitzak nahi duena egin eta ikas dezake, eta denak daude poz-pozik, ikasle zein guraso. Denak ez ordea: Uxuek susmo txarra hartu dio irakasleari, zerbait ezkutua dagoelakoan… Misteriozko eleberri bikaina, eskolako arazoak ere lantzen dituena.

Uda bat Senegalen – Lur Gallastegi / Susanna Martin
Ipuina
Garazi eta Izaro ahizpak dira; haien aita erizaina; eta hirurak joango dira Senegalera opor garaian, aitak hango herrixka batean gaixoak zaintzen laguntzen duen bitartean. Jendea, giroa, etxeak… dena da desberdina, eta neskak beldur dira ez dutela lagunik egingo, baina sorpresa atsegin eta hunkigarriz beterik egongo da Afrikako egonaldi hori.

Port Lajoyeko sorgina – Joyce Barkhouse / Paul Caballero
Ipuina
Europarrak Ameriketara iritsi baino lehen, Kanadako San Lorentzo badiaren inguruan mikmak izena zuten indioak bizi ziren. Mikmak indio hauek sortutako ahozko literatura aztertzen aritzean, Joyce Barkhouse idazle kanadarrak legenda ugari aurkitu zituen, batez ere XIX. mendearen hasierako misiolariek jasotako itzulpenetan. Legenda horietako batean oinarriturik idatzi du liburu hau. Bertan hamazazpi urteko neska euskaldun eder bat, indioekin bizitzera joan eta haien buruzagiaren semearekin ezkondu da. Baina, zoritxarrak alde guztietatik iristen hasiko zaizkio luze baino lehen, sorgintzat hartuko dute eta sutzarrean erre.

TAUPADAK
Lepoan hartuJohn Andueza
Nobela
Donostiako Bilintx institutuko neska-mutilen abentura berri bat jasotzen du eleberri honek. Laugarren DBHko mutilek beste hizpiderik ez dute ikasturtea hasi denetik: futbola. Eurak ere nahi izango dute beste institutu batzuen aurka lehiatu, baina ez daukate talderik. Azkenean, nola edo hala, lortuko dute Zakili-Txut taldea osatzea. Baina ez dute fundamenturik egingo taldean neskak onartu eta euren bizitzan rock and roll pixka bat jarri arte.

Elurpean – Jokin de Pedro
Nobela
Neguaren atarian Aranbeltza goi-mendietako herrixkara dator Gorospe inspektorea, oporraldi atsegina eta lasaia igarotzeko asmotan. Elur-gosea du, neguko elurteen babes isilean aurkitu nahi du bakea. Baina amesten duen elur horrek berak buruhausteak besterik ez dio ekarriko laster. Ekintza lazgarri bezain korapilatsuek zeharo aztoratuko dute Aranbeltzako bakea,  atsedenaldi bila etorri den inspektorea bere gogoaren aurka ezinbestean lanean jarraraziko dutenak.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina