ELKAR TALDEKO AURKEZPEN ETA SINAKETAK, ABENDUAK 6
Everest. Herri oso bat gailurrean.
César Llaguno.
11:30 – Sinaketa Sua edizioaken standean
Miguel Madariaga – Ametsak errealitate bihurtuz
Yon Suinaga
12:00 – Sinaketa elkar banaketako standean
Lola Lopez de Lacalle
12:00 – Sinaketa Txertoa-ko standean
Jasone Osoro eta Josevisky Elkar argitaletxeko standean ‘Eskularru beltzak’ sinatzen aritu dira eguerdian eta orain, bilduma aurkeztu berri dute ahotsenean: Eskularru beltzak, Casting-a, Ikasbidaia eta Ihes; lau liburu, sei gaztetxoren bizipenen eta eskarmentuen lekuko. Bizitza, boxeoa bezala, borroka da, eta eroritakoan altxatzea beste erremediorik ez da geratzen.
Hemen duzue aurkezpen bideoa:
ELKAR TALDEKO AURKEZPEN ETA SINAKETAK, ABENDUAK 5
Gaur ireki ditu ateak Durangoko Azokak eta hauek dira elkar Taldeak lehen egunerako antolatu dituen aurkezpen eta sinaketak. Gaur, gainera, ikasleen eguna da.
Lur Gallastegi
10:30 – Sinaketa Elkar argitaletxeko standetan
Jasone Osoro eta Josevisky
12:00 – Sinaketa Elkar argitaletxeko standetan. *Zozketa, sariak eta opariak aurkituko dituzue bertan!
13:00 – Aurkezpena Ahotsenean
Iban Zaldua, fikzioaren aldarrikapena eta festa.
Ipuin-bilduma berri batekin dator Iban Zaldua: Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak, errealitateari beste dimentsio bat ematen dioten 32 istorioz osatua.
Zure azken ipuin-liburu honetan badira ezaugarri berriak eta badira zure narratibaren unibertsoan ohikoak diren elementuak, ezta?
Esango nuke baietz. Desplazamendu bat dago, imajinatzen dut adinaren ondorioz, agian lehen nire narratiban horren ohikoak ez ziren gai batzuetara, hala nola heriotza eta zahartzarora, edo gurasoen eta seme-alaben arteko harremanetara. Baina, aldi berean, badago jarraikortasun bat, bikote-harremanen gorabeherei, egoera soziopolitikoari edo metaliteraruraren alorrei dagokienean, adibidez. Eta, horrekin guztiarekin batera, ahalegin bat estiloa fintzeko eta urrunago iristeko, pentsatu nahi nuke.
Jarraikortasun elementu horietako bat da La Cosa
Bai, gai errekurrentea da nire ibilbidean, eta, ziurrenik euskaraz idaztera eraman ninduen arrazoietako bat. Nahiz eta liburu honetan, euskal gatazka delakoaz baino, edo bere ondorioez baino, agian gehiago aritzen naizen “errelatoaren” batailei buruz, ETA osteko paisaiari buruz. Literatura da, konbentzituta nago, memoria eraikitzeko daukagun gailuetako bat. Agian ez inportanteena: benetako kontakizunak jasotzea, historian dauden hutsuneak betetzea… hori guztia inportanteagoa da. Baina nonbaiten egin badezaket ekarpen bat, fikzioaren alorrean da. Eta fikzioaren beharra ere badugu, nik uste, honetan beste gai askotan bezala, historia “ofizialak” ez direlako leku guztietara iristen.
Katixa Agirre: “Idazteko grina baldin baduzu, amatasuna ekaitza perfektua da”
Atertu arte itxaron (2015) eleberria hiru urte argitaratu ondoren, argia ikusi berri du Katixa Agirreren (Gasteiz, 1981) Amek ez dute da nobela, Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak ematen duten Augustin Zubikarai bekari esker idatzia. Honetan, amatasunaren eta arte sorkuntzaren arteko harremanaz egiten du gogoeta, intrigazko hari baten bidez: ama gazte batek bere haur txikiak hiltzen ditu, ageriko arrazoirik gabe. Idazle protagonista bere lehenengo semea erditzeko momentuan emakume hiltzailea ezagutzen duela konturatzen da. Ordutik, kasu horrek obsesioa sortzen dio eta horretaz idaztea erabakitzen du. Baina jaioberri bat daukazunean, ez da hain erreza sortzen jardutea.
Protagonistarekin ezaugarri asko partekatzen dituzu. Zure alter-egoa da?
Gauza asko ditugu komunean, bai, eta horregatik jarri diot nire jaiotze data bera narratzaileari, baina beste gauza askotan ez daukagu zerikusirik.
Liburu guztiak, lehenengo zitatik hasita -Euripidesen Medeatik hartuta-, amatasunak ekarri behar duen ustezko zoriontasuna gezurtatzen du.
Ez dut uste liburuan amatasunak dakarren zoriontasuna gezurtatzen duenik, baina hori ez da amatasunak dakarren sentimendu bakarra, eta nahasmendu horretaz hitz egin nahi nuen, nekaduraz, samurtasunaz, asperduraz, norberaren identitateak sufritzen duen astinduaz…
Literaktum hitzen hiria izango azaroaren 13tik 24ra arte Donostian. Programazio zabala aurkeztu dute antolatzaileek. Horren barruan Elkar argitaletxeko ondorengo liburuaren aurkezpena izango da:
Amek ez dute (Elkar)
Katixa Agirre
Aurkezpena: asteazkenean, azaroaren 14an.
19:00tan Donostiako elkar aretoan – Fermin Calbeton, 21.
Sorkuntza esaten diogu artista baten lanaren emaitzari; sorkuntza da halaber haur bat mundura ekartzean ama batek egiten duena. Bi sortze mota, bata bestearekin zerikusirik gabea, kontraesankorrak ere bai agian? Sormenaren bi alderdi horiek eta bien arteko harremanak arakatu ditu Katixa Agirrek bere bigarren nobela honetan, irrikaz irensten den fikzioa erakiz eta aldi berean gogoan luzaroan geratzen diren hausnarketekin aberastuz.