Loraldia festibala martxoaren 7tik apirilaren 8ra

Loraldia festibala izango da martxoaren 7tik apirilaren 8ra Bilbon. Egitarau zabala sortu dute antolatzaileek 5 asteetan zehar eskaintzeko Bilboko toki anitzetan. elkar Taldeak ere bere aletxoa jarri nahi izan du festibal honetan. Horregatik, ondorengoa proposatzen dizu:

Argazkilaria: Josu Izarra

Apirilak 8 abril, larunbata / sábado
MIKEL URDANGARIN. Margolaria diskoaren aurkezpena

Campos Antzokia
20:00

Mikel Urdangarin + banda (Rafa Rueda, Koldo Uriarte, Angel Celada, Jon Cañaveras eta Nika Bitchiasvili)
(musika)

Margolaria (Elkar) lan berria Loraldian aurkeztuko du aurrenekoz.

 

Martxoak 28 marzo, asteartea / martes
KAFE BAT KATTALIN MINERREKIN

elkar aretoan
(Licenciado Poza 14)
19:00

Kattalin Miner + Danele Sarriugarte
(literatura)

Kattalin Minerren Nola heldu naiz ni honaino (Elkar) abiatuta hainbat gogoeta.

 

 

Martxoak 14 marzo, asteartea / martes
XABI SOLANO. Ereñotzu + Trikitixa liburua II

elkar liburu-denda
(Iparragirre kalea)

19:00
Xabi Solano Maiza

Xabi Solano Maizak Trikitixa liburua II eta Ereñotzu (Elkar – 5 Gora) diskoa aurkeztuko ditu.

 

Martxoak 21 marzo, asteartea / martes MIREN AMURIZA. Bainera bete itsaso

elkar liburu-denda
(Zamudioko ataria – 7 kaleak)

19:00
Miren Amuriza + Irati Eguren
(literatura)

Miren Amuriza bertsolari eta sortzaile emankorraren proiektu berria dugu liburu hau. Irudiak Irati Eguren durangarraren ardura izan dira.

Apirilak 4 abril, asteartea / martes
IBAN ZALDUA. (Euskal) Literaturaren alde (eta kontra)

elkar aretoan
(Licenciado Poza, 14)

19:00
Iban Zaldua + Iñigo Astiz
(literatura)

Iban Zalduak bere begirada kritikoa eta luma zorrotza lanean jarri ditu literaturari oro har eta euskal literaturari bereziki erreparatzeko, bere alde on eta txarrak nabarmenduz.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Antzeko Albisteak

Iruzkin bat egin