Muga. Elkarren ondoan dauden bi errealitate edo gehiago bereizten dituen irudizko marra. Alfabetoko letrak, adibidez. Aingira eta aingura elkarren hurbil daude hiztegietan, baina batek, hitz askok bezala, txirrist egiten digu esku artean; besteak, hitz askok bezala, gatibatu eta lotu egiten gaitu toki jakin batera.
Zeharo maiztua daukat eta orri askatuekin Seix-Barral etxeak 1983 urtean argitaratutako Alberto Savinioren Nueva enciclopedia liburuaren nire alea (Acantilado argitaletxeak edizio berri bat argitaratua du berriki, orririk nekez galduko zaion edizio txukunean). Saviniok sarreran dio: “Oso nago desgogara ezagutzen ditudan entziklopediekin, eta neure-neure bat idatzi dut nire erabilera propiorako”. Idazle italiarraren formulazioak, entziklopediak kritikatzeaz gainera, garbi adierazten du: munduaz hitz egiteko bere neurriko entziklopedia bat nahi du osatu, honetaz eta hartaz pentsatzen duena zehaztuta eduki, bere pentsamenduaren geografia marraztu, idazlea eta irakurlea mapa berean kokatu. Alfabetikoki ordenatua eta ironiaren tintetan blaitua dago liburua, ohiko entziklopediak ez bezala. (Irakurri +)
Urtero bezala, aurten ere, Ikastoletan JUUL hauteskunde literario ospatu da. Aurtengoa, zehazki, 19. edizioa izan da, eta bertan, 17.000 boto-emaile baino gehiago izan dira Euskal Herriko ikastoletan. Hona hemen emaitzak botoen kontaketa egin ondoren:
LIBURU HAUTATUENAK
A Kategorian (3-6 urte bitartekoak)
![]() |
![]() |
![]() |
||
| Azazkalo Margarita del Mazo, Charlotte Pardi Txalaparta |
Jazz Naiz |
Animalia handien liburu handia Hazel Maskell Ttarttalo |
Loraldia festibala izango da martxoaren 7tik apirilaren 8ra Bilbon. Egitarau zabala sortu dute antolatzaileek 5 asteetan zehar eskaintzeko Bilboko toki anitzetan. elkar Taldeak ere bere aletxoa jarri nahi izan du festibal honetan. Horregatik, ondorengoa proposatzen dizu:

Argazkilaria: Josu Izarra
Apirilak 8 abril, larunbata / sábado
MIKEL URDANGARIN. Margolaria diskoaren aurkezpena
Campos Antzokia
20:00
Mikel Urdangarin + banda (Rafa Rueda, Koldo Uriarte, Angel Celada, Jon Cañaveras eta Nika Bitchiasvili)
(musika)
Margolaria (Elkar) lan berria Loraldian aurkeztuko du aurrenekoz.
2016ko maiatzaren 6an, Donostia Kulturak antolatzen duen Literaktum literatura jardunaldien baitan, Harrak berbetan estreinatu zen. Alaine Agirre eta Jasone Osororen arteko elkarrizketa-formatua izan zuen, eta lehenengo saio horretan Jasonek Alaine elkarrizketatu zuen. Izan zuen harrera ikusita, saioaren ibilbidea luzatzea pentsatu zuten. Hala, egiten den lekuaren arabera moldatuko dute saioa. Bi egileen arteko elkarrizketa izango da, X hil da eta 12etan bermuta liburuak ardatz hartuta, baina baita bestelako gaiak ere, emakume izatea, literatura, askatasun pertsonala, erreferentzia musikalak eta literarioak, adikzioak… Inprobisazioari eta probokazioari lekua utziz, hitzak, musika azalduko dira ikuskizunean, eta bi egileek beraien testuen irakurketa ere egingo dute. (Irakurri +)

Ilustrazioa: Antton Olariaga
Muga. Elkarren ondoan dauden bi errealitate bereizten dituen irudizko marra. Historiaren eta istorioaren artekoa. Pertsonaren eta pertsonaiaren artean dagoena. Biografiatik nobela biografikora, gertakarien plazatik fikzioaren orrietara txango egin eta bertan egitate berri bat sortzen duena
Errealitate historikoetan oinarritua egonagatik ere historia baino haragoko lurralde batzuetara garamatza literaturak. Baina non dago biografiaren eta nobelaren arteko zanga ugarien mapa? Elvira Navarro idazleak (Huelva, 1978) orain pare bat hilabete bonba kirastu bat leherrarazi zuenetik biografiaren eta nobelaren arteko mugetan, bide luzea egiten ari da bi testu-klaseren mugei buruzko polemika, baina ez Navarroren balio literarioengatik, baizik Navarrok Adelaida García Morales idazle finaren anekdota bat eta, batez ere, haren izena baliatu dituelako argitaratu berri duen liburuaren izenburutik hasita (Los últimos días de Adelaida García Morales, Random House). Navarroren nobelaren muinak zerikusirik badu García Morales pertsonaren zein pertsonaiaren abusu usua egitea? Anekdota huts baten aitzakian pertsona jakin batez jabetzea ez da anekdotikoa, baizik demasia intelektuala. Nolanahi ere, eta kentzen bazaio orbela polemikari, sakonean gelditzen dena da pertsona errealen biografiak abiapuntutzat hartzen dituzten nobelen auzia. Non dago iturri berdinetatik —pertsona jakin baten bizitzatik— edan duten biografien eta nobelen arteko aldea? Deontologia dago jokoan: deontologia historikoa biografoaren aldetik; artistikoa nobelagilearen partetik. Biografia baten egitekoa ez da nobela baten bera, nahiz bi testuek iturri eta dokumentazio bera erabili. Biografiak egia historikoa eraiki nahi du. Nobelak, aldiz, egia literarioa, artearen esparruko txinparta bat. Egia literario hori baliatu du Navarrok alibitzat. (Irakurri +)
Itsasoa entzuten da nire logelatik, eta azkenaldian abestiak ere etortzen zaizkit, akorde samurrak balira bezala, gauetan olatuek ekartzen duten melodian kulunka. Izan ere, irailaren amaieran geratu zen Imanol Urbietaren bihotza, baina handik egun batzuetara lagunek eta senideek itsasoan zabaldu zituzten musikariaren errautsak, eta harrezkero bakarrik eta libre dabiltzan olatuetan sentitzen ditut Manoloren kantak.
Musikak haurren heziketan duen garrantziaz ohartu zenetik, irakaskuntza eta musika uztartu eta etenik gabe aritu zen haurrei musika irakasten eta haurrentzako abestiak sortzen. Haur kantarien mugimendua sortu zuen, eta 1967an argitaratu zuen haurrentzat euskaraz egindako lehen diskoa: Haur Kantariak. Ordudanik, sugarrak begietaraino zabaltzen zizkion pasioarekin, etenik gabe aritu zen lanean batean eta bestean, euskal kulturgintzarekin lotutako hainbat talde eta ekimenetan. Sormena eta irakaskuntza uztartu zituen, eta musika zabaltzen eman zuen bizitza, Xirula Mirula musika eskola sortuta. (Irakurri +)







