elkar Fundazioak Adunan duen egoitzan banatu dira 2024ko elkar sariak. Ibilbideari elkar saria eta Joseba Jaka beka banatu ditu aurten Fundazioak. (Irakurri +)
Beasaingo Udalak, CAF enpresaren babesarekin eta ELKAR argitaletxearen laguntzarekin, euskal kultura zabaldu eta idazle gazteen lanari laguntza emateko asmoz, XXVII. IGARTZA LITERATURA SORKUNTZAKO BEKA antolatzen du idazle berrientzat. Bekak 10.000 euroko diru-laguntza izango du, ondorengo oinarrien arabera: (Irakurri +)
Ekimen aitzindari honek, teknologiaren eta argitaletxeen sektoreko enpresen partzuergo batek gidatuta, eta onTech Innovation klusterrak koordinatuta, enpresa horien guztien ezagutzak batu ditu, teknologia argitalpen-mundura hurbiltzeko. IA-BOOK izeneko proiektuaren helburu nagusia Adimen Artifizialeko (AA) teknologiak erabiliz soluzio logistikoak optimizatzea da, bereziki argitalpen-industriako alderantzizko logistikaren arazoari aurre egiteko asmoz. (Irakurri +)
elkar Fundazioak erabaki du 2024ko Ibilbideari elkar saria AEK-Korrikari ematea. AEK erakundea eta Korrika ekimena sarituko dira aldi berean.
Euskal Herriko biztanle guztiak euskaraz eroso bizitzea izan da eta da AEKren xedea eta horretarako euskararen normalizaziorako eremu guztietan egiten du lan: ezagutzan, erabileran eta sustapenean. (Irakurri +)

Josu Goikoetxea eta Joxemari Sors, elkar Taldearen Adunako egoitzan
Josu Goikoetxea Geruzagak “Hiltzailea eta beste ipuin batzuk” proiektua aurkeztu zuen eta Irati Majuelo Itoitzek, Itziar Ugarte Irizarrek eta Iban Zaldua Gonzalezek osatutako epaimahaiak erabaki du aurkeztu ziren 15 lanen artean beka lan horri ematea. (Irakurri +)
Gutun zuriaren 2024ko edizioan elkartu ginen Helene Vignal, elkarrizketako protagonista, Queen kong liburua euskaratu duen Miren Agur Mebe, liburua editatu duen Antxine Mendizabal, eta ni neu. Besarkada eta irribarre artean hartu gaitu, goxo. Ordu eta erdi luzez aritu gara hizketan eta argazkia ere egin dugu elkarrekin. Nola ez, liburuak sinatzako ere eskatu diogu.