Xabier Etxeberriaren “Txoria nintzela” lanaren lehen kapitulua

1982ko irailaren 28a da.

Italiak irabazi du naranjitoren mundiala eta Ingalaterrak Malbinetako gerra. Brezhnevek Pekini eskua luzatu dio harremanak normaltzeko. USAn Ronald Reagan da lehendakari.

Leopoldo Calvo-Sotelo Espainian. Urriko hauteskundeei begira, terrorismoaren aurkako borrokan efikazia gehiago, Guardia Zibilaren modernizazioa, alderdi politikoen lege berri bat eta abortuari erabateko ezezkoa dira UCDren programaren ardatzak, “demokrazia kontsolidatzeko eta politika herritarrengana hurbiltzeko”.

Felipe Gonzalezek goleadaz irabaziko ditu, dena dela: gehiengo osoa, 10.127.392 boto. Solidaridad Españolak, aurreko urtean estatu kolpea saiatu zuen Antonio Tejeroren alderdi politiko sortu berriak, 28.451 boto.

Erdibana banatu dira malkoak eta barreak ipotx estralurtar baten lagun egiten den mutikoaren istorioa kontatzen duen filmaren aurkezpenean, “E.T.”. ETAk lau polizia nazional hil ditu Errenterian eta militar bat Bilbon azken bi asteetan, baina azarorako gauzak lasaituko direla espero dute agintariek, Joan Paulo II.a Aita Santuak Loiolako santutegia bisitatuko duenean.
–Pilota horrek ez dik balio, zuloa zeukak.
–Hik ere bai, eta? (Irakurri +)

Xabier Etxeberria: “Orain artekoak baino beltzagoa da istorio hau”

 Xabier EtxeberriaXabier Etxeberria zarauztarrak Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak elkarlanean antolatzen duten Augustin Zubikarai saria irabazi du Berriro itzuliko balitz proiektuarekin. Etxeberriak urtebeteko epea izango du orain proiektua lantzeko eta nobela prestatzeko. Datorren urteko udazkenean aurkeztuko du Elkar argitaletxeak egindako lana.

Berriro itzuliko balitz du izenburua, baina zure hau ez da habanera bat, prezeski. Zergatik titulua?

“Berriro itzuliko balitz, iragan denbora arrotza” dio Leteren abestiak eta, hain zuzen ere, eleberriaren mamiarekin oso loturik dago melankonia sentipen hori, atzera itzuli nahia, iraganean egin genituenak (edo ez genituenak) konpontzeko ahalegin antzuan.

Nobela beltzean sar liteke neurri batean zure proiektua?

Bai, ehuneko ehunean, esango nuke. Eleberri beltzaren elementu gehienak izango ditu: desagerpen bat, heriotza, bilaketa… Erritmoa gero eta biziagoa izango da istorioa aurrera doan neurrian eta, batez ere bukaera, thrillerraren gisakoa izango da. Eleberri beltz guztietan bezalaxe, jakina, mekanismo narratibo horiek bestelako gai batzuk jorratzeko aitzakia dira, eta liburu honen kasuan atzerritar edo kanpotar izatea izan liteke, horrek dakarren guztiarekin.  (Irakurri +)

Etxeberria anaiak: “Izenburua Jon Alonsoren zita batetik hartuta dago. Ia-ia sei eskutara idatzi dugula esan liteke”

Gizon gogorraren sekretuaEtxeberria anaiakElkarrekin idatzitako laugarren eleberriarekin datozkigu Etxeberria anaiak. Thriller-aren estiloa jarraituz, iñauteri-giroko lana sortu dute. Krisiaren ondorio beltzez zipriztindutako agertokietan, pertsonaia xelebre sorta aurkituko dugu: puta bat, ijito koadrila, emakumezko ertzaina, ezindua den mutiko leiala, biltegi batean bizi den gizon bakartia…

Gizon arrunt baten istorioa kontatzen diguzue. Halabeharrez heroi bihurtzen den gizon gogor baten istorioa, Erre-ren istorioa. Nola sortu da?

