Jon Maia “Gazta zati bat” DVD aurkezpena eta sinaketa.

Jon  Maia  “Gazta  zati  bat”  DVD  aurkezpena  eta  sinaketa.
Click to view map
Noiz:
urtarrila 25, 2013 @ 6:30 pm – 8:00 pm
2013-01-25T18:30:00+00:00
2013-01-25T20:00:00+00:00
Non:
elkar aretoa Donostia.
Nuevo Ibilbidea
6, 20003 Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
Espainia

Jon Maia zuzendariak Gazta zati bat
dokumentala aurkeztuko du eta DVDak sinatuko ditu.

Munduan bere gaztagatik ezaguna den Euskal Herriko herri txiki batean abiatzen da istorio hau. Herritar xume batzuk, Europako indarkeriazko azken gatazka politikoaren zauri eta banaketa guztien
gainetik misio handi bati ekingo diote: munduan zer izan erabaki ahal izatea. Abentura horrek Europan albiste nagusi bihurtuko diren bi herrien gertakizun historikoen lekuko zuzenak izatera
eramango ditu: Eskozia eta Euskal Herria. Letra txikiz idatzitako historia handi bat. Etorkizunari begira jartzen gaituen aro berriko dokumental bat.

Jon Maia (Urretxu, 1972) Euskal Filologian Lizentziatua da eta Zumaian du bizilekua. Bertsolari izateagatik da batipat da ezaguna, baina beste alor askotan ere lan egindakoa da.
Prentsan, irratian edo telebistan kolaboratu du maiz eta abesti ezagun askoren hitzen sortzailea ere bada. Gidoigintzan lan egiten du eta hau bere hirugarren dokumentala da Bidaia
intimoak
eta Apaizac obeto.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina