XUME, Laboa Zumetarenean (Jose Luis Zumetaren lekukotza)

xumeJose Luis Zumeta liburu batekin datorkigu Laboaz mintzatzera, tonu intimo batean, adierazpen isilean.

Liburuaren jatorria Mikel Laboa Katedrak egin berri dituen lehen jardunaldietan dago.  Mikel Laboa bera gaitzat hartuta, harekin urteetan harreman artistiko estua izan zuten lekuko batzuek era askotako testigantzak eskaini dizkigute, hala hitzezkoak nola musika bidezkoak. Erakusketa bat ere jarri da Koldo Mitxelenako Ganbaran, Mikel Laboaren ibilbide artistikoaren ikuspegi bat eskaintzeko. Eta, ibilbide horretan, jakina, Jose Luis Zumeta etengabe ageri da.

Jardunaldietan eta erakusketan, hantxe izan dugu Zumeta, baina ez digu hitzaldirik eskaini. Berak dioenez, irudien bidez mintzo da. Eta, hitzaldi baten ordez, irudi bidezko lekukotza bat bidali digu. Lekukotza hori eskaintzen du Xume, Laboa Zumetarenean liburuak. Mikel Laboaren irudiaren bariazio piktoriko xume eta sentikorrak Mikelek kantatu zituen poetekin batera datoz. Irudiek eta hitzek Mikel Laboaren ahotsa esnatzen dute gure oroimenean, lili baten usaina bezala.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Utzi zure Iruzkina