Istorioak ez dira normalean egun batetik bestera sortzen. Hondartzan paseoan dabilenak bidean aurkitzen dituen objetu deigarriak motxilan biltzen dituen moduan, gu ere, azken urteotan elementu ezberdin batzuk jasotzen eta apuntatzen joan gara. Tarteka bururatzen zitzaizkigun pertsonaiak, egoerak edota trama zatiak. Irakurtzen genituen beste gauza batzuk, entzuten genituen pasadizoak… Hor eduki ditugu, ontzen, ganbaran bilduta.

Gero, honi ekiteko garaia heldu zela pentsatu genuenean, osagai ezberdin haiek elkarren artean nola josi asmatu nahian aritu gara, hozkailua zabaldu eta daukadan honekin ze afari prestatuko dut erabaki behar duenak bezalaxe.

Nobela beltzaren formatua erabili dugu azkenean horretarako, oso anitzak diren elementuak batzeko aukera ematen zigulako: atal tragikoak, akziozkoak, komikoak, erotikoak… (Irakurri +)

Egitarau zabala Zarauzko Literaturian igande arte

Literaturia 2015Lau eguneko egitaraua antolatu dute antolatzaileek Odolean daramagu lelopean eta ardoa gaitzat hartuta egingo den aurtengo Literaturiarako. Liburu-aurkezpenak, errezitaldiak, azoka, etab. izango dira Zarauzko leku ezberdinetan.

Egitarau zabalaren barruan, Elkar argitaletxearekin kaleratu duten ondorengo idazleek euren lanak aurkeztuko dituzte larunbatean, maiatzaren 30ean, Garoa liburu-dendan:

– 11:00. Literatura hiztegi tekniko laburra, Karlos Linazasoro.

– 13:40. Ez tiro egin anbulantziei, Mikel Ayllon.

– 19:00. Gizon gogorraren sekretua, Xabier eta Martin Etxeberria.

 

 

Los más vendidos de la semana – Asteko libururik salduenak 2013-10-23

salduenak_itzala

LOS MÁS VENDIDOS EN CASTELLANO – FICCIÓN:

DISPARA, YO YA ESTOY MUERTO – Julia Navarro – Plaza & Janes Editores

LOS AÑOS DE PEREGRINACIÓN DEL CHICO SIN COLOR – Haruki Murakami – Tusquets editores

Y LAS MONTAÑAS HABLARON – Khaled Hosseini – Salamandra
 
HUESOS EN EL JARDÍN – Henning Mankell – Tusquets editores
 
EL HEROE DISCRETO – Mario Vargas Llosa – Alfaguara
 
LA VERDAD SOBRE EL CASO HARRY QUEBERT – Joel Dicker – Alfaguara
 
 
Dispara yo ya estoy muerto   Años de peregrinación   Y las montanas hablaron    huesos_en_jardin   heroe_discreto   La verdad sobre el caso Harry Quebert
 
EUSKARAZKO SALDUENAK – FIKZIOA:
 
EULI-GIRO – Uxue Alberdi – Susa
 
EZER EZ – Janne Teller – Alberdania
 
ADISKIDE BAT NUEN – Joxean Agirre – Elkar argitaletxea
 
UDAZKENEKO LOREA – Xabier Etxeberria – Elkar argitaletxea
 
612 EURO – Jon Artetxe – Erein
 
ARMA, TIRO, BAMMM! – Joan Mari Irigoien – Elkar argitaletxea

 

 
Euli giro   Ezer ez   Adiskide bat nuen   Udazkeneko lorea AZALA.indd   612euro   Arma, tiro, bammm!

(Irakurri +)

Xabier Etxeberria – Udazkeneko lorea

 

 
Xabier Etxeberria: “Udazkeneko lorea eleberri triangularra da”

Xabier Etxeberria Garro (Zarautz, 1974) ezaguna da euskal literaturan. Urteak daramatza bere anaia Martinekin haurrentzako zein helduentzako liburuak kaleratzen. Hala ere, bakarka idazten ere eskarmentua du. 2001ean Egun denak ez dira berdin eleberria argitaratu zuen. Oraingo honetan, helduentzako beste nobela batekin datorkigu zarauztarra: Udazkeneko lorea. (Irakurri +)