Elkar Estudioa Sesioak-Begiz Begi-Zuzenekoaren grabaketa
Portuetxe Kalea
88, 20018 Donostia, Gipuzkoa
España
Donostiako ELKAR estudioa eskenatoki bilakatu nahi izan dugu berriro ere. Proiektu honen hirugarren fase honetan, beste bederatzi taldek parte hartuko dute. Maiatzaren 12an hasiko dira
zuzeneko sesioen grabaketak, eta maiatzaren 22an amaituko dira. Hamaika Telebistak grabatu eta udazkenean emitituko ditu emanaldiak. Egun bakoitzeko talde bat izango da; beraz, 2 aste hauetan 9
sesio grabatuko dira zuzenean. Publiko moduan etortzera gonbidatu nahi zaitugu; 30 lagunentzako tokia izango da egun bakoitzean. Bertan, taldeen sesioez disfrutatu ahal izango
duzu, ez ohikoa bezain erakargarria izan daitekeen “antzoki” berezi horretan.
Baionatik datorren Begiz Begi taldeak ezohiko soinuak proposatzen ditu energia handiz. Biolina eta ahotsak zuzendutako melodiek taldeak daukan erritmo eta
indarrarekin kontrastatzen dute, zapore “euskal-balkanikoa” darion rock zuzena lortuz.
Erlazionatutako Albisteak
- ← Miren Agur Meabe “Bihotzak dun dun”, Leire Bilbao “Errotondan bueltaka” eta Alaine Agirre “Hau ez da zoo bat!” Prentsaurrekoa
- Elkar Estudioa Sesioak-Eskean kristo-Zuzenekoaren grabaketa →