Jasone Osoro: “Liburuetan ere bilatu izan ditut nire barruan sortzen zen kaosa ordenatzen lagunduko zidaten formulak”

338_12etan bermuta_AZALA.indd1jasone osoro2etan bermuta da Jasone Osoro idazle elgoibartarraren azken liburua. Bertak, eleberriko protagonistak, bere bizitzaren errepaso bat egin eta inportanteak izan diren pertsonekiko solasa eskaintzen digu. Egilearen heldutasuna erakusten digu harremanen munduan murgiltzen den lan berriak.

17 urte joan dira lehen liburua (“Tentazioak”, 1998) argitaratu zenuenetik. 12etan bermuta iburuak heldutasun emankor bat uzten du agerian. Nola ikusten duzu zure burua urtetako ibilbide honetan?

Urteak ez dira alferrik pasatzen eta, dudarik gabe, esperientzia bitalak eragin zuzena du literaturan, edo hala izan behar luke behintzat. 17 urte hauetan bizi izan ditut banaketak, maitemintzeak, izan ditut harreman ezberdinak, desenkantatu naiz pertsonekin, egin ditut betiko diren lagunak, ama izan naiz, krisi pertsonalak izan ditut, galerari beldurra sufritu izan dut… Eta horren guztiaren erdian ezinbestekoa da hausnarketa, barrura begira jartzea, inguruan daudenekin gauzak konpartitzea, min egiten dizun horrentzat sendagarri emozionalak ere aurkitzea, zu bezala pentsatzen duen jende gehiago ba ote dagoen jakitea, baita literaturaren bitartez ere; esan nahi dut, liburuetan ere bilatu izan dudala hori guztia, nire barruan sortzen zen kaosa ordenatzen lagunduko zidaten formulak. Une honetan esan dezaket lortu dudala kaosa bideratzea eta nire buruarekin lasaiago egotea. (Irakurri +)

Julen Belamuno “Gaueko zaintzailea” liburuaren aurrerapena

julen belamuno340_Gaueko zaiztzailea_AZALA.inddGaueko zaintzailea iluntzeko bederatziak aldera geratzen da bera bakarrik, azken langileek makina guztiak itzali eta etxerako bidea hartu dutenean, lantegian isiltasuna nagusitzen denean. Orduan, gauak ilunarekin batera bakea dakarren ordu horretan, bere erreinuaren jabe sentitzen da. Zorioneko ordu horretan hasita, gau guztia izaten du aurretik lantegiaren loa zelatatzeko, lantegiaren atsedena kanpoko ezerk ez duela asaldatuko ziurtatzeko. Urte asko egin ditu aitagandik oinordetzan jasotako lanbide horretan, urte asko aluminiozko perfilak egiten espezializatu zen enpresan, baina oraindik ere barrena pozten zaio gaua iristen denean eta bera bakarrik geratzen denean isiltasunaren erdian. (Irakurri +)

Uxue Alberdi: “Besarkada bat osatu nahi izan dugu poesiaren eta artearen bidez, samurtasunaren eta fintasun kromatikoaren artean”

_DSC5033 Nola deskribatuko zenuke Besarkada ipuin ilustratua?

Album ilustratu bat da, nire koplez eta Maite Gurrutxagaren ilustrazioz osatua. Besarkada bat osatu nahi izan dugu poesiaren eta artearen bidez, samurtasunaren eta fintasun kromatikoaren artean. Haragizko besarkadan nola, bat egiten dute mundu sinbolikoak eta fisikoak, intuiziozkoak eta poetikoak. Bidaia bat da biltzearen eta askatzearen artean, bizitzaren eta heriotzaren arteko kulunkan.

Besarkada kantua ere bada: koplekin abesti bat sortu dugu; eta bizia ere bada: Maiteren ilustrazioak animazio bilakatu baititugu. Dena bildu dugu liburu txiki batean. (Irakurri +)

Elkar diskoetxeko udaberriko nobedadeak

Elkar diskoetxea-k udaberriko produkzioa lantzen ari da. Datozen lau hilabeetan ikusiko dute argia ondorengo lanek.
 
petti argazkiPETTI & ETXEKO UZTA

Kaleratze data: apirilak 21
Zuzeneko aurkezpena: maiatzak 7, Donostia, Antzoki Zaharra

Pettiren diskoa, modernoa eta kalitate handikoa izango da, Berako musikaririk onenez inguratuta etorriko baita: Joseba Irazoki, Igor Telletxea, Iñigo Telletxea… eta urrezko gonbidatu batzuk ere izango ditu. Barrutik ateratzen diren kantu leunak, zeintzuk bizitza zailen memoriak daramatzaten, sentimendu zatikatuak, pasioak eta ametsak agertzen dituzten. Blues-rock-folk energikoa eta goxoa. (Irakurri +)

VIII. elkar ilustrazio eta ipuin lehiaketa

8 ipuin kartela WebHemen da elkar Ipuin eta Ilustrazio lehiaketa berriz ere. Urtero antolatzen du elkar fundazioak hamasei urte arteko haur eta gazteentzat literatur eta ilustrazio lehiaketa hau. Txikienek Peru Magdalenaren “Lolo” ipuin labur argitaratugabea ilustratu beharko dute eta 10-13 urte bitarteko gaztetxoek, aldiz, Martintxo Altzueta ilustratzaileak egindako ilustrazioa ikusita ipuina asmatu beharko dute. Azkenik, 14-16 urte bitarteko gazteek “Eta kultura zer?” gaitzat hartuta komikia edo bineta bat sortu beharko dute. Beraz, lehiaketara ipuin idatziak, ilustrazioak zein komikiak aurkeztu behar dira.

Lehiaketa eran antolatzen den jolas honen helburua haur eta gazteak literatura eta irakurketara hurbiltzea da. Aurreko ekitaldietan ia 6.000 lan inguru jaso izan dira, norbanakoen lanak guztiak, baina sarri ikastetxeen bitartez ere bideratu izan den partehartzeari esker jasotakoak.

Patxi Zubizarreta: “Zaborraren gizartea da gurea, zaborrarekin zer egin ez dakiena…”

patxi-zubizarreta32_Laranja bat zaborretan_azala.inddIazko udazkenean Patxi Zubizarretak liburu berria ekarri zuen: Laranja bat zaborretan. Zikinkeriaz betetako Egiptoko auzo pobre batean kokatua, Karabino mutiko zabor biltzailearen istorio harrigarria bezain ederra kontatzen digu idazle ordiziarrak.

Zer kontatu nahi izan duzu Laranja bat zaborretan izeneko nobela honetan?

Nobela hau ez zen sortuko telebistan Kairori buruzko erreportaje bat ikusi izan ez banu. Zaborretako ametsak zuen izenburua, eta hiriburu egiptoarrean hondakinak biltzeaz arduratzen den komunitate kristauari buruzkoa zen, gazte koptoei buruzkoa bereziki. Hunkituta geratu nintzen. Pobrezia gorrienean, erlijioak elkarren alboan eta talkan… Gogoratu ere egin nintzen Kairoko kanposantu ikaragarri handi batean jendea bizi dela, hiri moduko bat osatzen dutela han, eskolekin, dendekin… Eta hasi egin nintzen loturak egiten. (Irakurri +)