elkar sariak 2023 Ikastolen Elkarteari eta Eusko Ikaskuntzari

Maiatzaren 25ean banatuko dira elkar Sariak Adunako elkar-en egoitzan. 19:00etan hasiko da ekitaldia eta Ikastolen Elkarteak eta Eusko Ikaskuntzak jasoko dituzte sariak. Horrekin batera, hil berria den Joan Mari Irigoien izango da gogoan eta omenaldia egingo diote. (Irakurri +)

Joan Mari Irigoien idazlea hil da

Joan Mari Irigoien
Argazkia: Jon Urbe (Foku)

Joan Mari Irigoien idazlea hil zen atzo 74 urte zituela, endekapenezko gaixoaldi luze baten ondorioz. Obra miresgarria ekarri zion euskal literaturari eta bizipoza zabaldu zuen beti ingurukoen artean.

Irigoien Altzan jaio zen 1948an. Ingeniaritza ikasketak egin zituen eta futbolaria ere izan zen, Errealeko bigarren taldean, Egin egunkarian zuzentzaile lanetan aritu zen, irakasle ere aritu zen eta Euskal Telebistarako gidoiak ere egin zituen baina bera batez ere idazlea izan zen bere bizitzan. Urte askoan Elkar argitaletxeko langile izan zen. (Irakurri +)

Abian da XXVI. IGARTZA Literatura-sorkuntzako beka

Lizar Begoña, 2022ko Igartza saria.

Beasaingo Udalak, CAF enpresaren babesarekin eta ELKAR argitaletxearen laguntzarekin, euskal kultura zabaldu eta idazle gazteen lanari laguntza emateko asmoz, XXVI. IGARTZA LITERATURA SORKUNTZAKO BEKA antolatzen du idazle berrientzat. Bekak 6.000 euroko diru-laguntza izango du, ondorengo oinarrien arabera: (Irakurri +)

Paradisu Zinema 1. Musika Beka

Atzo, Paradisu zinema, musika beka aurkezpena.

Iñigo Muguruza musikaria gogoan, Elkar Argitaletxeak, EHZ Festibalak eta Antxeta Irratiak I. Paradisu Zinema Musika Bekarako deialdia egin dute, musikarien lanak sustatu eta laguntzeko asmoz. (Irakurri +)

Elkar fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak EKE-Elkar literatura beka sortu dute

Elkar fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak Iparraldeko idazleak euskaraz idaztera lehiatzeko asmoz, EKE-Elkar literatura beka sortu dute.

 

Bi urteetarik behin antolatuko da eta 6.000 euroko diru kopuru gordina emanen zaio dagozkion zergak barne), epaimahaiak hautatuko duen obra proposamenaren egileari ondorengo oinarrien arabera: (Irakurri +)

Gema Lopez Las Heras, Zaitegi sariaren irabazlea

Gema Lopez Las Herasek aurkezturiko proiektuak irabazi du Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko AEDk eta Elkar-ek Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzaz antolaturiko Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketa; halaxe erabaki du Nora Arbelbidek, Aiora Jakak eta Joseba Urteagak osaturiko epaimahaiak, aurkezturiko lan guztien artean hautatuta. Beraz, iazko urte amaieran Suediako Akademiak Nobel saridun izendaturiko Annie Ernaux idazle frantziarraren La femme gelée eleberria euskaratu beharko du itzultzaileak, eta 2023 urte amaieran emango du argitara Elkar argitaletxeak. (Irakurri +)