The Icer Company ‘Belurbe’ diskoaren aurkezpena + akustikoa
San Prudencio Kalea
7, 01005 Vitoria-Gasteiz, Araba
España
Iruñean, 2013-ean sortuta, The Icer Company Iker Ziaren proiektu pertsonala bezala aurkeztu zen, Arima Sutan taldean zazpi urtez egondako musikaria izan zena. Taldetik kanpo aro pertsonal zail batean kantuak sortzen joan zen bere kabuz. Eta etxean eginiko grabazio xume bat zena, proiektu serio bilakatu zen: Arkaitz Ezkai, baterian; Rubén Matilla, kitarran, eta Xabier Valverde, baxuan, sortu zuten talde finkoa eta emaitza, Ur abisalen expedizioa diskoa izan zen. Lan honek bidai metaforiko bat proposatzen zuen, bakoitzaren ozeano pertsonal sakonenetik doan bidaia.
Orain, taldea disko berriarekin dator: Belurbe. Eta Otsailaren 25ean Gasteizko elkar aretoan disko berri honen aurkezpenaz eta akustikoaz gozatzeko aukera izango dugu. Animatu zaitezte!
Azken lanaren teaserra hemen ikusi dezakezue.
Erlazionatutako Albisteak
- ← The Icer Company ‘Belurbe’ diskoaren aurkezpena + akustikoa
- Joxe Azurmendiren ´Hizkuntza, Nazioa, Estatua´ Prentsaurrekoa →