Antxiñe Mendizabalen “Ama gaiztoaren ipuina” eta Uxue Alberdiren “Bi kobazulo” Prentsaurrekoa
Bi kobazulo – Uxue Alberdi / Antton Olariaga: Anik bi kobazuloen ipuina kontatzeko eskatu dio amonari. Istorioak dio Hodei eta Argi bata iparraldera begira dagoen kobazulo batean eta
bestea hegoaldera begira dagoen beste batean bizi zirela bizkarra emanda. Eta, halere, euren amonak ipuin berbera kontatu eta biak ala biak sinetsi egin zutela.
Ama gaiztoaren ipuina – Antxiñe Mendizabal / Aritz Eiguren: Bi ahizpen arteko elkarrizketa umoretsua zein dramatikoa, ama gaiztorik ba ote dagoen hizpide dutela. Ipuin klasikoetako amen
ontasuna zalantzan jartzen hasi eta egiazko ama baten maitasuna zertan den gogoeta egiten amaitzeko.
Erlazionatutako Albisteak
- ← Koloretako aleekin sormen tailerra. SES CREATIVE. Haurrentzako tailerra.
- J. A. García y Luis Jimenez de Aberasturi “Sabrosas y saludables” Rueda de prensa →