Karmele Jaio: “Indarkeriaren mehatxua beti dago hor, eta gure bizitza baldintzatzen du”

Ia hamar urte igaro dira Karmele Jaiok (Gasteiz, 1970) aurreko nobela, Musika airean (2009, Elkar), plazaratu zuenetik. Geroztik narrazioak (Ez naiz ni, 2012) eta poesia (Orain hilak ditugu, 2015) kaleratu ditu. Aitaren etxea izenburuko nobela du lanik berriena. Hiru pertsonaia nagusiren inguruan eraikitako istorioa da; generoaren rolek duten pisu zein zamaren inguruan, literatuaren eta idazkuntzaren inguruan, familiaren inguruan, gatazka politikoaren inguruan… eraturiko nobela zuzen bezain trinkoa da, ertz askotarako bide ematen duena.

Erresonantzia asko dakartza Aitaren etxea izen ­buruak berak; Arestiren poema ospetsua, Her­tzainaken Hil ezazu aita, patriarkatua, aurreko be­launaldiekiko lotura/ talka artistiko zein bitala… Guztiak ageri dira liburuan?

Kezka batek zeharkatzen du nobela: Nola egin belaunal­diz belaunaldi transmititu den herentzia kultural bat de­saktibatzeko eta gure bizitzetatik desagerrarazteko? Eta horren aurretik, nola egin herentzia horrenpean bizi ga­rela detektatzeko? Gehienetan hain barneratua dugu, ez baitugu ikusten ere. Nobela honetan aitaren figurak sin­bolizatzen du balore konkretu batzuen transmisioa, hain zuzen ere, gizon izateko modu konkretu baten transmi­sioa, eta hortik dator “aitaren etxea”. Baina nobelan ez da bakarrik gizonei buruz hitz egiten. Gizon batek eta bi emakumek hitz egiten dute, eta bakoitzak agerian utzi­ko du, beste gauza batzuen artean, zein pisu izan duen generoak bere egiteko moduetan, bere heziketa senti­menta lean, besteek berarengan izan dituzten espektatibetan… Generoak gizarte honetan eragiten digun gehiegizko marka hori nola gainditu. Galdera horrek zeharkatzen du liburua. Eta bai, garai bateko erreso­nantzia ere badakar, pertsonaien gazte garaikoa, eta or­duko soinu bandan Hertzainak daude, Kortatu dago… baita garai hartako giro politiko nahasia ere.

Nobelan agertzen dira gogoeta zenbait literatur idazkuntzari buruz: esaterako, idazleak ez due­la dakienari buruz idatzi behar, deskubritu nahi duenari buruz baizik. Zer deskubritu nahi zenu­en zuk? Eta deskubritu duzu?

Nire idazketa prozesua beti izaten da bilaketa bat. Idaz­ten hastean intuizio moduko bati jarraitzen diot, ez da­kit ziur zer kontatu nahi dudan. Hemen ere horrela ger­ta tu zait, inoiz baino gehiago agian, ilunetan aritu naiz bazterrak haztatzen, eta horregatik ere denbora asko kostatu zait bidea aurkitzea. Ez nuen gai konkretu bat buruan hasieratik, baina jakin­minak bultzatu nauela uste dut, galdera batek: nola bizi ote dute gizonek garai al dakor hau? Zer sentitzen dute, adibidez, emakume bat bortxatzen dutenean edo hiltzen dutenean? Errudun sentitzen dira? Deseroso sentitzen dira gizon direlako? Ala horrek beraiekin zerikusirik ez duela pentsatzen du­te? Hor arakatu nahi nuela uste dut. Jakin­mina handia dela ko. Eta esan behar dut idatzi bitartean oso presente izan dudala topikoetan eta orokorkerietan jausteko oso terreno labainkorra dela eta horregatik ibili naiz beldu­rrez bezala, kontu handiz, idazketa­prozesuan.

Botere harremanek dena ukitzen dute bizitzan, baita literaturan ere. Hemen inoiz baino gehiago esplizitatu dituzu botere harreman horiek?

Botere harremanak edonon daude. Esango nuke sei urteko umeen ikasgela batean ere botere harremanak existi tzen direla. Galdera da, nire ustez, zerk ematen dion boterea bati eta zerk kentzen dion boterea besteari. Zerk bihurtzen du jarduera bat edo hitz bat garrantzitsu eta zerk debaluatzen du. Eta generoak hor duen eragin itzela. Gure eguneroko harremanen azpitik lur azpiko ibaien antzera dabiltzan botere harreman horiek azalarazi nahi nituen, eragina dutenak gure harreman senti mentaletan, gure lanetan, gure familian, gure bizitza ko eremu guztietan.

Literaturaz, harreman afektiboez, familiaz, ge­nero ikuspegiaz, euskal gatazkaz diharduzu… eta esparru guztietan usaintzen da, tentsioa ez ezik, baita indarkeriaren lurrinik. Indarkeria hori nola destilatu literaturara; horretan izan duzu la­nik handiena?Aipatu dituzun botere harremanek sortzen duten ten­tsioa dago kontatzen denaren azpian. Tentsio bat dago, etengabekoa, soka baten alde batean eta bestean gau­de beti tiraka, beste pertsona batekin harremanetan gau de nean. Indar horiek ia inkontzienteak dira. Askotan indarkeria erabiltzen dugu edo indarkeriaren biktima gara konturatu gabe ere. Baina indarkeriaren meha­txua beti dago hor, eta gure bizitza baldintzatzen du. Batzuetan agerikoa da, beste batzuetan denbora eta hausnarketa bat behar izaten dugu hor dagoela ikuste­ko. Erro luzeak ditu indarkeriak.

Hiru pertsonaia nagusi daude, eta bakoitzak zen­bait kapitulu ditu bere izenez. Pertsonaietako batek, Ismaelek, zailtasunak ditu emakume ba­ten azalean sarturik nobela bat idazteko. Hirure­tako zeinen azalean sartzea kosta zaizu gehien?

Ismaelek bere buruari galdetuko dio zergatik kostatzen zaion hainbeste emakumezko pertsonaia horren barru­an sartzea. Eta honek beste galdera bat sorraraziko dio: nondik begiratzen die emakumeei? Hiru pertsonaia na­gusi ditu nobelak, bi emakume eta gizon bat, eta era­kusten digute nondik begiratu, ikusten duzun erreali ta­tea oso ezberdina izan daitekeela. Eta hiruren artean, bai, gehien kostatu zaidana gizona izan da.

Ez da ohikoa bigarren pertsona erabiltzea egun nobeletan narratzaile modura; bi pertsonaia­rekin hala egin duzu; bestea, aldiz, lehenengo pertsonan mintzo da. Buelta asko eman dizkio­zu egiturari?

Egiturari bai, ez hainbeste bigarren, lehen edo hiruga­rren pertsona aukeratzeko erabakiari. Aukera ezber­di nekin jolastu nuen, eta azkenean iruditu zitzaidan bi garren pertsona eraginkorra zela gure barne ahotsa edo kontzientziaren ahotsa azaltzeko. Baina egiturak bai, buruko min gehiago eman dizkit.

Zure lanik ausartena da formalki zein edukiz?

Aukeratu nitzakeen bide errazagoak, baina gorputzak eskatu didan bidetik jo dut, nahiz eta jakin zailtasun gehiago aurkitu nitzakeela bidean.

Eleberrian aipatzen da bi plano gurutzatu behar direla beti literatur lan batean; haurraren begi­rada eta jarrera jolastia, eta helduaren zehazta­sun zorrotzagoa. Zein gailendu zaizu?

Biak daude. Hasieran ia pentsatu gabe buruan nuena brasta koan bota nuen, ume baten antzera; eta gero hel­dua agertu zen, gauzak zuzentzera, piezak bere lekuan jartzera, Legoa muntatzera, eta muntatu bitartean ume­ak orrian utzi diona ulertzen saiatzera.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina