Arantxa Iturberen “Koadernoa zuri” lanaren aurrerapena

Arantxa Iturbek Hika teatro taldearentzat idatzitako antzezlana eleberri bihurtu du sentiberatasunez eta trebeziaz, hitzekin duen dohaina eta pertsonaiekin duen enpatia agerian utziz.

Hemen eleberriaren aurrerapena:

Iraganeko mamuak

Arratek amaren etxera joan behar izan du aste berean bigarren aldiz. Bizilagunak soinuak entzuten omen ditu hutsik dagoen etxean. Zerbait gertatzen ari dela han goian.
Norbait dabilela. Udaltzainei deitzen die laguntza eske egunean pare bat aldiz.

Eta, tarteka, Arrateri ere bai. Ama hil zenetik harena delako etxea.

Banan-banan begiratu ditu leihoak Arratek. Ondo itxita daude denak. Ez da ateekin hasi. Badaki haiek ere ondo itxiak daudela. Ez du konprobatu zaharra.

Amaren ohe handian eseri da. Gabardina eta lepokoa erantzi, eta mesanotxeko Ama Birjinari begira egin ditu minutu batzuk. Gero, jiratu egin du, bizkar emanda utzi du. Sakelakoa hartu eta etzan egin da.

–Kaixo, momentu ona? Amaren etxean nago. Ez, ez nabil egunez nahastuta. Lasai. Bizilagunak, soinuak entzun omen ditu berriz ere. Udaltzainei deitu die. Horregatik etorri naiz. Leihoak ondo ixtera. Iraganeko bere fantasmak, badakizu…

Azken esaldiarekin batera azaldu da Begoña, bere ahizpa bakarra, logelan. Arrate ez da konturatu. Belarrian jarria du arreta osoa.

–Bai, nik ere joan beharra daukat. Bihar. Bai. Nola ahaztu biharkoa?
Irribarrea izoztuta geratu zaio Begoña ikusitakoan.
Telefonoz bestaldekoa agurtzeko beta hartu du, hala ere, ahotsa aldatu gabe. Begiak talo.
–Nik ere bai.
Zutitu egin da gero.
Ez da ahizparengana hurbildu.

Irakurri kapitulu osoa

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina