Garazi Ugalde, Zaitegi sariaren irabazle

Garazi Ugalde Pikabeak aurkezturiko proiektuak irabazi du Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko AEDk eta Elkar-ek Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin antolaturiko Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketa; halaxe erabaki du Itziar Diaz de Ultzurrunek, Peru Iparragirrek eta Nagore Tolosak osaturiko epaimahaiak, aurkezturiko lan guztien artean. Beraz, iazko urte amaieran Suediako Akademiak Nobel saridun hautaturiko Louise Glück poeta estatubatuarraren The Wild Iris euskaratu beharko du itzultzaileak, eta 2021 urte amaieran emango du argitara Elkar argitaletxeak. (Irakurri +)

Amaia Apalauzak, Sonia Kolaczek eta Joxe Mari Berasategik irabazi dute aurtengo Zaitegi saria

Erabaki dira Zaitegi bekaren irabazleak, bi urtetako Nobel saridunak euskaratzeko

Urtebeteko isilaldiaren ondoren, iaz Literaturako Nobel sari bikoitza eman zuen Suediako Akademiak: 2018ari dagokiona Olga Tokarczuk idazle poloniarrari eta 2019ari dagokiona Peter Handke idazle austriarrari, eta oraintxe erabaki dira haien obra bana euskaratuko duten itzultzaileen izenak: Amaia Apalauzak eta Sonia Kolaczek-ek batera aurkezturiko proiektuak irabazi du Tokarczuk itzultzeko lehiaketan, beste sei hautagairen artean, eta Joxe Mari Berasategik jaso du Handke euskaratzeko enkargua, beste hamahiru lehiakide gaindituz. Halaxe erabaki dute aurten izan diren bi epaimahaiek: polonierazkoan Amaia Donés Mendia, Dorota Krajewska eta Monika Czerny izan dira epaile, eta alemanierazkoan David Lindemann, Eli Manterola eta Idoia Santamaria. (Irakurri +)

Gartxot Unsainek euskaratuko du Bob Dylan, Zaitegi Sariari esker

Gartxot UnsainGartxot Unsain Letona donostiarrak irabazi du Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko AEDk eta Elkar-ek Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin antolaturiko Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketa; halaxe erabaki du Maialen Berasategik, Iñigo Roquek eta Jon Basagurenek osaturiko epaimahaiak, aurkezturiko lanen artean. Beraz, iazko urte amaieran Suediako Akademiak Nobel saridun hautaturiko Bob Dylan kantagile iparramerikarraren 100 kanta euskaratu beharko ditu itzultzaileak, eta 2017 urte amaieran emango du argitara Elkar argitaletxeak. (Irakurri +)