Joxan Goikoetxea “Hesia urraturik – Xabier Lete in memoriam” liburuari buruz

Joxan Goikoetxea (1967). Hesia urraturik izango da, seguruenik, artista eklektiko honek  bere 35 urteko ibilbide profesionalean gauzatu duen lanik garrantzitsuena. Ez da hori arriskurik gabeko baieztapena, jakina. Izan ere, artista eklektiko honek, besteak beste, musika jarri die Shakespeare-ren sonetoei, aitzindaria izan da Euskal Herrian Astor Piazzollaren musika zabaltzen, sustraiko musika eta musika elektronikoaren arteko uretan murgildu da, euskal musika tradizionala Europako jaialdietan barrena eraman du, Alboka taldearekin eta hamaika kolaborazio egin ditu belaunaldi eta estilo ugarietako talde eta abeslariekin.

(Irakurri +)

Poetaren musika emari bildua

Xabier Leteren kantutegi musikal poetikoa biltzen duen antologia da Ni naiz, ibilbide oparo bat ardazten duten 22 piezaz osatua

Neguarekin joan zen Xabier Lete, orain dela hamar urte, 2010eko abenduaren 4an. Haren inguruko lanak ugaritzen ari dira aurten, heriotzaren urtemugaren abarora. Bere poetikaren eta idazle lanaren ingurukoak izan dira zenbait, eta orain, aldiz, haren kantugintza zabalaren bilduma antologikoa argitaratu du Elkarrek. Oraintsu arte Elkar diskoetxeko arduradun izan da Anjel Valdesek eta honela idatzi du antologiak dakarren liburuxka mardulean: “Bere kantutegiaren bidez Xabier Leterengana hurbiltzen garenean, konposizio poetiko-musikaletarako duen talentu erraldoiari erreparatu ez ezik, haren pentsamendu sakonaren mamiaz ere jabetzen gara”.

Bi cd-tan bilduta 22 kantuz osaturiko antologia lana da, Xabier Leteren bakarkako lan ugarietatik erauzitako 22 pieza. Beste asko ere izan zitezkeen, baina ibilbide baten arrasto-ardatz nagusiak ezaugarritzen dituzte. 60-70 hamarkadetan Herri-gogoa eta Artezi diskoetxeetan argitaratu diskoetatik, eta gerora Elkar diskoetxean plazaratuetatik aukeratuak, nagusiki. Ez alferrik, bilduma eta lehen cd-a hasten da Letek berak bere buruaz egindako deskripzio poetikoarekin, 1974ko Xabier Lete izenburuko diskoko Ni naiz enblematikoarekin, eta amaitzen da 1992ko Hurbil iragana diskoko Xalbadorren heriotza-rekin. Eta tartean dira Izarren hautsa (Kantatzera noazu, 1976), Haizea dator Ifarraldetik (Lore bat zauri bat, 1978), Ez dut amets haundirik (Kantatzera noazu, 1976), Neguaren zai (Eskeintza, 1991), San Martin, azken larrosa (Hurbil iragana, 1992), Errota zaharra (1965- 1968 artean Loiolako Herri Irratian Joxemari Iriondok erregistratutako saioetatik aukeratua da), Habanera (Eskeintza, 1991) eta Itsasoan urak handi (Kantatzera noazu, 1976). (Irakurri +)

Xabier Leteren hegiak, antologian

Koldo Izagirrek Xabier Leteren obra poetikoa batu du Elurra ikusi dut izenburupean. Poema eta kanten bilduma kronologikoaz gain, autorea ezagutzeko baliabide gehiago ere badakartza antologia honek: biografia, nabigazio tematiko ebolutiboa egiteko aukera eta Xabier Lete ulertzeko saiakera artikulua.

Xabier Leteren ahotsa –naturala nahiz grabatua–  ezagutu zuenari, ekidinezina gerta dakioke galdera: bereiz al litezke kantagilea eta poeta? Izan ote litezke poemak kanta eta kantak poema? Halaxe dio Elurra ikusi dut-eko hitzaurreak: “Zenbait batzuek pentsatuko dute Xabier Lete poeta dela, agian, kantu nostalgikoak dauzkalako. Bestetzuek uste lezakete, agian, poema antologia batean ez dutela lekurik kantuek…”.

Zaila da kantagilea eta poeta bereiztea, baina ez dago Bob Dylanen eta literaturaren Nobel sariaren polemikara makurtu beharrik, poesiaren eta kantuaren arteko aldagarritasun horixe bailuke Letek, baliorik preziatuena. Koldo Izagirreren hitzetan, “poetek eta bertsolariek oro har ez duten herri kutsua du kantu-letrak egiteko, eta kantagileek oro har ez duten kutsu lirikoa du poemak egiteko”. Are. Kantak ala poemak izan, “bilakaera berdina antzematen da, bai gaietan, bai eta estiloan ere”. Horra hor, osotasun berean hartzeko taxuzko arrazoi bat. (Irakurri +)

XABIER ETA BIOK

leteantton varlverdeAbenduaren 4an bost urte bete dira Xabier Letek betirako agur esan zigunetik. Aspalditik ezagutzen nuen; bederatzi-hamar urte genituen ezkeroztik, hain zuzen. Baina gero lotuko gintuen harremana ez zen 70-ko hamarkada arte sortuko. Bakoitza gure aldetik kantaldietan genbiltzan, elkarrekin topo egin genuen arte. Bergarako Osintxu auzoan gertatu zen hori, eta han hartu genuen bertso eta koplen emanaldi bat prestatzeko erabakia, Julen Lekuonarekin batera emango genuena. Handik aurrera ehundaka entsegu, kanta prestaketa, jaialdi, bidaia… (Irakurri +)