2026ko elkar Sariak banatu dira

Gaur arratsaldean Ibilbiderari elkar saria eta Joseba Jaka bekaren sari-emate ekitaldia ospatu du  elkar Fundazioak Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. elkar Taldeko Zuzendaritzako eta elkar Fundazioko Batzorde Eragileko kideek ekitaldira inguratu diren gonbidatuak hartu dituzte  Martin Ugalde Kultur Parkean arratsaldeko 18:30etatik aurrera. (Irakurri +)

Abian da Joseba Jaka beka

elkar Fundazioak Joseba Jaka bekarako deialdia zabaldu du, sormen lanak sustatu eta laguntzeko asmoz, ondorengo oinarrien arabera:

1.-Deialdi honetara, eleberri grafikoa edo komikia egiteko proiektuak aurkez litezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak.

2.-Parte hartzaile bakoitzak, ondorengoak aurkeztu behar ditu:

    a) Egin nahi duen sormen lanaren azalpena, 2-5 orri bitartekoa, egoki iritzitako ezaugarriak zehaztuz, hala nola, argumentua, pertsonaien deskribapena, etab.

 

    b) Ilustrazio lanaren oinarri izango den gidoiaren lagina, 5-8 orrialde bitartekoa, ez nahitaez hasierakoa, baina bai zati bakarra osatzen duena, jarraitua alegia.

 

   c) Egin beharreko ilustrazioen lagin bat, gutxienez 4-6 orrialdekoa. Horietatik gutxienez 4 erabat amaituta (testua, marrazkia, kolorea… amaierako itxurarekin).

 

   d) Egilearen izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta nortasun agiriaren kopia eskaneatua. (Egileei buruzko informazioa Fundazioak gordeko du erabakia hartu arte, eta epaimahaikoek ez dute jakingo haien berri). (Irakurri +)

Josu Goikoetxeak jaso du Joseba Jaka beka eta AEK-k Ibilbideari elkar saria

elkar Fundazioak Adunan duen egoitzan banatu dira 2024ko elkar sariak. Ibilbideari elkar saria eta Joseba Jaka beka banatu ditu aurten Fundazioak. (Irakurri +)

Josu Goikoetxea, Joseba Jaka bekaren irabazlea

Josu Goikoetxea eta Joxemari Sors, elkar Taldearen Adunako egoitzan

Josu Goikoetxea Geruzagak  “Hiltzailea eta beste ipuin batzuk” proiektua aurkeztu zuen eta Irati Majuelo Itoitzek, Itziar Ugarte Irizarrek eta Iban Zaldua Gonzalezek osatutako epaimahaiak erabaki du aurkeztu ziren 15 lanen artean beka lan horri ematea. (Irakurri +)

Joseba Jaka bekaren oinarriak

elkar Fundazioak Joseba Jaka bekarako deialdia zabaldu du, sormen lanak sustatu eta laguntzeko asmoz, ondorengo oinarrien arabera:

1. Deialdi honetara, literatur lanak, narratibako lanak (eleberri edo ipuin bildumak), idazteko proiektuak aurkez litezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak. (Irakurri +)

Ines Osinagak jasoko du Joseba Jaka Beka, elkar Fundazioaren eskutik

Bi urtetik behin elkar Fundazioak ematen duen sormenerako Joseba Jaka beka Ines Osinagak jasoko du aurten, eta urte beteko epea izango du bere sormen lana egiteko, disko bat. 

elkar Fundazioko lehendakaria den Joxemari Sors-ek azaldu duenez, 2016an jarri zen Joseba Jaka beka berriro martxan, eta orduan erabaki zen sormen beka izatea eta deialdi bakoitzean erabakitzea zein kultur adierazpidetarako sormena lagunduko den. Aurreko ekitaldietan literatura eta antzerki sormenerako izan da beka eta aurtengo deialdia musika proiektuak laguntzeko izan da.18 lan aurkeztu dira guztira. (Irakurri +)