Komikien tintaztatzea. Josean Morlesin. Arte Eder Jardunaldiak

Komikien  tintaztatzea.  Josean  Morlesin.  Arte  Eder  Jardunaldiak
Click to view map
Noiz:
maiatza 11, 2015 @ 5:30 pm – 8:00 pm
2015-05-11T17:30:00+02:00
2015-05-11T20:00:00+02:00
Non:
elkar aretoa Gasteiz
San Prudencio Kalea
7, 01005 Vitoria-Gasteiz, Araba
España

Komikiak marraztu eta tintaztatzeko errotulagailu ezberdinek eskaintzen dituzten aukerak landu eta prozedura ezberdinak frogatuko ditugu tailer-erakustaldi honetan. Josean
Morlesin
ilustratzaile eta Arte Ederretako irakasleak gidatuko du erakustaldi praktiko hau. 

 

Bertan, besteak beste POSCA errotulatzaileek eskaintzen dituzten aukerak landuko dira. Errotulatzaile hauek kolore planoak egiteko interesgarriak dira eta baita ur pixkatekin
nahastuz ur efektuak egiteko ere. Batzuk, gainera, pintzel muturra dute. 

TOMBOW errotulatzaileak ere oso egokiak izan litezke, akuarelableak baitira. 

KOPIC SKETCH errotulatzaileek ere erabilera aunitz dituzte, bi punta eskaintzen baitituzte: bata normala eta bestea pintzelduna. 

 

Oso ezagunak diren komikigile askok erabili ohi dituzte era honetako pintzel-muturra duten errotulagailuak. Adibidez, Frederik Peeters-ek (ikus hemen) edo Dupuy & Berberian-ek (ikusi hemen). Brecht Evens-en teknika mistoa darabil, baina era honetako errotulatzaileak erabiliko ditu seguru aski
(ikus hemen). 

 

Tailer hau profesional zein amateur-ei zuzenduta dago. Izena ematea nahitaezkoa da, eta www.elkarpaper.eus/arteederrak3 webgunean edota Gasteizko San Prudencio eta Bilboko Licenciado Pozako elkar
liburu-dendetan egin ahalko da. Tailerrean parte hartu ahal izateko 5 euro ordaindu behar dira, plaza erreserbatu ahal izateko, eta tailerraren egunean opari txartel baten bidez itzuliko
zazkio 5 euro horiek parte hartzaile bakoitzari. Tailerrera etortzen ez bada, ez da diru hau itzuliko. 

 

Tailerrak 2 ordu inguruko iraupena izango du. 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina