Ruper Ordorika … Kafe antzokain ….

Kafe Antzokian izenpean jaio da Ruper Ordorikaren disko berria, zuzenean grabatu eta argitaratzen duen hirugarrena. 2018ko abenduaren 15 eta 16an Bilboko Kafe Antzokian eskainitako kontzertuen emaitza zaindua biltzen du eta aurretik toki berean grabatu eta argitaratutako diskoen esperientzia aberastera dator: Gaur (Esan Ozenki Records-2000) eta Hamar t´erdietan (Elkar-2008).

Bere ibilbide luzeko hainbat estudio diskoetan argitara tutako hamalau kanturi erreparatu die Ruperrek, lan bikain honi bizigarria bezain atsegina den ideia musikal poetiko bat erakartzeko. Bertan daude Guria ostatuan (Ahots urrunak), Lurrean etzanda (Bizitza eder denean, Zerutik gertu ez da ondo egoten, Egia da), Hodeien azpian (Nirekin geratu), Haizea garizumakoa (Zure etxera noa), Memoriaren mapan (Lera zakurren balada), Kantuok jartzen ditut (Esan gabeko arrazoia), Hurrengo goizean (Hargiñenean), Dabilen harria (Hemen nago, Beltzarana), So´ik´so (Belauniko), Ez da posible (Ez da posible) eta Hiru truku I (Zazpi nobio).

Egia da abestiaren egunsenti leunarekin hasi eta Ez da posibleren pultsu intentsoarekin amaituta, diskoak, bere hurrenkeran, kantuon eta olerkion gaurkotasuna eta balioa berresteaz gain, egun zuzenean darabilen errepertorioari darion distira erakusten digu, azken hamaika urteotan berarekin batera ibilitako musikari handiak lagun: Hasier Oleaga (bateria), Fernando “Lutxo” Neira (bajua) eta Harkaitz Miner (gitarra, biolina, mandolina,…), David So ler (gitarrak, slide gitarra….) musikari gonbidatua ahaztu barik.

Hamalau kantuotatik hamaika Ruperrek berak osoki konposatuak dira (doinuak eta hitzak). Horiez gain, Zazpi nobio (tradizionala, Joseba Tapiak, Bixente Martinezek eta Ruper Ordorikak berak moldatuta), hala nola koblakariak kan tu bilakatutako Zerutik gertu ez da ondo egoten (Dionisio Cañas) eta Lera zakurren balada (Joseba Sarrionandia) olerkiak aurkezten ditu honako lan sendoak.

Dotorezia estetikoaz eta indar animikoaren bidez, lanbro ean gordeta ditugun barneko paisaia ezberdinak ikus tarazten dizkigu Ruper Ordorikak, abestion ahalmen emozionalaren eraginez.

Inauguratu zenetik abenduro Bilboko Kafe Antzokian eskaini izan duen erritual jendetsuaren esentzia dakarkigu berriz ere kantariak eta, azkenik, elkarren osagarri diren Gaur, Hamar t´erdietan eta Kafe Antzokian diskoen gaitasunean oinarrituta, Ruper Ordorikak hiru puntako izarra irudikatu du, argia eta beroaren iturri.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina