Iñigo Astiz idazleak Maite Mutuberriarekin kaleratu berri duen Joemak eta polasak liburua alaiki aurkeztu du Durangoko azokako Ahotsenean. Gazteei zuzendutako lehen egun honetan, jende ugari gerturatu da bertara. Astizek entzulea bereganatu du. Lanean aurkitu daitezkeen hainbat poema irakurri ditu; gainera, horietako bat Mursego abeslariarekin egin du.
Lan berri honen aurrekoazalean honela jartzen du norentzako zuzendua dagoen liburua: ume listoentzat edo heldu tontoentzako poema liburua da hau. Autoreak gisa honetara adierazi du aurkezpenean:
Durangoko azokako lehen egun honetan, elkar Taldeko argitaletxeen ondorengo liburuak aurkeztuko dira eta ondorengo idazleak eta musikariak sinatzen arituko dira.
Aurkezpenak:
Asel Luzarraga
Inoren munduan
Ahotsenean
12:00etan
Iñigo Astiz eta Maite Mutuberria
Joemak eta polasak
Ahotsenean
12:30ean
54. Durangoko azoka abenduaren 5etik 8ra arte izango da. Lau egun hauetan zehar, euskal argitaletxeek eta diskoetxeek urteen zehar ekoiztutakoa aurkeztu eta erakutsiko dute. Artista ugari izango da bertan bere lana erakusten eta sinatzen.
Urtero legez, elkar Taldeko argitaletxeak eta elkar Banaketa ere bertan izango dira, eta lau egun horietarako ondorengoa antolatu dute:
Gure sare sozial eta postdata blogaren bitartez, bertan gertatzen dena kontatuko dugu. Beraz, adi egon eta gozatu kulturarekin!
Durangoko azokako hirugarren egunean, elkar Taldeko argitaletxeen ondorengo liburuak aurkeztuko dira eta ondorengo idazleak eta musikariak sinatzen arituko dira.
Aurkezpenak:
Una historia de la pelota
Jose Antonio Azpiazu
Areto nagusian
10:30
De la hoguera al lápiz rojo
Joan Mari Torrealdai
Areto nagusian
11:00
Durangoko azokako laugarren eta azken egunean, elkar Taldeko argitaletxeen ondorengo liburuak aurkeztuko dira eta ondorengo idazleak eta musikariak sinatzen arituko dira.
Aurkezpenak:
Amua
Aritz Gorrotxategi
Ahotsenean
12:30
Ez da erditzea
Ione Gorostarzu
Ahotsenean
13:00
Unai Elorriagak Iturria izeneko lana plazaratu berri du. Zalantzarik gabe, lan bikaina, literaturaren botere katartikoan sakontzen duen obra horietariko bat. Bere orriotan, irakurleak ipuin estonagarriak topatuko ditu, kalibre handiko narrazioa osatzen dutenak. Zabaldu iturria eta edan bertako ura, ez zarete damutuko.
Narrazio enmarkatuaren aurrean gaude. Narrazio nagusi batek beste narrazio (ipuinak) batzuk barnebiltzen ditu. Ipuinok pisua hartzen dute narrazioan nabarmenki, progresiboki. Hortaz, badira ardatza?
Dudarik gabe. Ipuin-liburua idatzi nahi nuen nik, horretan jarri izan dut hasieratik indarrik handiena eta, zuk esaten duzun moduan, ipuinak, narrazioak dira ardatza. Azala da beste guztia, ipuinak biltzen dituen azala, zuritu behar dena mamira heltzeko. Esan dezakegu nobelaz mozorrotutako ipuin-liburua dela hau. Mozorroa, berez, ikusgarria da, mozorro gehienak bezala, baina mozorroa kendu eta bertan topatuko du irakurleak liburuaren muina.
Bestetik, egia da progresiboki egiten dutela gora ipuinek liburuan zehar, hori da idazketa amaitu eta hartu diodan antza. Ematen du lehen ipuinak apalagoak direla eta intentsitateak apurka egiten duela aurrera… Hasieran neurtu ezin den alorra da hori. (Irakurri +)