elkar Fundazioak Joseba Jaka bekarako deialdia zabaldu du, sormen lanak sustatu eta laguntzeko asmoz, ondorengo oinarrien arabera:
1.-Deialdi honetara, eleberri grafikoa edo komikia egiteko proiektuak aurkez litezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak.
2.-Parte hartzaile bakoitzak, ondorengoak aurkeztu behar ditu:
a) Egin nahi duen sormen lanaren azalpena, 2-5 orri bitartekoa, egoki iritzitako ezaugarriak zehaztuz, hala nola, argumentua, pertsonaien deskribapena, etab.
b) Ilustrazio lanaren oinarri izango den gidoiaren lagina, 5-8 orrialde bitartekoa, ez nahitaez hasierakoa, baina bai zati bakarra osatzen duena, jarraitua alegia.
c) Egin beharreko ilustrazioen lagin bat, gutxienez 4-6 orrialdekoa. Horietatik gutxienez 4 erabat amaituta (testua, marrazkia, kolorea… amaierako itxurarekin).
d) Egilearen izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta nortasun agiriaren kopia eskaneatua. (Egileei buruzko informazioa Fundazioak gordeko du erabakia hartu arte, eta epaimahaikoek ez dute jakingo haien berri). (Irakurri +)
elkar Fundazioak Adunan duen egoitzan banatu dira 2024ko elkar sariak. Ibilbideari elkar saria eta Joseba Jaka beka banatu ditu aurten Fundazioak. (Irakurri +)

Josu Goikoetxea eta Joxemari Sors, elkar Taldearen Adunako egoitzan
Josu Goikoetxea Geruzagak “Hiltzailea eta beste ipuin batzuk” proiektua aurkeztu zuen eta Irati Majuelo Itoitzek, Itziar Ugarte Irizarrek eta Iban Zaldua Gonzalezek osatutako epaimahaiak erabaki du aurkeztu ziren 15 lanen artean beka lan horri ematea. (Irakurri +)
elkar Fundazioak Joseba Jaka bekarako deialdia zabaldu du, sormen lanak sustatu eta laguntzeko asmoz, ondorengo oinarrien arabera:
1. Deialdi honetara, literatur lanak, narratibako lanak (eleberri edo ipuin bildumak), idazteko proiektuak aurkez litezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak. (Irakurri +)
Bi urtetik behin elkar Fundazioak ematen duen sormenerako Joseba Jaka beka Ines Osinagak jasoko du aurten, eta urte beteko epea izango du bere sormen lana egiteko, disko bat.
elkar Fundazioko lehendakaria den Joxemari Sors-ek azaldu duenez, 2016an jarri zen Joseba Jaka beka berriro martxan, eta orduan erabaki zen sormen beka izatea eta deialdi bakoitzean erabakitzea zein kultur adierazpidetarako sormena lagunduko den. Aurreko ekitaldietan literatura eta antzerki sormenerako izan da beka eta aurtengo deialdia musika proiektuak laguntzeko izan da.18 lan aurkeztu dira guztira. (Irakurri +)
Elkar Fundazioak Joseba Jaka bekaren beste deialdia bat jarri du martxan, sormen lanak sustatu eta laguntzeko asmoz, ondorengo oinarrien arabera:
- Deialdi honetara, musika lanak sortu eta grabatzeko proiektuak aurkez daitezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak. Beka deialdia kantak sortu eta diskoa grabatzeko da.
- Parte hartzaile bakoitzak, ondorengoak aurkeztu behar ditu:
- Egin nahi duen sormen lanaren azalpena, 1-3 orri bitartekoa, egin nahi den proiektuaren aurkezpena eginez.
- Egin nahi den lanaren lagin bat, gutxienez kantu biko grabaketa.
- Egilearen izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta nortasun agiriaren kopia eskaneatua. (Egileei buruzko informazioa Fundazioak gordeko du erabakia hartu arte, eta epaimahaikoek ez dute jakingo haien berri).
- Proiektuak, 2021eko abenduaren 31ra arte bidal litezke helbide hauetako batera: