Maitasuna, heriotza, bizitza eta adiskidetasunaz mintzo da Eñaut Elorrieta Irteera argiak bere disko berrian. Deserriko kantak bakarka argitaratu zuen lehen lanean bezala, hainbat idazlerengana jo du hitzen bila, baina oraingoan, “bere ahots propioa” bilatu nahian, berak aurrekoan baino testu gehiago idatzi ditu. Musikalki ere bide berri bat hartu du, eta horretan lagun izan ditu Ruben Caballero, Fernando Neira, Maite Larburu eta Borja Barrueta.
Zertan aldatu da Eñaut Elorrieta Deserriko kantak argitaratu zuenetik igaro diren sei urte hauetan?
Ken Zazpirekin urte asko aritu ostean, Deserriko kantak deseraikitze moduko bat izan zen. Bere garaian ez nuen hala bizi izan, baina gaur egunetik ikusita, obsesio puntu bat ere izan nuen. Aldi berean, disko kontzeptuala izatean, kontzeptu horren atzean ni babesteko ahalegin bat ere bazegoen. Askoz libreago sentitzen naiz orain; garbiago daukat zein bide hartu eta nondik jo. Azkeneko urteetan, handitik txikira nator; bai soinu aldetik, bai hitzetan. Beharbada, gai handiez hitz egiten dut, baina berba txiki edo arinekin. Eta politikoak izan beharrean, existentzialagoak dira: maitasuna, heriotza, bizitza, laguntasuna… Baina izenburuak dioen moduan, argia bilatzen dute. Iluntasunetik pasatu behar duzu, minetik edo zalantzatik, argirantz joateko. (Irakurri +)
MIRINDEN GARAIETAN
Sagarrak euripean ostu dituzten guztiei
Aita lapurra zen, ama mozkorra eta ni gezurtia.
–Seguru zaude, ume? –aulkian aurreratu zen galdera egiteko, eta nik, sen hutsez, atzera egin nuen nire eserlekuan. Mahoizko prakak eta alkandora koadroduna zeramatzan jantzita. Orbainez jositako beso eta esku haiek langile batenak ziren; hala ere, garbi neukan hura zela agintzen zuena. Ez alboan zutik, haserre itxurarekin zeukan emakume iharra, ezta ipurdia altzari baten aurka bermaturik zegoen trajez jantzitako gizon lodia.
Kontainer handia baino ez zen bulego hura portuan zegoen, eta bertatik garabiak eta langileen orroak entzun genitzakeen esfortzurik gabe denok isilik geundenean. Baietz egin nuen buruarekin. Astiro eta kontzentrazio handiz. Gela hartan zeuden beste hirurek begiradak trukatu zituzten, eta ondoren, agintzen zuen gizonak atera begiratu zuen. Ate haren atzean aita zegoen. Dantzalekuaren atarian lotuta utzi duten astoa, barrura sartu ezinik. Ez zen egoera berria berarentzat, eta aulki batean lasai asko eserita imajina nezakeen. Zetozkeenei antzeman nahirik aurrea hartzeko.
–Baina, zu ez zara hamar eta erdietan esna egongo –emakumeak esku biekin heldu zion idazmahaiari, eta niregana zertxobait makurtu zen hitz egiteko–. (Irakurri +)
Aski ezagunak dira Lur eta Amets Euskal Herriko gaztetxoen artean. Gure historian barrena eraman dituzte azken urteotan, liburu, ipuin eta mahai-jokoen bidez. Oraingoan pauso bat aurrera egin eta animazio-luzemetraia bilakatu dira. Euskal Herriko historia inoizko erakargarrien azalduko zaigu otsailetik aurrera.
Aspaldiko ametsa errealitate bihurtu da. Izan ere, badira hamar urte filma egiteko ideia sortu zenetik. Ezinezkoa zirudien ilusio hura, pausoz pauso, errealitate bihurtzen hasi zen. Ipuinak, kontsulta liburua eta mahai jokoa etorri ziren lehenengo. Azkenik, 2017. urtean, filma egiteko prozesua abian jarri zuten. Orain, bi urte igaro ondoren, luzemetraia bukatzear dago. Lehenengo aurkezpen publikoa Durangoko Azokan izango da eta zinemetan 2020ko otsailaren 7an egingo da estreinaldia.
Lur eta Amets titulupean argitaratutako liburu eta ipuinak dira Elkar, Katxiporreta, Ikastolen Elkarteak eta Lotura Filmsek ekoitzitako animazio luzemetrai honen mamia. Gure historian barrena hara eta hona ibili eta abentura gazi-gozoak biziko dituzte Lur eta Amets neba-arreba bikiek, bere amona Andere eta Baltaxar katuaren botereei esker. (Irakurri +)
Kafe Antzokian izenpean jaio da Ruper Ordorikaren disko berria, zuzenean grabatu eta argitaratzen duen hirugarrena. 2018ko abenduaren 15 eta 16an Bilboko Kafe Antzokian eskainitako kontzertuen emaitza zaindua biltzen du eta aurretik toki berean grabatu eta argitaratutako diskoen esperientzia aberastera dator: Gaur (Esan Ozenki Records-2000) eta Hamar t´erdietan (Elkar-2008).
Bere ibilbide luzeko hainbat estudio diskoetan argitara tutako hamalau kanturi erreparatu die Ruperrek, lan bikain honi bizigarria bezain atsegina den ideia musikal poetiko bat erakartzeko. Bertan daude Guria ostatuan (Ahots urrunak), Lurrean etzanda (Bizitza eder denean, Zerutik gertu ez da ondo egoten, Egia da), Hodeien azpian (Nirekin geratu), Haizea garizumakoa (Zure etxera noa), Memoriaren mapan (Lera zakurren balada), Kantuok jartzen ditut (Esan gabeko arrazoia), Hurrengo goizean (Hargiñenean), Dabilen harria (Hemen nago, Beltzarana), So´ik´so (Belauniko), Ez da posible (Ez da posible) eta Hiru truku I (Zazpi nobio). (Irakurri +)
Ia hamar urte igaro dira Karmele Jaiok (Gasteiz, 1970) aurreko nobela, Musika airean (2009, Elkar), plazaratu zuenetik. Geroztik narrazioak (Ez naiz ni, 2012) eta poesia (Orain hilak ditugu, 2015) kaleratu ditu. Aitaren etxea izenburuko nobela du lanik berriena. Hiru pertsonaia nagusiren inguruan eraikitako istorioa da; generoaren rolek duten pisu zein zamaren inguruan, literatuaren eta idazkuntzaren inguruan, familiaren inguruan, gatazka politikoaren inguruan… eraturiko nobela zuzen bezain trinkoa da, ertz askotarako bide ematen duena.
Erresonantzia asko dakartza Aitaren etxea izen buruak berak; Arestiren poema ospetsua, Hertzainaken Hil ezazu aita, patriarkatua, aurreko belaunaldiekiko lotura/ talka artistiko zein bitala… Guztiak ageri dira liburuan?
Kezka batek zeharkatzen du nobela: Nola egin belaunaldiz belaunaldi transmititu den herentzia kultural bat desaktibatzeko eta gure bizitzetatik desagerrarazteko? Eta horren aurretik, nola egin herentzia horrenpean bizi garela detektatzeko? Gehienetan hain barneratua dugu, ez baitugu ikusten ere. Nobela honetan aitaren figurak sinbolizatzen du balore konkretu batzuen transmisioa, hain zuzen ere, gizon izateko modu konkretu baten transmisioa, eta hortik dator “aitaren etxea”. Baina nobelan ez da bakarrik gizonei buruz hitz egiten. Gizon batek eta bi emakumek hitz egiten dute, eta bakoitzak agerian utziko du, beste gauza batzuen artean, zein pisu izan duen generoak bere egiteko moduetan, bere heziketa sentimenta lean, besteek berarengan izan dituzten espektatibetan… Generoak gizarte honetan eragiten digun gehiegizko marka hori nola gainditu. Galdera horrek zeharkatzen du liburua. Eta bai, garai bateko erresonantzia ere badakar, pertsonaien gazte garaikoa, eta orduko soinu bandan Hertzainak daude, Kortatu dago… baita garai hartako giro politiko nahasia ere. (Irakurri +)
Hiriburuak euskararako eremu arrotz gisa ikusten ditugu, sarritan. Eta euskara ere deserria da, hein baten gutxienez, hiriburuetarako. Gure hizkuntzak presentzia txikia dauka hirietan eta hiriak gutxitan ageri dira jatorrizko euskal testuetan. Eta, hala ere, gure hizkuntza biziberritzeko gakoak dira. Euskal kulturgune eta hizkuntza hauspotzeko tresna nagusiak hiriburuetan daude. Orain euskarara iristeko bide bilakatuko dira. Eta, bide batez, helmuga horren bila abiatzen denak hiri nagusion kontu zahar eta berriak ikasiko ditu euskaratik eta euskaraz. Hemen da Arian euskara metodoak hiriei eskainitako liburuxka sorta.
Hiriburuan barrena goaz tipitapa, kale mehar okerretan barrena orain, etorbide artez zabaletatik gero. Auzo berrietan murgildu gara, alderdi zaharreko zokondoak arakatu ostean. Mundu osoan famatu egin diren bazterrak ikusi ditugu bidean, bertokoontzat ere ezezagun diren parajeetara heldu aurretik. Euskara gutxi entzun dugu joanetorri honetan, baina ernaberritzen ari den zuhaitz zaharraren tankera hartu diogu, ia oharkabean. (Irakurri +)