Garazi Ugalde, Zaitegi sariaren irabazle

Garazi Ugalde Pikabeak aurkezturiko proiektuak irabazi du Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko AEDk eta Elkar-ek Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin antolaturiko Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketa; halaxe erabaki du Itziar Diaz de Ultzurrunek, Peru Iparragirrek eta Nagore Tolosak osaturiko epaimahaiak, aurkezturiko lan guztien artean. Beraz, iazko urte amaieran Suediako Akademiak Nobel saridun hautaturiko Louise Glück poeta estatubatuarraren The Wild Iris euskaratu beharko du itzultzaileak, eta 2021 urte amaieran emango du argitara Elkar argitaletxeak.

2002an abiarazi zuten Elkar-ek eta AEDk Nobel sariduna euskaratzeko Jokin Zaitegi beka hau, eta urtez urte hauexek izan ziren sari horri esker itzulitako liburuak:

2002 Imre Kertesz: Zoririk ez
            Itzultzailea: Urtzi Urrutikoetxea

2003 J.M. Coetzee: Lotsaizuna
           
Itzultzailea: Oskar Arana

2004 Elfriede Jelinek
            Itzulpen saria hutsik utzi zen

2005 Harold Pinter: Maitalea eta beste antzerki-lan batzuk
            Itzultzailea: Iñigo Errasti

2006 Orhan Pamuk: Elurra
            Itzultzailea: Monika Etxebarria / Fernando Rey

2007 Doris Lessing: Belarra kantari
            Itzultzailea: Koro Navarro

2008 J.M.G. Le Clézio: Basamortua
            Itzultzailea: Luis Berrizbeitia

2009 Herta Müller: Hatsaren kulunka
            Itzultzailea: Ibon Uribarri

2010 Mario Vargas Llosa: Pantaleon eta bisitariak
            Itzultzailea: Santi Leoné

2011 Tomas Tranströmer: Bizientzat eta hilentzat
            Itzultzailea: Juan Mari Aguirreurreta

2012 Mo Yan: Hori da umorea, maisu!

            Itzultzaileak: Maialen Marin / Aiora Jaka

2013-2014 Zaitegi Saria ezin izan zen antolatu

2015 Svetlana Aleksievitx: Gerrak ez du emakume aurpegirik

            Itzultzailea: Iker Santxo Insausti

2016 Bob Dylan: Ehun kantu

            Itzultzailea: Xabier Paya

2017 Kazuo Ishiguro: Egunaren hondarrak

            Itzultzaileak: Amaia Apalauza / Iñigo Roque

2018 Olga Tokarczuk: Erabili goldea hilen hezurren gainetik

           Itzultzaileak: Amaia Apalauzak / Sonia Kolaczek

2019 Peter Handke: Atezainaren larria penalti-jaurtiketan

         Itzultzailea: Joxe Mari Berasategi

 

 

 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina