Fermin Muguruza, Mikel Urdangarin eta Joseba Sarrionandia Donostiako Zinemaldian

zinemaldia

 

Fermin Muguruza, Mikel Urdangarin eta Joseba Sarrionandia protagonista izango dira bihar hasiko den Donostiako Zinemaldian. Bertan, Muguruzaren Black is beltza filma aurkeztuko da; Urdangarinen bizitza ardatz hartuta Oier Aranzabalek egindako Margolaria dokumentala ikusgai izango da; eta azkenik Gure oroitzapenak filmean, Sarrionandiaren alde anitzeko unibertsoa erretratatuko dute hamabi zinemagilek.

Fermin MuguruzaBlack is beltza

Fermin Muguruzaren kasuan, Black is Beltza eleberri grafikoa bizidun bihurtuko da pantaila handian Muguruzak zuzendutako animazio-filmaren bitartez. Aurrez, Checkpoint Rock: Canciones desde Palestina (Zinemira, 2009), Next Music Station (Zinemira, 2011), Zuloak (Zabaltegi, 2012) eta Nola? (Zinemira, 2016) aurkeztu ditu irundarrak Zinemaldian. Black is Beltza filmari Unax Ugaldek, Emma Suárezek, Sergi Lópezek, Maria de Medeirosek, Óscar Jaenadak, Ramón Bareak, Ramón Agirrek, Jorge Perugorríak eta Rossy De Palmak jarri diote ahotsa, besteak beste.

Film honi zuzenki lotuta, egun hauetan aurkeztu du musikariak izen bereko soinu banda. Bere esanetan, filmean kontatzen den bidaia aurkezten da musikaren bidez kontatua.

 

 

Mikel Urdangarin – Margolaria

Musikariak iaz kaleratu zuen Margolaria izeneko diskoa, baina aurten, berriro ere, panoramaren lehen lerrora pasa da izen bereko filma sortu baitu Oier Aranzabal zuzendariak. Artistaren bizitzan, sorkuntza prozesuan, zehar bidaia geografiko bat egin du. Artista orok A aldea duen bezala, ikusleak ikusten ez duen B alde bat ere badu. Zehazki bi alde horiek erakutsi nahi izan ditu Aranzabalek.

Joseba Sarrionandia

Gure oroitzapenak talde-filmean, Joseba Sarrionandiaren alde anitzeko unibertsoa erretratatuko dute hamabi zinemagilek: Oskar Alegría, Özcan Alper, Asier Altuna, Mireia Gabilondo, Eugène Green, Itziar Leemans, Ane Muñoz, Maider Oleaga, Carlos Machado eta Maialen Sarasua zuzendariek, eta aurten Zinemaldian bi filmekin parte harturik, baita Josu Martinezek eta Fermin Muguruzak ere

Azaroan, Gure oroitzapenak proiektu horren barruan, Elkar argitaletxeak izen bereko liburua eta 2 cd aurkeztuko ditu, poema musikatuen bilduma sendoa. 32 kantuk osatzen duten bildumaren bidez, Iurretako idazlearen unibertso musikalari errepaso handia ematen zaio. Lan honek, Joseba Sarrionandiaren poesiaren hedapena bilatu nahi du, eta, orohar, poesiaren garrantzia aldarrikatu.

 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina