Joxemari Iturralde – Jamaikako neska

“Errelatoaren kontua poliedro irregular bat da”

Boxeoaren mundu maskulinoa literaturara ekarri zuen Joxemari Iturralde idazleak (Tolosa, Gipuzkoa, 1951) Perlak, kolpeak, musuak, traizioak (2015) aurreko lanean. Bestelako unibertso bat ageri da Jamaikako neska lan berrian. Bere azken nobelak bezala, Pamielarekin argitaratu du.   

Perlak, kolpeak, musuak, traizioak aurreko lanean bi euskal boxeolari ziren protagonistak. Oraingoan, aldiz, euskal jatorriko emakume jamaikar bat. Begirada aldaketa behar zenuen?
Nobela guztiek izan behar dute ezberdin. Horrek esan nahi du, beraz, begirada ere ezberdin izango dela. Perlak, kolpeak, musuak, traizioak nobelan hiru protagonista zeuden, lagunak izandako bi boxeolari ospetsu eta sendagile bat. Traizio handi baten historia kontatzen zen han. Jamaikako neska nobela honetan, aldiz, ez dago horrelakorik; hemen euskal jatorriko emakume jamaikar batek bere bizitza kontatzen digu, Jamaikan hasi eta Euskal Herrian amaitu arte.

Dafne protagonistaren istorioa darabilzu Euskal Herriko historiaren atal baten kontaketa egiteko; bogako dago errelatoaren gaia. Zure ekarpena egiteko, kanpoan jaio eta hezitako baten begirada hautatu duzu?
Nobela honetan ez dago bakarrik Euskal Herriko historiaren atal baten kontaketa, askoz gauza gehiago ere kontatzen dira bertan. Dafne protagonistak leku askotako istorioak kontatzen dizkigu, ez baita alferrik bizi izan Jamaikan, Argentinan, Mexikon, Holandan, Madrilen, Bruselan, Euskadin… 
Errelatoaren kontu horretan, norberak aurkitu behar du horri buruzko erantzunik zehatz eta egiazkoena. Errelatoaren kontu hori ez da margo edo kuadro batek ematen dizun irudia; ez da txanpon batek dauzkan bi alde edo aurpegi horietako baten aukeraketa egitea; poliedro irregular bat da, alde edo aurpegi asko eta ezberdinekin, alde edo aurpegi horietatik batzuk handiago eta garrantzitsuago izango direnak. Poliedro irregular horren alde edo aurpegi horiek guztiek osatuko dute, azkenean, errelatoaren istorioa. 
Jamaikako neska nobelan pertsonaia ezberdin ugari daude, eta nork bere erantzuna dauka errelatoarekiko.  (Irakurri +)

Joxemari Iturralde: “Uzkudun eta Gaztañaga hasierako bi lagun etsai sutsu bihurtzearen prozesua interesatu zait ”

Joxemari Iturralderen (Tolosa, 1951) bederatzigarren nobela, traizio handi baten istorioa da. Paulino Uzkudun eta Isidoro Gaztañaga boxeolarien arteko harremana arakatu du idazle Joxemari_Iturraldegipuzkoarrak.

perlak,kolpeak,musuak,traizioakKontu asko aipatzen dira liburu honetan, baina zein izan da zure asmoa idazterakoan?

Liburu hau traizioen, engainuen, gezurren inguruan garatzen da. Hori da nobelaren ardatz nagusia. Ugari azaltzen dira eta maila askotarikoak. Handienak Uzkudun eta Goitiren artean, eta Uzkudun eta Izzy Gaztañagaren artekoak dira. Gero, hiru pertsonaia garrantzitsu horien inguruan hainbeste emakume daude, hauek ere askotan engainatuak eta traizionatuak izan direnak.

Zenbat da fikzio eta zenbat historia?

Obra hau nobela da, beraz, fikzioa da. Hala ere, gertakizun historiko ugari eta pertsonaia historikoak azaltzen dira. Hiru urte eman ditut ikertzen, irakurtzen, artxiboetan, liburutegietan, hemeroteketan, hemen Euskal Herrian, Madrilen, Sevillan… Gertakizun historikoak guztiz errespetatu ditut; datak, lekuak… izan ziren bezala kontatuz. Bestea, fikzioa da, nik asmaturikoa, nahiz eta posible den nik asmaturiko hori ere benetan kontatu bezala gertatu izatea. Gero, gainera, giza faktorea dago: pertsonaia nagusi horiek ezagutu zituzten jendearekin egon naiz eta euren lekukotza jaso eta paperera pasatu dut. (Irakurri +)

Asteko salduenak – Los más vendidos de la semana 2013-07-10

salduenak_itzala

EUSKARAZKO SALDUENAK – FIKZIOA:

KRISTALEZKO BEGI BAT – Miren Agur Meabe – Susa

612 EURO – Jon Arretxe – Erein

MUSSCHE – Kirmen Uribe – Susa

INTEMPERIES (BABES BILA) – Lourdes Oñederra – Erein

RASPUTIN ETA SAN PETERSBURGOKO GAUAK – Joxemari Iturralde – Elkar argitaletxea

EGIA ESAN – Peru Magdalena – Elkar argitaletxea

Kristalezko begi bat   612euro   mussche   Intemperies   Rasputin eta San Peterburgoko gauak   Egia esan


LOS MÁS VENDIDOS EN CASTELLANO – FICCIÓN:

LA VERDAD SOBRE EL CASO HARRY QUEBERT – Joel Dicker – Alfaguara

INFERNO – Dan Brown – Planeta

LA SONRISA DE ANGÉLICA – Andrea Camilleri – Salamandra

BRÚJULAS QUE BUSCAN SONRISAS PERDIDAS – Albert Espinosa – Grijalbo

EL GUARDIÁN INVISIBLE – Dolores Redondo – Destino

LOS VIGILANTES DEL FARO – Camilla Lackberg – Maeva

La verdad sobre el caso Harry Quebert   inferno   Sonrisa de Angelica   Brújulas que buscan sonrisas perdidas     Los vigilantes del faro

(Irakurri +)

Hilabeteko salduenak – Los más vendidos del mes – Vous avez aime ce mois-ci

salduenak_itzala

EKAINEKO LIBURURIK SALDUENAK

612 EURO – Jon Arretxe – Erein

MUNDUKO BANDARIK TXARRENA – Jose Carlos Fernandes – Txalaparta

INTEMPERIES – Lourdes Oñederra – Erein

TWIST – Harkaitz Cano – Susa

EZ NAIZ NI – Karmele Jaio – Elkar argitaletxea

KRISTALEZKO BEGI BAT – Miren Agur Meabe – Susa

EGIA ESAN – Peru Magdalena – Elkar argitaletxea

MOROAK GARA BEHELAINO ARTEAN? – Joseba Sarrionandia – Pamiela

RASPUTIN ETA SAN PETERSBURGOKO GAUAK – Joxemari Iturralde – Elkar argitaletxea

ZINEGOTZIA – Fermin Etxegoien – Erein

612euro   Munduko bandarik txarrena   Intemperies   twist   ez naiz ni    

  (Irakurri +)

Los más vendidos de la semana – Asteko salduenak 2013-06-26

salduenak_itzala

LOS MÁS VENDIDOS EN CASTELLANO – FICCIÓN:

INFERNO – Dan Brown – Planeta

LOS VIGILANTES DEL FARO – Camilla Lackberg – Maeva

LA VERDAD SOBRE EL CASO HARRY QUEBERT – Joel Dicker – Alfaguara

LO QUE MUEVE EL MUNDO – Kirmen Uribe – Seix barral

EL GUARDIÁN INVISIBLE – Dolores Redondo – Destino

EL HUEVO DE ORO – Leon Donna – Seix barral

inferno   Los vigilantes del faro   La verdad sobre el caso Harry Quebert   Lo que mueve el mundo     El huevo de oro


EUSKARAZKO SALDUENAK – FIKZIOA
:

612 EURO – Jon Arretxe – Erein

ALKASOROKO BENTA – Mikel Taberna – Susa

ANNABEL – Kathleen Winter – Erein

MUNDUKO BANDARIK TXARRENA – Jose Carlos Fernandes – Txalaparta

ALDJEZAIRIA ASKATUTA – Txomin Peillen Karrikaburu – Txalaparta

RASPUTIN ETA SAN PETERSBURGOKO GAUAK – Joxemari Iturralde – Elkar argitaletxea

612euro   Alkasoroko benta   Annabel   Munduko bandarik txarrena   Aldjezairia askatuta   Rasputin eta San Peterburgoko gauak

(Irakurri +)

Los más vendidos del mes – Hilabeteko salduenak – Vous avez aime ce mois-ci

salduenak_itzala

LOS MÁS VENDIDOS DE MAYO

INFERNO – Dan Brown – Planeta

LOS VIGILANTES DEL FARO – Camilla Lackberg – Maeva

EL GUARDIÁN INVISIBLE – Dolores Redondo – Destino

BRÚJULAS QUE BUSCAN SONRISAS PERDIDAS – Albert Espinosa – Grijalbo

LO QUE MUEVE EL MUNDO – Kirmen Uribe – Seix barral

LA RIDÍCULA IDEA DE NO VOLVER A VERTE – Rosa Montero – Seix Barral

EL CUMPLEAÑOS SECRETO – Kate Morton – Suma de letras

LA REINA DESCALZA – Ildefonso Falcones – Grijalbo

LA ISLA DE LAS MIL FUENTES – Sarah Lark – B ediciones

LA BÚSQUEDA DEL TESORO – Andrea Camilleri – Salamandra

 

inferno   Los vigilantes del faro     Brújulas que buscan sonrisas perdidas   Lo que mueve el mundo    

(Irakurri +)