Liburu eguna badator eta gremioak egitarau zabala antolatu du. Hainbat idazle izango dira Donostiako eta Bilboko erakusmahaietan euren lanak sinatzen. Gainera, gogoratu egun horretan % 10eko deskontua izango dela bai azokan erosten diren liburuetan, baita elkar liburu-dendetan, eta baita elkar.eus webgunean ere.
Literatura tailerrekoen afariaren ondoren, bi garagardo edan eta, ohitura dudan bezala, taldetik itzalgaizka desagertzeko asmoa nuen, eta hala egin izan banu, etxera garaiz itzuli izan banintz, ez nintzen orain eleberriarekin tematuta ibiliko, basamortuan euriaren zain bezala egiten baititut orduak pantailari begira; denbora galtzeko beste moduren bat aurkituko nuen, seguru nago, osasungarriagoa zalantzarik gabe, mahastia zaintzen denbora gehiago eman nezakeen, esate baterako, edo, aspaldidanik pentsatuta nuen bezala, arrantzarako batel txiki bat erosiko nuen (belaontziak garesti ateratzen dira), itsaso barearekin kanabera eta liburu bat lagun ditudala irteteko, edo orain hain modan dauden arrisku handiko kirolen bat praktikatzen hasi nintekeen, zer arraio!, edo, horrek ikaratzen baninduen, tximeletak ehizatzen, edozer gauza hobea baitzatekeen obsesio bihurtu zaidan eginbehar hau baino. Azken tragoa hartzera dagoeneko hutsik zegoen pub batera sartu ginen eta, elkarri bromak egiten ari ginen bitartean, irakasleak nire beroki tolestatua (Irakurri +)
Nire izatea korapilo bat da
iluna eta gogorra
nire burmuina armiarma sarea josiz doa
labirinto honetan bizi naiz
(Keike. “Ni, korapiloa”.
Beldurra mina argia. 2006)
ANDER Arruti Suarez. Arruti. Arru. Nire nortasun-agiriak dio Eibarren jaio nintzela, baina Arrasaten jaio nintzen, amari haurdunaldia azken txanpan okertu eta bertako ospitalean ingresatu behar izan zutelako nitaz erditu baino astebete lehenago. Espainola naizela ez da, bada, nortasun- agiri aldrebes horrek dioen gezur bakarra. (Irakurri +)
Sua argitaeltxeak orain dela gutxi argitara eman zuen aurtengo udaberriko nobedadeak zein izango ziren, tartean zen “Guia de los pueblos amurallados” liburua. Hektor Ortega kazetari eta historialaria arduratu da liburu hori idazteaz. Etb1eko Azpimarra saioan izan da liburuaren nondik norakoak azaltzeko. Dokumentazio lan zaila izan dela aitortu du Ortegak baina gaur egungo Euskal Herriko hiribildu harresidunen egoera zein den ezagutzeko gida ederra da. Erdi aroko harresiak, erromatarrak, modernoak… mota askotako harresiak ditugu gure inguruan baina asko ez ditugu ezagutzen. Liburu hau ezin hobea da gure historia bidaiatuz ezagutzeko.
Sabino Aranarentzat, labur esanda, herri baten osagai nagusia arraza zen, belaunaldiz belaunaldi transmititzen den ondare genetiko eta espirituala, eta euskaldunon kasuan bereziki fede kristaua, erlijiotasun sakona, kanpotik neurritsua baina barrutik bizi-bizi sentitua, eta horrekin batera hizkuntza eta historia, euskal zuzenbidea, euskal foruak, eta haien bidez gozatu izan omen genuen askatasun politikoa –independentzia nahiago baduzue, edo kasik, 1839ko Legea baino lehen–, ohiturak.
Garrantzizkoenak? Arraza eta erlijioa, eta hizkuntza ere bai, baina beste haien mendean, maketo euskaldunduen herria baino euskotar erdaldunduena mila aldiz desiragarriago, etsi-etsian. Arrazak eta hizkuntzak beste herrietatik bereizten gintuzten; arrazak egiten gintuen gure ondoan “moroak” ziren espainiarrak baino hobeak moralki, eta erlijiosoagoak. Eta indoeuroparretatik arras berezia dugun hizkuntzak ere balio bide zigun beste herrien erlijio-epeltasun edo erlijio- -gabeziarekin ez kutsatzeko. (Irakurri +)