Ateko bandan saileko bi nobedade: Bizkartzainaren lehentasunak – Rasputin eta San Petersburgoko gauak – ZOZKETA

Udaberrian Elkar argitaletxeak Ateko bandan sailean bi titulu berri kaleratu ditu: Iñaki Irasizabalen Bizkartzainaren lehentasunak eta aste honetan aurkeztu den Joxemari Iturralderen Rasputin eta San Petersburgoko gauak. Sail hau adin jakinik gabeko irakurleentzat da, literatura freskoa, gaztea eta kalitatezkoa denez, gazte zein helduentzako egokia da.

Bizkartzainaren lehentasunakRasputin eta San Peterburgoko gauakBizkartzainaren lehentasunak:

Iñaki Irasizabalek nobela beltz labur bat eskaintzen digu, ohi duen idazkera arin eta azkarraz ondua; oraingoan, baina, hainbat pertsonaia eta ohitura erakusteaz gainera, gure errealitate politikoari ere zukua atera dio gizartearen erretratu gazi-gozo bat osatzeko. (informazioa gehiago)

Rasputin eta San Petersburgoko gauak:

Errusiako Iraultzaren etorreran girotzen den eleberria da Iturralderena. Gizarte batean deskribapena egiten du idazleak: garai latzak, miseria, gosetea, jendea sufritzen… eta bitartean agintariak festak egiten. Egoera horren erdian euskaldun bikote bat aurkituko da eta horien begietatik, garai horren gainbehera ezagutuko du irakurleak. (informazioa gehiago)

Bi liburu berri hauen sinopsia gustatu al zaizu?

hala bada zorteko zaude, bi titulu hauen bina ale zozkatuko ditugu parte-hartzaileen artean.

 

Erantzun ondorengo galderari eta zorte on!

 

Zein liburu irakurriko zenuke eta zergatik?

 

La editorial Elkar ha publicado dos nuevos títulos en la colección Ateko bandan: Bizkartzainaren lehentasunak de Iñaki Irasizabal y Rasputin eta San Petersburgoko gauak de Joxemari Iturralde. Esta colección no está dirigida a  una edad concreta ya que recoge títulos de fácil lectura.

Tenemos dos ejemplares de cada título para sortear entre los participantes.

¡Responde a la siguiente pregunta y buena suerte!

 

¿Cuál de los dos libros leerías y porqué?

 

Lehiaketa apirilaren 11tik apirilaren 23ra izango da, 12:00ak arte.

Irabazleak saria nahi duen elkar liburu-dendan jasoko du /

El sorteo estará en marcha desde el 11 de abril hasta el 23 de abril, hasta las 12:00

El ganador recogerá el premio en la tienda elkar que elija.

 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

8 Comments

  1. “Rasputin eta San Petersburgoko gauak” gustu handiz irakurriko nuke, argudioak asko erakartzen bainau.

  2. Rasputin eta San Petersburgoko gauak irakurriko nuke, gure eta errusiako gizartearen arteko desberdintasunetaz jabetu nahiko nuke.

  3. Rasputin eta San Petersburgoko gauak interesgarria iruditzen zaidalako.

  4. Ea RASPUTIN tokatzen zaidan, interesgarria dela dirudi.

  5. Bizkartzainaren lehentasunak aukeratuko nuke, egunkari batean irakurritako elkarrizketak irakurtzeko gogoa piztu zidan eta.

  6. “Bizkartzainaren lehentasunak” irakurtzea gustatuko litzaidake, Iñaki Irasizabal durangarraren nobela beltz honek gaur egungo egoera politikoan murgilduko nauelako.

  7. “Bizkartzainaren lehentasunak” liburua gustatuko litzaidake, bikote euskaldunaren pasadizoetan murgiltzeko gogoak sartu baitzaizkit.

  8. rasputinen liburuaren laburpena dut gustukoen denbora txarrak nola gainditzen diren ikusteko