Fermin Muguruza, Mikel Urdangarin eta Joseba Sarrionandia Donostiako Zinemaldian

zinemaldia

 

Fermin Muguruza, Mikel Urdangarin eta Joseba Sarrionandia protagonista izango dira bihar hasiko den Donostiako Zinemaldian. Bertan, Muguruzaren Black is beltza filma aurkeztuko da; Urdangarinen bizitza ardatz hartuta Oier Aranzabalek egindako Margolaria dokumentala ikusgai izango da; eta azkenik Gure oroitzapenak filmean, Sarrionandiaren alde anitzeko unibertsoa erretratatuko dute hamabi zinemagilek. (Irakurri +)

Mikel Urdangarin: “Libre izan nahi dugu eta gainera eroso; kontzeptu kontrajarriak dira”

Argazkilaria: Josu Izarra

Bakarkako bira eta disko baten ostean, taldearen abarora itzuli da Mikel Urdangarin norbanakoaren askatasunari buruzko lana ontzeko. Bere ibilbidearen hogeigarren urteurrenean, Margolaria disko “fresko eta argitsua” izatea nahi zuen.

Titularra eman zenuen diskoaren aurkezpenean. “Bihotza, gibela eta odola” jarri omen dituzu lan honetan.

Disko bat egiten ari naizenean, sentitzen dut disko horrek sostengua eman behar didala, jaten eman behar didala, niri eta proiektu horretan dauden beste bospasei lagunei. Horrek ez du ekartzen derrigorrez disko on bat egitea, baina bai ekartzen du prozesu hori hil ala bizikoa bezala bizitzea. Ezin duzu jolas bat bezala hartu. Musika nire lehenengo ogibidea da, eta nire bizitzaren ardatzean dago. Akaso sentimendu hori denborarekin areagotuz doalako esan nuen hori. (Irakurri +)

Loraldia festibala martxoaren 7tik apirilaren 8ra

Loraldia festibala izango da martxoaren 7tik apirilaren 8ra Bilbon. Egitarau zabala sortu dute antolatzaileek 5 asteetan zehar eskaintzeko Bilboko toki anitzetan. elkar Taldeak ere bere aletxoa jarri nahi izan du festibal honetan. Horregatik, ondorengoa proposatzen dizu:

Argazkilaria: Josu Izarra

Apirilak 8 abril, larunbata / sábado
MIKEL URDANGARIN. Margolaria diskoaren aurkezpena

Campos Antzokia
20:00

Mikel Urdangarin + banda (Rafa Rueda, Koldo Uriarte, Angel Celada, Jon Cañaveras eta Nika Bitchiasvili)
(musika)

Margolaria (Elkar) lan berria Loraldian aurkeztuko du aurrenekoz.

(Irakurri +)

Mikel Urdangarin: “Nire gitarraren soinua zein den deskubritu dut azken urte honetan”

urdanagrin postdata18 urtez kolaboratzaile ezberdinekin aritu ondoren, musikari zornotzarrak bere apusturik berezi eta zintzoena aurkeztu zuen urtarrilean: lehen bakarkako bira. Soilik ahotsa eta gitarraz lagunduta, urte hasieratik hainbat kontzertu eman ditu Mikelek Euskal Herriko bazter ezberdinetan. Biluztasun honetan aurkezturik, publikoarekiko ezohiko elkarrizketa ezagutu du.

Zuzenekoetan grabatutako kanta ezagunak eta berriak MMXV diskoan bildu dira. Apustu berri honen xehetasunak ezagutzera, bere txoko kuttunera jo dugu, Lekeitiora.

– Getxon hasi zinenetik kontzertu mordoa eman dituzu aurten. Zein da egiten duzun balorazioa? Zer eman dizu esperientziak eta zer ikasi duzu? (Irakurri +)

Elkar diskoetxeko udazkeneko nobedadeak

Elkar diskoetxea buru-belarri ari da udazkeneko produkzioa lantzen. Gustu guztietako musikazaleentzako zerrenda luzea osatu du euskal diskoetxeak. Datozen lau hilabeetan ikusiko dute argia ondorengo lanek.

KORTATU
Kolpez kolpe
(LP)
Azken guda dantza (2 LP)
Kaleratze data: irailak 4

Kortatu - Azken guda dantza Kortatu kolpez_kolpeTalde mitiko honen 30 urte bete dituen honetan, haren album guztiak binilozko formatuan kaleratu ditugu. Aurrez argitaratutako Kortatu: Kortatu eta Kortatu: El estado de las cosas lanei azkeneko bi lanak gehitu dizkiegu ilusio handiz: Kortatu: Kolpez  kolpe, euskara hutsean dagoen lehenengo albuma, eta Kortatu: Azken guda dantza, taldearen agur gisa grabaturiko zuzeneko diskoa. Bi klasiko.

 

 LA POLLA
No somos nada
(LP)
Kaleratze data: irailak 4

La polla records - No somos nadaHaien lehenengo bi lanak, Salve eta Revolución, berrargitaratzeaz gain, La Polla taldeak estudioan grabatutako hirugarren albuma, No somos nada, kaleratu dugu aurten, 1980ko hamarkadako punk musikaren lan esanguratsua.

 

 

(Irakurri +)

“Jainko txiki eta jostalari hura” kontzertuko sarreren ZOZKETA

Kirmen UJainko txiki eta jostalari huraribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal eta Mikel Valverdek, udazkenean, Jainko txiki eta jostalari hura disko-liburua aurkeztu zuten. Orain, Euskal Herriko txoko ezberdinetan taula gainean aurkezten ari dira.

Hurrengo kontzertua Donostiako Victoria Eugenian izango da, urtarrilaren 25ean, arratsaldeko 20:00etan.


Bertara doan joan nahi al duzu?

Zozketan parte hartzen duzuenean artean,

bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu.

Zorte on!

 

Jainko txiki eta jostalari hura

Disko-liburu honetan, Kirmen Uriberen testuak nahasten dira Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabalen musikarekin eta Mikel Valverderen ilustrazioekin. Arte-mota desberdinak ñabarduraz eta gustuz konbinatuz, ikuskizun indartsu, eder eta liluragarria sortu dute.

 

Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal y Mikel Valverde presentaron en otoño el disco libro Jainko txiki eta jostalari hura.  Ahora lo están presentando en en varios escenarios.

El próximo concierto será en Donostia, en el Victoria Eugenia, a las 20:00 de tarde. (Irakurri +)