“Kantu bat gara” disko-liburua, herri bat kantu bihurtuta

Bertsolari, abeslari eta kantuen letren idazle. Hiru arlo horietan aritzen da Jon Maia Soria. Letragintzan egindako 30 urteko ibilbide oparoaren lagin bat Kantu bat gara disko-liburuan jaso du. Uzta horretako hainbat ale aukeratu ditu paperean argitaratzeko –tartean, Negu Gorriak, Ken Zazpi, Gozategi, Anari edota Garirentzat eginiko kanta ezagunak–, eta abesti horietako batzuen bertsioak biltzen dituen diskoarekin osatu du lana. Emaitza “epopeia sentimental bat” da, Xabier Amurizak hitzaurrean dioenez. (Irakurri +)

Elkar argitaletxeko udaberriko nobedadeak

Elkar argitaletxea buru-belarri ari da lanean argitarapen berriak kaleratzeko. Dagoeneko udaberri honetako nobedade zerrenda zehaztuta du, eta datorren astean  hasiko da liburu berri horiek aurkezten; lehena Kattalin Miner-en Nola heldu naiz ni honaino liburua izango da.

HELDUENTZAKO LITERATURA

LITERATURA
Nola heldu naiz ni honaino – Kattalin Miner (Igartza Saria)
Nobela
Kaleratze data: otsailak 16

Enpresan mailaz eta soldataz igotzea, herentzia bat jasotzea, etxe bat erosi ahal izatea, lagun ugari edukitzea… Arrakastaren laukitxo guztiak beteak ditu Jezabelek, argi du zer nahi duen bizitzan eta zirt-zart hartu ohi ditu erabakiak. Halako batean, ordea, txikikeria batekin paralizaturik geratuko da.

 

 

Koadernoa zuri – Arantxa Iturbe
Nobela
Kaleratze data: martxoak 9

Bi ahizpa, urtetan elkar ikusi ez dutenak, bat-batean amaren heriotzak berriro elkartu dituen arte. Asko dute batak besteari esateko, urrun egon diren bitartean bakoitzari gertatu zaizkionak, eta baita lehenagotik nork bere kolkoan gordetakoak ere. Otzan eta esanekoa izana da bata, errebelde eta lotsagabeagoa bestea, ama estu eta zurrunaren alabak biak ere.

 

(Irakurri +)

Euskaldunen iragan urperatua

kearen fiordoaona1978an Euskal Herriaren iragan ezkutua atera zuten kanadarrek Red Bay-ko uren sakontasunetik. San Juan baleontzia sedimentu geruza lodi batez estalia zegoen, Euskal Herriaren itsasoko iragana bezala. Jakin izan dugun arren balea-ehizan ibiliak izan zirela gure arbasoak ur hotzetan, beharbada ez gara hain kontziente izan balea-arrantza ekonomiaren oinarria izan zela hamarkada luzetan zehar Euskal Herrian.

Jon Maia eta Pasaiako Albaolako lan taldea, iragan hau gizarteari zabaltzeko asmotan lanean dabiltza azken urteetan. Maiak Urola Kostako Hitzari kontatu zion moduan, beharbada, gure etnografoek batez ere baserri mundua aztertu zutelako ez dakigu hainbeste itsasoaren historiaz. Lurra itsasoa baino errazagoa da aztertzeko eta, gainera, Espainiar inperioa itsasoan galdu zenez, historiako zati hori bazterrean utzi da. Ez genekien emakumeek portuetan josten zituzten sareek Euskal Herri osoa biltzen zutenik. Berak azalduko digu.

(Irakurri +)