Skasti “Maskarak” diskoaren berriaren eta Victoria Eugenia Club-eko kontzertuaren Prentsaurrekoa
Reina Regente Kalea
8, 20004 Donostia, Gipuzkoa
España
SKASTI banda zarauztarra. Aurten 10 urte bete dituen arren, oso talde gaztea da. Elkarrekin hazi dira eta ametsak elkarbanatzen dituzte, eta musikarekiko zaletasuna ikur hartuta, musikaren
ibaiertzean bizi izan dira; hala izan da kideen oroimena heltzen deneraino behintzat. Partaideen gaztetasunari dagozkion lengoaia eta komunikazio-moduak erabiliz, proposamen heldu, iradokitzaile,
garaikide eta zeharo gustagarria osatzen asmatu dute. Rockaren alderik eraginkorrenean kokatu direla esan daiteke. Denboraren poderioz, 9 musikari abilez osaturiko formazio orekatu bezain
koloretsua antolatu dute. Orain, euren sinadura daraman “Maskarak” diskoa aurkeztera datoz, luzeera handiko lehena.
Erlazionatutako Albisteak
- ← Laura Gutman ” Biografía humana, una nueva metodología al servicio de la indagación personal” Charla + Firma de libros.
- MAIATZEKO ERAKUSKETA: Mohamed Mariche. →