Miren Agur Meabek eta Aitor Aranak irabazi dute “Vitoria-Gasteiz” sariak

Miren Agur Meabek eta Aitor Aranak irabazi dituzte haur eta gazte literaturaren alorrean euskarara egindako itzulpenik hoberenak saritzeko ‘Vitoria-Gasteiz’ sariak. Ostiralean banatu ziren haur eta gazte literaturaren alorrean euskarara egindako itzulpenik hoberenentzako “Vitoria-Gasteiz” sariak, Oihaneder Euskararen Etxean.

Haur literaturaren kategorian Miren Agur Meabe izan da irabazlea Lola Moral eta Sergio Garciaren Alicia et le jeu de l’oie lanaren itzulpenagatik: Alizia eta antzara jokoa.  Gazte literaturaren alorrean, Aitor Arana izan da irabazlea, Jordi Sierra i Fabraren El grito de la mariposa  lanaren itzulpenagatik: Tximeletaren oihua.

“Nur eta herensugearen tenplua” – Irudimenaren gunea

Iragan ekainean estreinatu zuten Nur eta Herensugearen Tenplua 65 minutuko film luzea, eta zinema aretoetan izan ondoren, DVD formatura ekarri berri du Elkar argitaletxeak Lotura ekoizetxearekin elkarlanean.

Logika jolasak maite zituen Juanba Berasategi zinemagileak, eta, diotenez, frogak jartzen zizkien Lotura Films ekoizpen etxeko lankideei sarri. “Zein da autoak estaltzen duen zenbakia?”, galdetzen zien marrazki bat eskutan zuela: irudian zenbakitutako aparkaleku bat, auto batekin: 16, 06, 68, 88, autoa, eta 98. “Zein da autoak estaltzen duen zenbakia?”. Irudi horrekin hasten da Nur eta Herensugearen tenplua euskarazko film luzea, Berasategik zuzendutako azken pelikula. Toti Martinez de Lezea idazlearen eleberrian oinarrituta dago eta balio hezitzaileak transmititzea du helburu.

Berezia da Nur eta herensugearen tenplua, euskarazko animaziozko pelikulak egiten lehena izan zenaren azken lana baita. Aitzindaria izan zen Berasategi, 1985ean, Kalabaza Tripontzia  euskarazko animaziozko lehen film luzea sortu zuenean. Ordutik erreferentea izan da zinemagilea. Bi urte dira Martinez de Lezea idazlearen Nur ipuin bilduma arrakastatsuaren ale bat aukeratu eta pantailaratzeko erronka hartu zuenetik. Hark zuzendutako azken filma da, hain zuzen, Nur eta Herensugearen tenplua, iazko apirilaren 28an hil baitzen zinemagilea, 66 urte zituela, minbiziaren ondorioz. Guztira, 40 lagunek baino gehiagok parte hartu dute filma sortzeko prozesuan. Eneko Olasagastik sortu du gidoia, eta Joserra Senperenak, berriz, musika. (Irakurri +)

Udaberritik negu beltzera

ekialdehurbilaEkialde Hurbila dauka ardatz Elkar, Jakin eta Berria-ren Aleka bildumaren laugarren liburuak.  

2011n lehertutako iraultza arabiarrak abiapuntu hartuta, hainbat herrialdetako egoera geopolitikoaz aritu dira Mikel Ayestaran, Ane Irazabal eta Karlos Zurutuza kazetariak Ekialde Hurbila, muinak eta ertzak liburuan, eremu zabal bezain liluragarri eta konplexu horretan gertatzen ari dena ulertzeko gakoak emanez.

“Historiaren lekukoa izatea da kazetariaren lana. Ez gaude hemen gugatik kezkatzeko. Hemen gaude ahal dugun gertuena joateko eta mundu inperfektu honetatik egia ateratzeko eta kontatzeko”. Robert Fisk kazetariaren hitzak ezin aproposagoak dira esku artean dugun liburuan beste hiru kazetarik egin duten ahaleginaz aritzeko. Mikel Ayestaran, Ane Irazabal eta Karlos Zurutuzak kazetaritza lan zorrotza egin dute ‘Ekialde Hurbila. Muinak eta ertzak’ liburuan. Begirada propioz, lekukotzak jasoz, urrun geratzen zaigun mundu bat gerturatu digute, modu argiz, gatazken jatorriak eta ondorioak aletuz, baina baita gatazken ertzak ere, hegiak, eta, beti, beste ezeren gainetik, ikusitakoa kontatuz. Azken batean, kontakizun bat dakar saiakera honek. (Irakurri +)

Liburu-denden egunean deskontu eta ekintza ugari

liburudendeneguna

Gaur, liburu-denden egunean, % 5eko deskontu zuzena izango duzu elkar liburu-dendetan. Gainera, ondorengo aurkezpen, solasaldi musikal, lagin akustiko eta sinaketak izango dituzu. Hemen gaurko eta biharko agenda:

Azaroak 10 noviembre
elkar Iruñea (Comedias 14), 18:30: El desvánLa taberna del infierno
Lagin akustikoa eta firma / muestra acústica y firma
elkar Irun (Colon 8), 18:30: Udane GarroLil Murphy
Liburu sinaketa / firma de libros
elkar Bilbo (Licenciado Poza 14), 19:00: Carlos Egia El sacrificio de los peces
Liburu aurkezpena eta hitzaldia / Presentación del libro y tertulia
elkar Donostia (Fermin Calbeton 21), 19:00: Rafa Rueda Hiri kristalezkoa
solasaldi musikala Leire Palaciosekin eta lagin akustikoa / tertulia musical  con Leire Palacios y acústico
elkar Gasteiz (San Prudencio 7), 19:00: Txani RodriguezSi quieres, puedes quedarte aquí
Liburu aurkezpena eta hitzaldia / Presentación de libro y tertulia

Azaroak 11 noviembre
elkar Bilbo (Zamudioko ataria – Zazpikale), 18:30: Tomás Ondarra + Carlos Ranero 
El mejor equipo del mundo. Historias de Athletic Club
Liburu sinaketa / firma de libros (Irakurri +)

Durangoko Azoka “sormenaren lurraldea izango DA” abenduaren 6tik 10era

durangokoazoka52 - Jose Antonio Sistiaga 52. Durangoko azokako irudia, leloa eta ildo nagusiak aurkeztu ditu Gerediaga elkarteak. “Sormenaren lurraldea DA” lelopean egingo da bost egun iraungo duen azoka, abenduaren 6tik 10era, eta Jose Antonio Sistiaga izan da aurtengo kartela osatu duen margolaria eta “sormenaren lurraldeari” irudia jartzeko arduraduna. Impresiones en la alta atmosfera” pelikula esperimentalaren filmina batean oinarritutakoa da. 1989. urtean egin zuen, filmina guztiak eskuz margotuz, kamerari gabe.

Leloari dagokionean, kultur eragile guztiak elkartzen dituen espazio moduan agertu eta bertan ematen diren istorioak, ikuskizunak, abenturak… aldarrikatu nahi ditu Azokak.

Aurtengo Durangoko azokak ere bost eguneko iraupena izango da, azken bi urteetan bezala: abenduaren 6tik 10era. Ikasle Eguna bigarren egunean, ostegunean, ospatuko da. Hainbat ikastetxeetako ikasleak gerturatuko dira azokaren nondik norakoez jabetzako eta bertako ekintzekin gozatzeko.

Aurtengo Euskadi sarien zerrenda osatuta

Leire Bilbao, Ander Izagirre, Mikel Valverde eta Matias Mugica dira aurtengo Euskadi saridunen zerrendan gehitu diren izen abizenak. Lehendik Asier Serrano, Arantxa Urretabizkaia eta Fernando Aramburu zueden zerrenda horretan.

Asteazkenean Donostiako Tabakaleran egindako agerraldian, Lakuako Kultura sailburuorde Joxean Muñozek Euskadi Literatura Sarietako azken irabazleen berri adierazi zuen: Leire Bilbao (Euskarazko Haur eta Gazte Literaturan), Ander Izagirre (Gaztelaniazko Saiakeran), Matias Mugica (Euskarazko Literatura Itzulpenean) eta Mikel Valverde (Literatura Lanaren Ilustrazioan). Aipatutako horiei gehitu behar zaizkio joan den irailaren 29an izendatutako Asier Serrano (Euskarazko Literatura), Arantxa Urretabizkaia (Euskarazko Saiakera) eta Fernando Aramburu (Gaztelaniazko Saiakera).

Ondorengo lan hauekin izan dira sarituak:

     

Leire Bilbao
Xomorropoemak

  Ander Izagirre
Potosi
  Matias Mugica
Testamentua
  Mikel Valverde
Versos de deportes

(Irakurri +)