Juliana Léveillé-Trudel: “Inuiten arbasoak inolako erosotasun modernorik gabe bizi izan ziren planetako inguru zailenetariko batean, eta indar horrek mugiarazten ditu egun Iparraldeko herriak”

 Nirliit: antzarak, inuiteraz. Izenburu hori du Juliana Léveillé-Trudel (Montreal, 1985) idazle quebectarraren lehen eleberriak. Garratz bezain samur deskribatzen du Nunavik, Quebeceko inuiten lurraldea, narratzaileak 40 urteko amona desagertu bati idazten dion eskutitz eder batean.

 

  1. Zure lehen eleberria Quebec iparraldeko inuiten herrixka batean kokatu duzu. Nondik datorkizu inuitenganako interes hori?

(Irakurri +)

Euskal Herrian Literatura Beltza Sustatzeko (H)ilbeltza beka

Aurtengoan ere Baztango Udalak, Txalaparta argitaletxeak eta (h)Ilbeltza elkarteak Euskal Herrian Literatura Beltza Sustatzeko (H)ilbeltza beka jarri dute abian. Hemen daude oinarriak:
 
Dirulaguntzaren oinarriak
Lehendabizikoa. Dirulaguntzaren xedea Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkartea eta Txalaparta argitaletxearen laguntzarekin, euskal literatura beltza hedatu eta munduko literatura beltza euskaratzeko asmoz, (H)ilbeltza beka plazaratzen du urtero. 2021eko deialdiak sormenezko lanak sarituko ditu.

(Irakurri +)

Jexuxmari Olaizola “Txiliku”k eta Joxe Mari Berasategik itzulitako Leo Perutzen “Gauez harriko zubiaren azpian” eleberriari buruz

Sortzaile orok nahi du bere garaia gainditu eta oroitua izan, baina gehienek ez dute lortzen. Txirrita zenak hil baino lehenxeago bota zuen bertso batean: “Pixka batian ez naiz aztuko / sartuagatik lurpian. / Nere aitamenak izango dira / beste laurogei urtian”, eta epe hori bete ondoren ere oroitzen dugu. Baina ospea hegakor bezain aldakorra izan ohi da, eta horren adibide polita izan liteke Leo Perutz.

2019 hondarrean atera zen Gauez harrizko zubiaren azpian eleberri historiko guztiz ederra, askok Leo Perutzen lan gorentzat dutena, Jexuxmari Olaizola Txilikuk eta Joxe Mari Berasategik alemanetik maisuki euskaratua. Perutz pragatar-austriarra (1882-1957) punta-puntako idazlea izan zen bi mundu-gerren artean, arrakasta, salmentak eta itzulpenak pilatzen zituena. Judua izaki, ordea, naziengandik ihes egin behar izan zuen, eta bizitzaren azken aldera Europara itzuli arren modan egoteari utzia zion. (Irakurri +)

Aintzane Usandizagaren “Kabitu ezina” ipuin-bildumako istorio bat

“Ez-lekua ez da existitzen”
Peter Handke

Ez da zuzena, ezta ozenki esateko modukoa ere, baina onartu beharra du eskuak erraz izerditzen zaizkion jendeak higuin apur bat ematen diola. Imanoli ere pasatzen zaio, baina oso urduri denetan soilik, jasangarria da: artega sumatzen duenean eskutik heltzea saihesten du; ukalondotik eusten dio, edo gerritik, edo sorbaldetatik, eta horrekin nahiko.

Juanek ez du izerdi tantarik egiten, salbuespen arraroren bat ez bada, eta horrek erraztu beharko lioke tupperrari zuzen eustea, barruan duena irauli gabe. Tapa zezakeen oihal batekin, gutxiago irristatzeko, barruan zegoena kanpokoek ikus ez zezaten. Baina krudela iritzi zion horri. Edo penitentzia gisa egiten zuen, auskalo. Irristatzeagatik ez zuen arduratu behar, behintzat, ezta hamar orduko autobus bidaia hartan ere.

Ulertezina egiten zitzaion zer zela eta ziren hain estuak autobusetako eserlekuak; albokoekiko, aurrekoekiko.

Beti zuen halako kabitu ezin bat eserleku haietan; ez zuen pentsatu nahi laurogeita hamar kilotik gora pisatzen zuen edonork bizi beharreko kalbarioa; laurogeita hamar kilo, luze zein zabal, biak sufrikario hutsa. (Irakurri +)

Iñaki Irasizabalen “Zorioneko familia”ren lehen kapitulua

MIRINDEN GARAIETAN

Sagarrak euripean ostu dituzten guztiei

Aita lapurra zen, ama mozkorra eta ni gezurtia.

–Seguru zaude, ume? –aulkian aurreratu zen galdera egiteko, eta nik, sen hutsez, atzera egin nuen nire eserlekuan. Mahoizko prakak eta alkandora koadroduna zeramatzan jantzita. Orbainez jositako beso eta esku haiek langile batenak ziren; hala ere, garbi neukan hura zela agintzen zuena. Ez alboan zutik, haserre itxurarekin zeukan emakume iharra, ezta ipurdia altzari baten aurka bermaturik zegoen trajez jantzitako gizon lodia.

Kontainer handia baino ez zen bulego hura portuan zegoen, eta bertatik garabiak eta langileen orroak entzun genitzakeen esfortzurik gabe denok isilik geundenean. Baietz egin nuen buruarekin. Astiro eta kontzentrazio handiz. Gela hartan zeuden beste hirurek begiradak trukatu zituzten, eta ondoren, agintzen zuen gizonak atera begiratu zuen. Ate haren atzean aita zegoen.  Dantzalekuaren atarian lotuta utzi duten astoa, barrura sartu ezinik. Ez zen egoera berria berarentzat, eta aulki batean lasai asko eserita imajina nezakeen. Zetozkeenei antzeman nahirik aurrea hartzeko.

–Baina, zu ez zara hamar eta erdietan esna egongo –emakumeak esku biekin heldu zion idazmahaiari, eta niregana zertxobait makurtu zen hitz egiteko–. (Irakurri +)

Durangoko azoka – Abenduak 7 – Aurkezpenak eta sinaketak

Durangoko azokako hirugarren egunean, elkar Taldeko argitaletxeen ondorengo liburuak aurkeztuko dira eta ondorengo idazleak eta musikariak sinatzen arituko dira.

Aurkezpenak:

Una historia de la pelota
Jose Antonio Azpiazu
Areto nagusian
10:30

 

 

 

De la hoguera al lápiz rojo
Joan Mari Torrealdai
Areto nagusian
11:00

 

(Irakurri +)